Aizu! Aizu!
Monday, 04 March 2024 11:45

Julio Jimenezek eta Owen Willsonek irabazi dute 23. Korrikaren Etxepare bideo-lehiaketa

23.KORRIKAk Euskal Herriko kaleak zeharkatuko ditu, Irundik Baionara martxoaren 14tik 24ra, eta asko dira nazioartean bat egingo dutenak euskararen aldeko ekimenarekin. Tartean, Etxepare Euskal Institutuaren sareko kide diren nazioarteko unibertsitateetan eta munduko euskal etxeetako hainbat lagunek. Horietako batzuek Korrika Munduan bideo lehiaketan parte hartu dute: Julio Jiménez eta Owen Willson suertatu dira garaile, Gure Txoko Centro Vasco Valladolideko kideak eta The University of Edinburgheko euskara ikaslea, hurrenez hurren.

Etxepare Euskal Institutuak AEKrekin batera antolatzen duen lehiaketa mundu osoan zehar dituen irakurletzetako ikasleei eta Euskal Etxeetako euskara ikasle eta komunitateari zuzenduta dago. Munduko euskara ikasleek Korrikari babesa emateko bideo lehiaketa da, eta azken asteotan AEKren Youtubeko kanalean egon dira ikusgai. ‘Atsegin dut’ gehien jasotakoek irabazi dute.

12 parte hartzaile izan dira aurtengoan, Europa, Ozeania eta Ameriketako unibertsitate eta Euskal Etxetakoak. ‘Atsegin dut’ gehien dituzten bi bideoek (kategoria bakoitzeko batek) AEK-k antolatutako online barnetegi pertsonalizatu bana jasoko dute, bi pertsonarentzako.

Unibertsitate sareko bideo bozkatuena Owen Willsonena, The University of Edinburghekoa, izan da (40 atsegite); Euskal Etxeen sareko bideo bozkatuenak, aldiz, Gure Txoko Centro Vasco Valladolid-ekoa (223 atsegite).

Zorionak irabazleei, eta eskerrik asko parte-hartzaile guztiei!

Bideo guztiak eta informazio gehiago HEMEN.

Irabazleen bideoak:

AEK-KORRIKA eta ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA ELKARLANEAN, HARRO HERRI!

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

 

Last modified on Monday, 04 March 2024 11:45
º