Ahize Ahize

Besteak beste, KORRIKAren historian bidaia egitea proposatzen dute; bilduma osoa webgune honetan dago eskuragarri.

23. KORRIKA ardatz, unitate didaktikoak aurkeztu dituzte gaur AEK-k eta KORRIKAk, Amaia Lopez de Luzuriaga eta Joseba Irazabal egileekin batera, Altsasuko Itsasi AEK euskaltegian.

{youtube}https://youtu.be/OtjVZtUVYaI/youtube}

Webgunean, aurrena, unitate laburrak topatuko ditugu; albiste motzak dira, edizio honetako kanta aitzakiatzat hartuta, KORRIKA badatorrela iragartzekoak. Ataza horiek abenduan argitaratu ziren, kanta publiko egitearekin batera. Horrez gain, behe-mailetarako, Ane Elordi Alburquerque KORRIKAko arduradun nagusiari egindako elkarrizketa ere txertatu dute. Unitate horiei lotuta, hamabi galderako Kahoot jolasa sortu da, behe-mailetako zenbait eduki errepasatzeko aukera ematearren.

Horrez gain, KORRIKA ibilbidearen jolasa dugu; urtero argitaratzen da, baina aurten nobedadeak dakartza. Horien artean, online galdetegia dugu. Horri esker, paperezko txartelak mozten ibili beharrean, irakasle-ikasleek online irakurri ahal izango dituzte galderak. KORRIKA ataleko txartelei dagokienez, ohiko galderez gain, “audioak eta bideoak” topa daitezkeela nabarmendu du Lopez de Luzuriagak. Unitate labur horri amaiera emateko, euskara-ikasleek KORRIKA aplikazioaren inguruko albistetxo bat irakurri ahal izango dute, ibilbidearen inguruko xehetasunak jakiteko.

Azkenik, unitatearen zati nagusia daukagu: Joseba Irazabalek sortua, “KORRIKA historian” du izenburua, eta gehienbat online egitekoa da. Bertan, ikasleari ibilbide birtual bat proposatzen zaio: KORRIKAtik KORRIKAra bidaiatzeko aukera izango du, hainbat hamarkadatan.

Lehendabiziko pantailetan, unitate osoko lanen azalpena aurkituko dugu. Ondoren, bideo batek KORRIKAren historia gogoraraziko digu, eta, hori ikusita, garaia hautatzeko pantailara helduko gara: KORRIKA 80ko hamarkadan, KORRIKA 90eko hamarkadan ala KORRIKA XXI. mendean. “Gure proposamena hirurak jarraian egitea da” azaldu du Irazabalek.

Garaia aukeraturik, beste bideo batzuk zabalduko zaizkigu, zeinek hamarkada bakoitzean KORRIKA nola garatu zen erakutsiko diguten, garai horretan euskarak eta munduak nolako egoera bizi zuten informatzeaz gain. Horrekin guztiarekin batera, hizkuntza- eta ulermen-jarduerak ere aurkituko ditugu bertan.

Lotura hemen: https://www.korrika.eus/eu/unitatedidaktikoak

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

 

Tuesday, 06 February 2024 12:44

Montreal-Quebec

2024ko martxoaren 16n Korrika, Euskaldunak Quebec Euskal Etxeak antolatuta.

Harremanetan jartzeko:  This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Tuesday, 06 February 2024 12:41

Valladolid

2024ko martxoaren 17an Korrika Valladoliden, Gure Txoko Valladolidek antolatuta. Korrika Txikia eta hamaiketakoa.

Harremanetan jartzeko:  This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

 

 

 

Tuesday, 06 February 2024 12:34

London

2024ko martxoaren 23an Korrika Londonen, London Basque Society Euskal Elkarteak antolatuta, KORRIKA eta herri bazkaria.

Harremanetan jartzeko:  This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

 

Tuesday, 06 February 2024 12:31

Buenos Aires

Martxoaren 16an, larunbatean, 17:00etan. Korrika Buenos Airesen, Euskaltzaleak elkarteak eta Ciudad Autónoma de Buenos Airesek antolatuta. Korrika txikia egingo dugu Plaza de Mayotik Euskaltzaleak Euskal Etxeraera. Plaza de Mayon elkartuko gara eta Av. de Mayo hartuko dugu Av. 9 de Julioraino. Korrika egin eta gero trikipoteoa izango dugu San Telmo auzoan.

Harremanetan jartzeko:  This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Tuesday, 06 February 2024 12:29

Brno

Masaryk, Brnon.

Eguna zehazteke.

Harremanetan jartzeko:  This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Tuesday, 06 February 2024 12:27

Kalifornia

Kaliforniako (Santa Barbara) Unibertsitateak antolatuta.

Martxoaren 18an.

Harremanetan jartzeko:  This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Tuesday, 06 February 2024 12:25

Poznan

Uniwersytet im. Adama Mickiewiczak antolatuta, Poznanen  (Polonia), martxoaren 16an.

Harremanetan jartzeko:  This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Tuesday, 06 February 2024 12:22

Edinburgo

2024ko martxoaren 23an Korrika Edinburgon, Edinburgoko Unibertsitateak antolatuta

Harremanetan jartzeko:  This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

º