Barnetegiak Barnetegiak

Astero zozketak egingo ditugu Korrika Laguntzaileen artean. Hemen sariak eta irabazleak. Zorionak!

1. EGOI IRISARRI ALTUEZA (Iruñea). Nekaturreko landa-etxe batean egonaldi bat bi pertsonarentzat, Adunako Aburuza sagardotegian afari bat bi lagunentzat, Arabako Udapa Patatak enpresak emandako produktu sorta bat eta Errigorak emandako kutxa bat.

2. AMAIA PRIETO ATXOTEGI (Zabal). Durangoko Kobika jatetxean bi lagunentzako menua, Hontza Museorako bi sarrera, Lekeitioko Marierrota interpretazio zentroan lau lagunentzako bisita eta Errigorak emandako kutxa bat.

3. ENEKO MAYO AGUADO (Aiegi). Gasteizko Black Salad jatetxe beganoan bi menu, Gasteizko Ekia argazki-dendan PVC argazki-koadro bat inprimatzeko bale bat, Arabako Udapa Patatak enpresak emandako produktu sorta bat eta Errigorak emandako kutxa bat.

4. EIDER BILBAO ARESTI (Bilbo). Ainhoako Argi Eder jatetxean erabiltzeko 125 euroko bonua, Baionako Euskal Museoa bisitatzeko bi sarrera eta liburu bat, Donibane Lohizune edo Ortzaizeko Poteri Goicoechea espazioetan 200 euroko balea bertan gastatzeko eta Errigorak emandako kutxa bat.

5. NAGORE SANZ QUINTIA (Elgoibar). Elgorriaga bainuetxean bi pertsonarentzako zirkuitu termala, Donostiako Robers kirol dendarako 50 euroko bale bat, Udapa Patatak enpresak emandako produktu sorta bat, Pasaiako Albaola museoa bisitatzeko bi sarrera eta Errigorak emandako kutxa bat.

Zeren zain zaude Laguntzaile izateko? Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean (300 sari baino gehiago), deskontuak, abantailak... eta garrantzitsuena, 15 euroren truke, KORRIKAren parte izango zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Friday, 02 February 2024 13:44

Bilbok ere harrotasunez aurkeztu du KORRIKA

Egunotan hainbat herritan aurkeztu/ko da euskararen aldeko ekimen erraldoia.

Atzo (otsailak 1) Bilboko lagunen txanda izan zen. Bilborocken elkartu ziren KORRIKAren lagunak, eta aurkezpena bukatutakoan, Mixerabliak taldearen musikarekin gozatzeko aukera izan zuten.

Photocalla ere egon zen. Argazkiak ikusi nahi?

Eskerrik asko hurbildu zineten lagun guztiei. HARRO HERRI!

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Thursday, 01 February 2024 08:23

Gozatu zeure kilometroa harrotasunez!

Gaurtik aurrera, otsailak 1, KORRIKAren kilometroak herri harroaren eskura jarriko dira.

Kilometro batez gozatu nahi?

Zure taldeak, kuadrillak, enpresak, erakundeak... 23. KORRIKAren lekukoa eraman nahi badu, eta horrela KORRIKA lagundu, jarri harremanetan zure herrialdeko KORRIKA bulegoarekin, non zehaztasun guztiak emango dizkizueten (prezioa, ordutegia...) kilometroa eskuratu ahal izan dezazuen.

Araba

Arana kalea 30, behea
01002 GASTEIZ
946 464 000
This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Bizkaia

Txakur kalea 1, 4.a
48005 BILBO
946 464 000
This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Gipuzkoa

Iztueta kalea 3, behea
20001 DONOSTIA
946 464 000
This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Iparraldea

Marengo karrika 22
64100 BAIONA
05 59 25 76 09
This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.
 
Nafarroa

Errekoleten kalea 16, behea
31001 NAFARROA
946 464 000
This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.
         
Kilometroarekin batera, zenbakidun peto bi banatzen dira; alegia, kilometroaren zenbakia inprimatua duten bina peto.

Tipi-tapa, tipi-tapa... Badator KORRIKA! Hasi prestatzen, eta interesik baduzu, eskuratu zeure kilometroa!

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Thursday, 01 February 2024 07:53

Eskuratu zure petoa, eta HARRO HERRI!

23. KORRIKA badator, eta laster kilometroak eskuratzeko aukera egongo da: bihartik aurrera (otsailak 1), hain zuzen ere.

Hasi al zara motorrak, giharrak eta bihotza berotzen, ezta? Bada, petoa baino ez zaizu falta euskararen aldeko ekimen erraldoia zure herritik (edo zure herritik hurbil) pasatzen denerako! 6 euroan dago salgai, AEKren euskaltegietan, KORRIKA dendetan eta online-dendan.

Eta gogoan izan: KORRIKA bukatutakoan, petoa berrerabili ahal duzu erosketa-poltsa bihurtuta. AEK-k hainbat neurri hartu ditu KORRIKAren aztarna ekologikoa murrizteko; horietako bat da, azken edizioetan bezala, birziklapena eta berrerabilpena bultzatzea.

Euskararen oihartzuna, hanka nekatuak eta oroitzapen gozoak izan bitez KORRIKAren aztarna bakarra!

Petoaren babesle nagusiak: Bertako igogailuak, EITB, Eroski, Euskaltel eta Goiener.

Tipi-tapa, tipi-tapa... KORRIKA! Harrotasunez!

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Sunday, 10 December 2023 11:49

HARRO HERRI. KORRIKA kanta

Tuesday, 30 January 2024 11:47

Logotipoak

Tuesday, 30 January 2024 10:04

Mahala-Geuria KORRIKAren alde!

Mahala-Geuriak denda zabaldu du orain dela sei hilabete Donostiako  Boulevardean. Arduradunak euskaltzaleak dira eta erabaki dute dendan sartu eta, euskaraz eskatuz gero, erositako produktuen balioaren %0,5  euskararen alde inbertitzea, eta aurten ekarpen hori KORRIKAri egitea  erabaki dute.

Dendariak euskaldunak dira eta lehen hitza beti euskaraz egiten dute.  Gainera, txartelak eta produktuen izenak eta oharrak euskaraz daude.  Bestalde, bertako produktuak dira %99an.

Dendak bi sarrera ditu, bata Boulevardetik, eta izozkiak saltzen dira  bertan; eta bestea Sarriegi plazatik, eta handik sartuta euskal produktuak eros litezke. Beraz, bertaratu eta eskatu euskaraz harrotasunez!!

Eskerrik asko, Mahala-Geuriako kideak, eta bejondeizuela!!!

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Astero zozketak egingo ditugu Korrika Laguntzaileen artean. Hemen sariak eta irabazleak. Zorionak!

1. KOLDO GALDONA GURRUTXAGA (Elgoibar). Gorbeiako Aterpean gau bateko egonaldia bi lagunentzat ostatu erdian (afaria eta gosaria) eta Zornotzako Uxarte sagardotegian menu bat bi lagunentzat.

2. AMAIA DOMEÑO ZARO (Burlata). Oiartzungo Ordo-Zelai sagatdotegian bi lagunentzako menua, Baionako Euskal Museoa bisitatzeko bi sarrera eta liburu bat eta Arabako Udapa Patatak enpresak emandako produktu sorta bat.

3. OLATZ LANDAJO ALDANONDO (Igorre). Gasteizko Hazia jatetxean bi lagunentzako asteburuko menua, Jimmy Jazz aretoan lau sarrera Modus Operandi taldea entzuteko (otsailak 17) eta Kirolak Gasteiz kirol-dendak emandako erosketa-txartela bat.

4. OIER LANDAIDA GONZALEZ (Berango). Elgorriaga bainuetxean bi pertsonarentzako zirkuitu termala gehi bazkaria, Iruñeko Bihatz eskalada gunerako bost sarrerako bonu bat eta Udapa Patatak enpresak emandako produktu sorta bat.

5. ANTA MENDIBIL PEREZ DE LABORDA (Gares). Lekeitioko Marierrota interpretazio zentroan 4 lagunentzako bisita, Erandioko Altzaga Zikloak emandako 25 euroko bi erosketa-txartela eta Pasaiako Albaola museoa bisitatzeko bi sarrera.

Zeren zain zaude Laguntzaile izateko? Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean (300 sari baino gehiago), deskontuak, abantailak... eta garrantzitsuena, 15 euroren truke, KORRIKAren parte izango zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Baxoa eta brebeta* euskaraz egiteko hiru hamarkadan baino gehiagoan borrokan aritu eta ari diren ikasleek jaso dute KORRIKAren gorazarrea. Halaber, Oihaletxea dokumentala (Lander Garrok zuzendua) aurkeztu da, non Azterketak Euskaraz kolektiboa osatzen duten Seaskako ikasle, irakasle, guraso eta ikasle ohien testigantzak jasotzen diren. Omenaldi-ekitaldia gaur (urtarrilak 25) izan da, Hondarribiko Itsas Etxea Auditorioan.

Euskara da Azterketak Euskaraz kolektiboaren aldarria, KORRIKArena bezalaxe. Ikasle horiei, beren bizitzako une erabakigarri batean, baxoa eta brebeta egiteko orduan, azterketek sortutako berezko ezinegonari beste zama bat inposatzen diete: ikasketetan erabili ez duten hizkuntzan aritzea, frantsesez alegia. Hala ere, herritar euskaldun gisa dagozkien hizkuntza-eskubideak aldarrikatzeko hautua egin eta egiten dute, Frantziako Gobernuaren aginduen gainetik, beren notetan kalteak onarturik.

KORRIKAk, aitortza xume honen bidez, haien egoera ezagutzera emateko bozgorailua izan nahi du. KORRIKA arduradun Ane Elordik aipatu bezala, “Euskal Herri zabalean, eta hemendik kanpo ere, mundu guztiak jakin dezala gazte hauek, egun, ezin dutela ikasketen zati garrantzitsu hori beren hizkuntzan egin; eta, bidegabekeria horren aurrean, pausoak ematen jarraituko dutela”.

Seaskako Lehendakari Peio Jorajuriak hartu du gero hitza, eta Bizkarsoro filmari (Josu martinez, 2023) erreferentzia egiten hasi da, bertan Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan egunero bizi izaten den errealitatea dela aipatuta: “XXI. mendean, Euskal Herria herri ukatua da; euskara, zangopilatua”.

Beskoitzeko ikastolaren afera salatu du ondoren: “Auzapez puxant batek 51 haur ikastolarik gabe utz ditzake, kale gorrian, egun batetik bestera. Zergatik?”.

Oztopo eta traba guztien gainetik, euskaren ofizialtasuna eta euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatu ditu: “Harro hadi Euskal Herri, ikastolak antikonstituzionaltzat dituen legearen aitzinean. Harro hadi Herri, ofizialtasuna ukatzen diguten hautetsien aitzinean. Harro Herri, haurrei beren hizkuntzaz mintzatzea eta idaztea debekatu nahi dieten errektore** eta agintari zapaltzaileen aitzinean”.

Elorri Falxak, Manex Erdozaintzi-Etxart ikastolako irakasleak, aipatu du frantses Administrazioak irakasleria konplize nahi duela hizkuntza-zapalketan. Brebeta euskaraz egitearen aldeko borroka irabazi genuen, baina orain Baxoaren tenorea da: “Ikastolak, hautetsiak, jendartea… herri oso baten sustengua beharko dugu borroka hau ere irabazteko”.

Ikastoletan, berdintasun-, errespetu- eta elkartasun-balioetan heziak izan gara”. Azterketak Euskaraz kolektiboaren izenean, Maika Gueiçanburu ikasleak aitzineko belaunaldien lana du azpimarratu: “Zonbaitetan, kantuz eta dantzan egin diogu aurre inposizioari; beste batzuetan, okupazio- eta desobedientzia-ekintzekin; baina, beti, maitasunarekin, gure aitzindarien bideari jarraikiz”. Egungo ikasleak lekukoa hartzeko prest daudela adierazi du Gueiçanburuk, “KORRIKAn bezala, lekuko hori beste belaunaldiei pasatuko diegu, harik eta Euskal Herri euskalduna lortu arte!”.

Oihaletxea dokumentala
Lander Garrok zuzendu du ikus-entzunezkoa. Ordu-erdi pasatxoko iraupena du, eta Azterketak Euskaraz kolektiboa osatzen duten Seaskako ikasle, irakasle, guraso eta ikasle ohien testigantzak jasotzen ditu.

KORRIKAk eta Azterketak Euskaraz taldeak badute zerbait komunean, guztiontzat begi-bistakoa denaz aparte: biak jaio ziren desagertzeko bokazioarekin. Bi ekimenak maite ditugu, baina ez dute irauteko bokaziorik, biak sortu direlako anomalia baten ondorioz; zerbait injustua aldatzeko”, adierazi du Garrok.

Oihaletxea metafora bat dela azaldu du: euskara irudikatzen duen metafora, alegia. Gu oihaletxe edo oihal-etxolaren barnean gaude, eta euskarak babesten gaitu. Gure babeslekua da euskara/oihaletxea, baina kanpoko elementuen (haizea, hotza, ekaitza) mende gaude. Guk oihaletxeari tinko eusten diogu, desager ez dadin. Era berean, ez dugu oihaletxea indartzeko denborarik; izan ere, etengabe kanpoko elementu horien kontra ari garenez, eskuartean duguna atxikitzen dugu.

Aurrera egingo dugu, harrotasunez, harik eta oihaletxe hauskor eta arin hauek, eguraldi apetatsuaren aurka, harrizko etxe sendo eta atsegin bihurtu arte.

Dokumentala otsailaren 8an estreinatuko da, EITBn.

Oroigarri-banaketa
Azterketa Euskaraz kolektiboaren lana aitortzeko, AEK-k oroigarri bana eman die Estitxu Robles, Xalbador, Manex Erdozaintzi-Etxart, Piarres Larzabal eta Kattalin Elizalde kolegioetako ordezkariei, zein Bernat Etxepare lizeokoei. Ane Elordik, txalo-zaparrada artean adierazi duenez, “Egiten ari zareten borroka gogorra izan da, eta izaten ari da. Izan dadila oroigarri xume hau egindako lanaren aitortza; AEKren partetik, gure esker ona, euskaldunon eskubideen alde lehiatzeagatik”.

Txarangaren kalejirarekin bukatu da ekitaldia.

*Brebeta (frantsesez: Diplôme national du brevet, DNB):  Iparraldeko eta Frantziako eskola zein ikastoletako haurrek kolegioa amaitutakoan goi-mailako ikasketak egin ahal izateko derrigor gainditu beharreko azterketa. Hegoaldean, DBH3 ikasturtearen bukaeran pasatu beharko litzateke, 14-15 urteren bueltan.

Baxoa (frantsesez, Baccalauréat; lagunarteko hizkuntzan “bac” eta lehenago “bachot”):  Ipar Euskal Herriko eta Frantziako eskola zein ikastoletako haurrek kolegioa amaitutakoan derrigor gainditu beharreko azterketa. Hegoaldean, selektibitatea litzateke haren baliokide.

** Errektore: Frantziako Estatuan, irakaskuntza-barruti bateko burua.

º