Ibiltaria Ibiltaria
Astelehena, 04 Apirila 2022 11:44

Galegora ere itzuli dute KORRIKAren mezua

Eskerrik asko, Ane Urrutia Perez!!

Asteazkena, 30 Martxoa 2022 13:52

Bukaera eguneko herri bazkarirako tiketak salgai!

Badoa KORRIKA Donostiarako bidean, tipi tapa...
Bukaera egunean, apirilak 10, Donostian, herri-bazkaria egingo dugu Trinitate plazan.

Tiket salmenta, zabalik HEMEN (azken eguna. apirilak 4)

Bi txanda egongo dira: 13:30ean eta 15:00etan
Herri bazkarirako menuak: arrunta, beganoa eta haurrentzat ere bai.

UMEENTZAKO MENUA:

  • Arroza barazkiekin

  • Eusko Labela duen haragiaz egindako hanburgesa Arabako Patatekin

  • Postrea

Prezioa: 10 euro

MENU BEGANOA:

  • Euskal Baserriko Arrautza pistoa

  • Barazki eta Eusko Labeldun ahuntz-gazta errearekin egindako arroza

  • Idiazabal Gazta sagar menbriloarekin

  • Euskal Sagardoa

Prezioa: 15 euro

MENU KORRIKA

  • Baserriko Txerri produktuak: urdaiazpikoa, txorizoa eta patea

  • Bakailao ajoarrieroa temperatura baxuan egindako Euskal Baserriko Arrautzarekin

  • Euskal Esne Bildotsa burduntzian

  • Idiazabal Gazta sagar menbriloarekin

  • Euskal Sagardoa

Prezioa: 20 euro

OHAR GARRANTZITSUA:

ADI! Menu mota bat aukeratu, kopurua aukeratu eta saskira gehitu.
Horren ostean, beste menu mota bat aukeratu nahi baldin baduzu, erosketarekin jarraitu botoia sakatu beste menu mota bat aukeratu eta saskira gehitu nahi duzun kopurua.

  • Tiketak ezin izango dira bueltatu.

  • Tiket bakoitza pertsona batentzat balio izango du.

  • Tiketa aurkeztu beharko da sarreran egongo den pertsonari, telefonoan zein paperean inprimatuta.

Heldu da momentua, 22. tantoa egitekoa, 22. Korrika abiatzekoa!!

Euskararen aldarria daraman lekukoa irten da Amurriotik, azkenik, eta Donostian izango da 11 egun barru.

Hasiera-ekitaldia Kaitin Allendek gidatuta eta Neomak taldearen parte-hartzearekin. Aitziber Balantzategi AEK-ko eledunak eman du hasiera diskurtsoa (hemen dago irakurgai, euskaraz, gazteleraz eta frantsesez). Ondoren, azken eguneko mezu sekretua sartu du lekukoan Asier Amondo KORRIKA arduradunak.

Lehendabiziko kilometroak
Amurrioko AEK euskaltegiko irakasleek eraman dute lekukoa lehendabiziko kilometroan: Iñaki Ibarluzea, Maite Ibarluzea, Ione Ugarte, Mariyer Egia, Maite Benito eta Aintzane Pradera. Aiara Dantza Taldeak agurra eskaini die. SOS AIARALDEA-TUBACEX- ACERALAVAko euskaltzaleek, bigarrenean. Korrika egiten ikusi ditugu Amurrioko Gazte Mugimenduko eta Hezkuntza Publikoaren Sareko lagunak, eskoletako eta ikastolakoak, osasun langileak, Udaleko ordezkariak… Ikusi hemen eskualdeko kilometro eramaileak.

Jaiak aurrera darrai!
Korrikak Aiaraldea zeharkatu bitartean, Amurrion jai giroan jarraituko dute. Hemen hasiera eguneko jaiaren egitaraua.

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Asteazkena, 30 Martxoa 2022 11:51

Baditugu Korrika Munduan lehiaketako irabazleak!

Etxepare Euskal Institutuaren sareko kide diren nazioarteko unibertsitateetan eta munduko euskal etxeetako hainbat lagunek Korrika Munduan bideo lehiaketan parte hartu dute. Julio Jiménez eta Lena Białkowska suertatu dira garaile, Gure Txoko Centro Vasco Valladolid eta Adam Mickiewicz University Poznan-ekoak, hurrenez hurren, eta sari moduan, online barnetegi pertsonalizatu bana jasoko dute.

Irakurri gehiago hemen.

Zorionak Julio eta Lena!!

 

 

Hona 16. zozketaren irabazleak! Zorionak! Ahal bezain pronto harremanetan jarriko gara zuekin. 

  • ESTIBALIZ NIEVA PONGA (Bilbo): Bergarako LAMAINO ETXEBERRI landetxean bi lagunentzako asteburu bat eta Bilboko ITSASMUSEUMerako bi sarrera.

  • IRUNE INTXAUSTI ORTEGA (Bedia): Otxagabiako Hotel Rural BESAROn bi lagunentzako asteburu bat eta Durangaldeko HONTZA museorako sarrera bi.

  • IÑAKI IBARLUZEA ORTUETA (Amurrio): Zornotzako UXARTE Sagardotegian bi lagunentzako menua eta Gasteizko SANTA MARIA KATEDRALA bisitatzeko bi sarrera eta liburua.

  • ZULEMA GURREA MARTINEZ (Lodosa): Iruñeko HERRIKO TABERNAN asteburuko menu bat bi lagunentzat eta PAMPLONETARIOrako bi sarrera.

  • ANE UNANUE GUTIERREZ (Irun): Gasteizko BLACK SALAD JATETXE BEGANOA astean zehar bi lagunentzako menua eta EUREKA ZIENTZIA MUSEOrako lau sarrera.

  • PATXI LANGARA GARCIA-ETXABE (Portugalete): Adunako ABURUZA sagardotegian bi lagunentzako menua eta Donostiako AQUARIUMerako bi sarrera.

  • ITXASO AROSTEGI OLALDE (Portugalete): Bermeoko SAN PEDRO ERRETEGIAN bi lagunentzako afaria.

  • TXETXU ETXABE GONZALEZ (Ugao): Ibarrangeluko ARKETA ERRETEGIAN bi lagunentzako bazkaria edo afaria.

  • NIKOLA CARRECABE (Donapaleu): BERRIA, asteburuko harpidetza 6 hilabetetarako eta OTEIZA MUSEORAKO bi sarrera.



                                        

                                                                 

                              

   

 

  

   

 

 

       

 
   
 
 

    
 
 

 
   
 
 
 

 
         
 
 

 
       
             

 

15. zozketaren irabazleak, ZORIONAK!

    • FERNANDO AGUADO OCHOA (Iruñea): Oñatiko ARREGI Landetxean bi lagunentzako 2 gau (hidromasaje daukan gela batean) eta PAMPLONETARIOrako lau sarrera.

    • JUAN ANTONIO URRA IRASUEGI (Bergara): Lizarraldeko ACEDO Kanpinean asteburu bat bungalow batean.

    • IXIAR ARRATIBEL IMAZ (Ibarra): Gorbeiako ATERPEAN gau bateko egonaldia bi lagunentzat (afaria eta gosaria) eta Durangaldeko HONTZA museorako bi sarrera.

    • AMETS ARTEAGA BEREZIARTUA (Bildarrain): Zornotzako UXARTE Sagardotegian bi lagunentzako menua eta Durangaldeko HONTZA museorako bi sarrera.

    • JOSUNE LABAKA VICENTE (Orereta): Zubietako IRUIN Sagardotegian bi lagunentzako menua eta EUREKA ZIENTZIA MUSEOrako lau sarrera.

    • LEIRE CELESTINO ROMO (Txantrea): Hernaniko ALTZUETA Sagardotegian bi lagunentzako menua eta OTEIZA MUSEORAKO bi sarrera.

    • JOSE RAMON ETXEBARRIA BILBAO (Bilbo): Gasteizko ZAZPI Tabernan bi lagunentzako menua eta Basauriko EDUARDO Kirol dendan 30 euroko bale bat.

    • IORITZ LESTÓN ARISTU (Arazuri): IZARBIDE Supermerkatu ekologikoetan 20 euroko erosketa txartela eta Zugarramurdiko SORGINEN MUSEOrako lau sarrera.

    • GABRIEL IGLESIAS (Portugalete): IZARBIDE Supermerkatu ekologikoetan 20 euroko erosketa txartela eta Bilboko ITSASMUSEUMerako lau sarrera.

    • ILARGI SANZ MARTINEZ (Mañeru): IZARBIDE Supermerkatu ekologikoetan 20 euroko erosketa txartela eta PAMPLONETARIOrako lau sarrera.

    • KONTXI GALLEGO LARRAÑAGA (Azpeitia): IZARBIDE Supermerkatu ekologikoetan 20 euroko erosketa txartela eta Donostiako AQUARIUMerako lau sarrera.

    • MIKEL ORTIZ DE ZARATE INTXAUSTI (Otxandio): IZARBIDE Supermerkatu ekologikoetan 20 euroko erosketa txartela eta Gasteizko IPAR MOTORren errebisio bat doan, olio eta filtro aldaketa.