Aizu! Egin zaitez harpidedun Aizu! Egin zaitez harpidedun
Monday, 28 February 2022 16:03

Sahara

Saharan, Tindufeko errefuxiatu kanpamentuetan, 22. korrikarekin bat egin dute. Saharako Maratoiaren harira, errefuxiatu kanpamentuetara joandako euskaldunek KORRIKAren aldarria eraman dute bertara.

 

Horrez gain, erronka helduz, aurtengo KORRIKAren mezua hassaniara itzuli dute. Hassania sahararren hizkuntza gutxiagotua da eta ahoz mantentzen da. Hemen bideoa ikusgai.

Monday, 28 February 2022 15:40

Sahararatik hassaniaz mezua

Saharan, Tindufeko errefuxiatu kanpamentuetan, 22. korrikaren erronkari heldu diote. Aurtengo KORRIKAren mezua hassaniara itzuli dute. Hizkuntza gutxiagotua da eta ahoz mantentzen da. Bideoan, Smarako Bubisher liburutegiko kideak 22. korrikaren mezua hassaniaz zabaltzen.

 

 

Hona 13. zozketaren irabazleak. Zorionak! 

 

  • PAULETTE UHALDE (Mugerre): Lazkaoko LIZARGARATE Landetxean asteburuko egonaldi bat estudio batean, bi heldu eta bi haurrentzat.

  • FRANCISCO PIÑAR MONTAVEZ (Lodosa): Iruñeko HERRIKO TABERNAN asteburuko menua bi lagunentzat eta OTEIZA MUSEORAKO bi sarrera.

  • AMAIA BURGUETE USTARROZ (Irunberri): Zornotzako UXARTE Sagardotegian bi lagunentzako menua.

  • ANA AIS ANTXIA (Laudio): Gasteizko Principal Antzokian, bi sarrera bikoitz Semea mantsoago ibiltzen da antzezlana ikusteko martxoaren 23an eta Gasteizko ARGIA dendak emandako 50 euroko bale bat.

  • MARKEL GARITAGOITIA SALEGI (Etxebarri): BILBAO BASKET ikusteko bi sarrera martxoaren 27an eta Bilboko ITSASMUSEUMerako bi sarrera.

  • EMILIO GARCIA LEGARDA (Iruñea), ITSASO VILCHEZ ESAIN(Iruñea) eta MIGUEL LOZANO IBAÑEZ (Zangoza): Aizkorriko ARRIKRUTZ KOBAK ikusteko bosna sarrera (KORRIKA hilabetean erabiltzeko) eta PAMPLONETARIOrako bosna sarrera.

  • AUDREY FORDIN (Hazparne): Pasaiako ALBAOLA ITSAS FAKTORIArako lau sarrera eta Zugarramurdiko SORGINEN MUSEOrako beste lau sarrera.

  • ITZIAR ETXEANDIA IKOBALTZETA (Zornotza): Laudioko ENEAN Ile-apaindegian orrazketa eta mozketa eta Durangaldeko HONTZA museorako lau sarrera.

  • VANESSA SUBIRANA CACHINERO (Olot): BIBA ARDOAK emandako ardo saskia.

  • ARANTXA GOIENETXEA ERTZIBENGOA (Errenteria): SOINUENEA - Herri Musikaren Txokorako 2 sarrera.

  • NEREA ARTEAGA MARTIARENA (Lasarte): EUREKA ZIENTZIA MUSEOrako lau sarrera.

  • NAROA BEITIA IRIONDO (Ermua): Donostiako AQUARIUMerako lau sarrera.

     

 

 

                                    

                                             

                          

   

 

  

   

 

 

       

 
   
 
 

    
 
 

 
   
 
 
 
 
         
 
 

 
       
             
Thursday, 24 February 2022 09:32

Korrika argazkiak PROBA

Written by
Wednesday, 23 February 2022 12:43

KORRIKAren historiaren podcastak eskura

Written by

Eskura dituzue, atalez atal, KORRIKA bakoitzeko zertzelada eta pasadizo nagusiak. Proiektu xume hau www.korrika.eus webgunean aurki dezakezue, Historia atalean. Naiz Irratiarekin elkarlanean sortutakoa da, eta, beraz, irratiko uhinetan ere entzuteko aukera egongo da.

22 audio-fitxategi dira (atarikoa + KORRIKAren aurreko 21 edizioetako podcast bana), eta horien transkripzioak ere eskegi ditugu. KORRIKAren historiaren podcastak webgunearen atal berri batean kokatu ditugu, Korrikateka izenekoan. Pixkanaka-pixkanaka, KORRIKAren ondare guztia bertan biltzeko asmoa dugu.

Podcast hauekin jaso nahi izan ditugu edizio bakoitzeko zertzelada nagusiak, KORRIKAren historia beste era batez ere dokumentatzeko. Izan ere, lasterketa nagusiaren webgunean bertan, Historia izeneko atalean, edizio bakoitzak berariazko orrialdea dauka, nondik norako nagusiak, eta, orain, hor ere, edizio bakoitzaren podcasta eskura egongo da.

"...mila eta bat istorio daude edizio bakoitzaren atzean... Gurekin batera errepasatu nahi dituzu? Podcastetatan egongo gara zuen zain!".

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Tuesday, 22 February 2022 11:27

Munich

Kontaktua: Municheko euskal elkarteko Alazne Bergara (This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.)

KORRIKA Munichen: Apirilaren 3an.

Tuesday, 22 February 2022 11:26

Valentzia

Kontaktua: Euskaltzaleok eta Euskal Etxea. Dabid (This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. edo This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it..

Egitaraua:

Apirilaren 2rako egun osoko egitaraua antolatu dute.

Argazkian egitarau osoa.

Tuesday, 22 February 2022 11:23

Alacant

Kontaktua: Izaskun Kortazar (This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.) eta WhatsApp bidez, 688 73 61 11. Alacanteko HEOeko euskara irakaslea.

KORRIKA Alacanten: Apirilaren 9an, larunbata, 12:00etan, Esplanadan.

Badira 4 urte Alacanteko HEOean euskara ikas daitekeela, eta bertako euskaldun eta euskararen aldekoekin 22. korrika ospatu nahi dute.

KORRIKa egingo dute eta gero bazkaria antolatu dute.

 

Tuesday, 22 February 2022 11:21

Okzitaniako Tolosa

Kontaktua: Denak bat elkarteko Yoann Ducassou (This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.)

Denak Bat Okzitaniako Tolosako euskal kultur elkartea da. Euskal Etxe bihurtzeko prozesuan abiatu da aurten, Tolosan euskal kultura garatzen eta hedatzen segitzeko xedez. Beraiek antolatu dute aurtengo Korrika.
Tolosan apirilaren 2an, larunbatean, euskararen alde egingo dute KORRIKA. 15:00etan abiatuko da, Saint-Pierre plazatik.
Helmugan txalaparta egongo da, eta ondotik, poteoa hiri barnetik. Tolosa eta inguruetako euskaltzaleak parte hartzera animatu dituzte.

 

Tuesday, 22 February 2022 11:20

Bartzelona

Kontaktua: Maider (This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.)

Egitaraua:

Apirilaren 2an egingo dute KORRIKA Bartzelonan.

Egun osoko egitaraua antolatu dute, irudian ikusgai.

 

Bestalde, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan dagoen Etxepareren Irakurletzak antolatuta hainbat ekitaldi egingo dira bertan apirilaren 5ean (zehazteko).