Barnetegiak Barnetegiak
Jueves, 14 Marzo 2024 00:08

Non batuko zara 23.KORRIKAra?

Ordu gutxi barru abiatuko da Irundik, Baionarako bidean, euskararen aldeko ekimen erraldoia eta hunkigarria. Hamaika egun eta hamar gautan Euskal Herriko zazpi lurraldeak zeharkatuko ditu. Herri Harroaren bizipoza, irriak eta euskararen aldeko orroak izango dira nagusi gaurtik eta martxoaren 24ra bitartean. Lasterketa bitartean gozatu momentua, lekua edo pankarta eskua izan ala ez; KORRIKAren furgonetan zoro zoragarri batzuk egongo dira argazkiak eta bideoak ateratzen, eta gerora webgune honetan zein AEK-KORRIKAren sare sozialetan partekatuko ditugu. Horretaz gain, KORRIKAren doako app-an (Android zein IOS) kilometroen bideoak egongo dira eskuragarri.

Izan KORRIKAren parte!
KORRIKAn parte hartzeko modu asko dago: batzuek lasterka egingo dute, beste batzuek espaloian txalo egingo dute petoa jantzia (edo jantzi gabe), eta beste batzuek, munduaren edozein txokotan egonda ere, Korrika Laguntzailea egingo dira, eta KORRIKA Txikiak antolatuko dituzte.

KORRIKA non, KORRIKAzaleak han
Korrika egiteko asmoa baduzu, KORRIKAren ibilbidea kuxkuxeatu eta erabaki non batuko zaren, webgunean zein KORRIKAren applikazioan begira dezakezu. Hemen hiriburuetako termometroak, hau da, ibilbidea eta ordutegiak auzoz auzo.

BATU 23.KORRIKARA!!

 

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!