Herri bat, hizkuntza bat! izan zen 4. Korrikaren leloa. Herri eta hizkuntza batetiko maitasunak kaleak bete zituen Atharratzetik Iruñera 1985eko maiatzaren 31tik ekainaren 9ra. Bitxikeriak tarteko, beste maitasun kontu batzuk ere izan ziren Araba aldetik.
1980ko azaroaren 29tik abenduaren 7ra Zuk ere esan bai euskarari lelopean hasi zen euskararen aldeko lasterketarik ezagunena. Euskarari bai ozen eta tinko esan zitzaion Oñatin hasi eta Bilbon amaitu zen Korrika hartan.

