Aizu! Aizu!
HITZEKIN

Euskaltegietakoak

Korrikaren ingurumarian, AEKren didaktika zerbitzuak euskararen aldeko Korrika ekimena euskaltegietako ikasleen artean ezagutarazteko eta girotzeko material didaktikoa sortzen du. Material sorta hau euskalduntzearen A1, A2, B1, B2 eta C1 mailetarako moldatuta dago. Baita autoikaskuntzarako ere.

Batetik, “KORRIKA albisteak” izeneko hiru bilduma sortu dugu: aurkezpena, kanta eta ibilbidea. Helburua izango da irakasleari euskarri egoki bat ematea prentsan zabaldu den informazioa zabaltzen laguntzeko eta eskolan gaiaz aritzeko. Bestetik, otsail erdialdean ere 22. KORRIKAren unitate didaktiko bereziak eskura egongo dira.

OHARRA: AEK-ko ikas-materialetan proposatutako KORRIKA HISTORIKOA (KAHOOT) JOLASAREN IRABAZLEAK:
AMAIA DE LA CAL (BILBOKO LIZARDI AEK EUSKALTEGIA)
BEATRIZ BLANCO REVUELTA (ERMUKO KALTXANGO AEK EUSKALTEGIA)
Sariak: musika disko sorta eta mahai-jolasa (Itaunka)

HITZEKIN sekuentzia didaktikoa

Sekuentzia didaktiko hau KORRIKA hurbil dugula egiteko pentsatuta dago, eta helburu nagusia du ikasleak KORRIKAn parte-hartzen animatzea (norberaren herritik pasatzen denean korrika eginez, KORRIKA laguntzaile bilakatuz...). Horrez gain, mailari dagozkion eduki batzuk ere landuko ditugu. Ikasmaterial honek euskarri nagusi bi ditu: “KORRIKA, historikoa!” jokoa eta “HitzEkin” aldizkaria.

Jarduerak aurrez aurreko taldeetan, autoikaskuntzan edo online eskoletan erabil daizteke.

Aurrez aurreko taldeak

Online

Autoikaskuntza

Ondoko loturetan, ikasleek beren kabuz egiteko ariketak dituzu.

OHARRA: “KORRIKA, historikoa!” joko digitala egin nahi izanez gero, aurrez aurreko taldeentzako jardueretan aurkituko dituzu behar dituzun euskarri guztiak.

Ikastetxeetakoak

Ikastolen Elkartearekin batera, elkarlanean, KORRIKArako unitate didaktikoak sortzen ditugu (Haur Hezkuntzatik Batxilergora).

Image