Astindu ederra hartzen ari da KORRIKA nazioartean, euskararen aldeko lasterketa babesteko munduan barrena egin diren lehenengo egitasmoekin!

Lehenengo korrikaldia Nepalgo Lalitpur hirian jazo zen 18an, aurreko astean aurreratu genuen moduan. Ekintzaren antolatzaile Galdakaoko Samsara Elkartea oso pozik agertu da bertakoek eman duten erantzunagatik, eta eskertu nahi izan ditu Ear Care Nepal erakundearen lana eta konpromisoa. Egun horretan bertan Argentinako Buenos Airesen ere izan zuten KORRIKAren berri, bertako Laurak Bat kulturguneak antolatzen duen Buenos Aires Celebra al País Vasco egitasmoaren ekintzen artean. Halaber, hilaren 19an gauzatu zen beste lasterketa bat Parisen, Eskual Etxearen eskutik (hemen duzue EITBk egin duen honen inguruko albistearen bideoa).

Abiapuntu indartsua zalantza barik, baina hau hasi besterik ez da egin. Gogoratu gure webguneko Korrika munduan zehar atalean dagoela nazioartean antolatzen ari diren ekintzen berri; eta ez ahaztu Etxepare Institutuak sustatutako bideo txapelketako lanak oraindik daudela ikusgai hemen. Gustukoenak bozkatzeko epea 22an amaituko da, “atsegin dut” botoia sakatze bidez.



20. KORRIKAren atarian Nafarroako arlo sozial, politiko eta kulturaleko eragile andana bildu zen atzo Iruñeko Zentral Kafe aretoan; besteak beste, Euskalgintzako eragileak, sindikatuak, alderdi politikoak zein instituzioetako ordezkariak.

KORRIKAren irismena mundu mailakoa da, eta gero eta herrialde gehiagotan dute gure lasterketa erraldoiaren berri. Horien artean Nepal, Samsara Elkartea eta Alex Txikon alpinistari esker.

Mertxe Mugika, AEKren koordinatzaile nagusia  eta Asier Amondo, KORRIKA arduraduna, gizarte-eragile eta erakundeekin egiten ari diren bilera errondaren baitan bildu dira, hurrenez hurren, Nafarroako Parlamentueko presidentearekin, Ainhoa Aznarez, eta  Eusko Legebiltzarreko presidentearekin, Bakartxo Tejeriarekin. Iruñean, AEKren Artezkaritza Kontseiluaren Nafarroakoa kidea, Xabi Gartzia, ere izan da.


Radio Euskadiko GRAFFITI saioan KORRIKA eta KORRIKA historiaren inguruan asteroko saioa.... entzun ORAIN!

KORRIKA: iragana, oraina eta geroa.
 KORRIKAren sorrerak..
KORRIKA20 Euskararen lau aurpegi
Omenduak...
Korrika Batzordeak...
Porrotx eta Marimototx...
Furgonetatik...