JALGI HADI! Dokumentalarako crowdfunding kanpaina JALGI HADI! Dokumentalarako crowdfunding kanpaina

6. zozketaren irabazlea!

5. zozketaren irabazlea Roke Arantzamendi izan da. Korrika katilua, Praktikatu Zerbitzuaren opari-kutxa (motxila, kantinplora, bolaluma eta koadernoa), lau liburu, KORRIKA trixerta, Malum Rex jatetxerako bonua (50 euro), Aizu denborapasak, egutegia eta urte osoko harpidetza irabazi ditu. Zorionak! Adi egon hurrengo zozketei!



7. ZOZKETA: ekainak 12
-Korrika katilua, Praktikatu Zerbitzuaren opari-kutxa, lau liburu, KORRIKA trixerta, Malum Rex jatetxerako bonua (50 euro), Aizu denborapasak, egutegia eta urte osorako harpidetza.

Korrika, La Passem eta Ar Redadeg ekimenek elkarlanaren oinarriak finkatu dituzte

Asteburua elkarrekin eman dute Bretainiako Rennes hirian hiru ekimenetako hainbat partaidek. Goiz osoko bilkura baten ostean, aurrera begira partekatu beharreko hainbat gako jarri dituzte mahai gainean.

 

Bretoiera, okzitaniera eta euskara. Hiru hizkuntza, hiru ekimen. Bretainiako Rennes hirian batu dira Korrika, La Passem eta Ar Redadeg lasterketako ordezkariak aurten egindako bigarren bileran. Helburuak hizkuntza gutxituen harremana estua eta zuzenagoa izatea, eta informazioa partekatuta, egitasmo bakoitza indartzea izan dira.

Hala, lehendabiziko erronken artean, egutegia partekatzea eta hiruon mugarrietan parte hartzeko konpromisoa adostu ditugu, besteak beste.

Goizeko bederatzietatik hasita, informazioa elkar-trukatzen egon ginen atzo bertako Diwanean (bretoiera ikasteko zentroa), ekimen bakoitzaren xehetasunak azaltzen: lasterketa bera, materiala, alderdi teknikoak, komunikazioa, testuinguru politikoa, etab. Aurkezpenak amaituta, bi lan talde osatu genituen komunikazioan eta alor teknikoan are gehiago sakontzeko. Amaitzeko, Diwanen aldeko manifestaziora batu ginen beste 1.500 parte hartzailerekin batera.

Hurrengo hitzordua, La Passem izango da, ostiralean, hilak 23. Korrikak 34. kilometroa eskuratu du eta Lavau hirian egingo du lasterka.

Korrika, hizkuntza gutxituen aldeko aliantzak osatzen

Korrika, hizkuntza gutxituen aldeko aliantzak osatzen

AEK-KORRIKAko ordezkaritza batek Bretainiara egingo du bidaia asteburu honetan, bertako hizkuntzaren aldeko mobilizazio batean parte hartzeko. Gurekin batera, La Passem-eko -okzitanieraren aldeko lasterketa- lagunak ere izango dira.

Aurreko ikasturteko lan ildoari jarraiki, hizkuntza gutxituen aldeko aliantzak osatzen jarraitzeko eta hobetzeko asmoa dugu, horregatik, Ar Redadeg, bertako Korrika ahizparen gure lagunekin bilduko gara. Besteak beste, hizkuntza bakoitzaren egoera eta hurrengo ikasturteko plangintza bateratua jorratuko ditugu.

Korrika, La Passem eta Ar Redadeg biltzen diren ikasturteko bigarren bilera izango da, eta urtea amaitu aurretik hirugarren bat egitea aurreikusten da. Bileraren ondoren, Diwanen -Bretoiera irakasten duten zentroak -aldeko manifestazioan parte hartuko dugu, larunbat honetan 14:00etan, Roazhon-Rennes hirian.

AEKko Nazio Kontseiluko Lurdes Etxezarreta eta Maialen Begiristain izango dira bertan; Korrikatik, Ane Elordi arduradun nagusia, eta Tito Serrano bigarren arduraduna. Baita Maider Heguy eta Ihintz Oliden ere, Iparraldeko AEKko Lehendakaria eta Ipar Euskal Herriko koordinatzailea.

 

Jalgi Hadi Crowdfunding kanpainaren bigarren erronda martxan

Euskara bizirik dago, baina merezi duen istorioa oraindik kontatzeke dago. Lagundu dezagun elkarrekin!
Korrika ez da bakarrik lasterketa bat. Bultzada bat da. Arnasa. Eta orain, horren atzean dagoen istorioa pantailara ekarri nahi dugu: Jalgi Hadi dokumentala sortu nahi dugu.

 


πŸŽ₯ Proiektua martxan da jada!
400 lagunek baino gehiagok egin dute ekarpena, eta 38.000 euro batu ditugu orain arte. Bihotzez eskertzen dizuegu guztiei! Zuei esker, lehen grabaketak egin ditugu, eta dokumentala errealitate bihurtzen ari da.
❗ Baina oraindik ez gara helmugara iritsi.
Ez dugu oraindik beharrezko finantzaketa lortu, eta horregatik abiatu dugu bigarren erronda bat. Orain, zu behar zaitugu.
πŸ“£ Ander Iriarte zuzendariak argi du:
"Dokumental hau euskararen iragana, oraina eta etorkizuna lotzeko gako bat izango da."
🀝 Lurdes Etxezarretaren hitzetan:
"Euskararen komunitatea indartzeko elkarlana da bidea."
πŸ”₯ Eta Ane Elordik honela dio:
"Euskaltzale guztiok gara dokumental honen giltza."
πŸ’‘ Zergatik da garrantzitsua zure ekarpena?
Zure laguntzarekin, euskararen aldeko mugimendu handienaren β€”Korrikarenβ€” historia eta eragina dokumentatuko ditugu belaunaldi berriei inspirazioa emateko, gure hizkuntza eta borroka ikusgai egiteko.
πŸ‘‰ Sartu orain eta egin zure ekarpena:
🌐 www.jalgihadi.eus
Jalgi hadi... eta ekin bideari gurekin!

Maite Zaitut zozketa azkarra

Maiatzaren 3an, herri omenaldi erraldoia egingo diegu Pirritx, Porrotx eta Marimototsi. Lau sarrera bikoitzen irabazleak hauexek dira:

- Olatz Redondo.

- Oihan Zubia Izagirre.

- Ainhoa Garmendia Vera.

- Nerea Lekue.

 

Zorionak! Adi egon hurrengo zozketei!