Ibiltaria Ibiltaria
albisteak-23

albisteak-23 (84)

Astelehena, 18 Martxoa 2024 08:12

Online denda asteazkenean itxiko dugu

KORRIKA materiala eskuratu nahi?
Azkar ibili! Izan ere, online denda asteazkenean (martxoaren 20an) itxiko dugu, gaueko 24:00etan.
Arduraz kontsumitu, baina harrotasunez! 

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Igandea, 17 Martxoa 2024 22:31

OHARRA: Zuhur joka dezagun

Mesedez, lagunok: gauez KORRIKAra batzen zaretenean, arduraz jokatu eta segurtasun-neurriak hartu (txaleko islatzailea jantzi, argiren bat eraman...)

Eskerrik asko, Herri Harroa!

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Osteguna, 14 Martxoa 2024 00:56

Non batuko zara 23.KORRIKAra?

Ordu gutxi barru abiatuko da Irundik, Baionarako bidean, euskararen aldeko ekimen erraldoia eta hunkigarria. Hamaika egun eta hamar gautan Euskal Herriko zazpi lurraldeak zeharkatuko ditu. Herri Harroaren bizipoza, irriak eta euskararen aldeko orroak izango dira nagusi gaurtik eta martxoaren 24ra bitartean. Lasterketa bitartean gozatu momentua, lekua edo pankarta eskua izan ala ez; KORRIKAren furgonetan zoro zoragarri batzuk egongo dira argazkiak eta bideoak ateratzen, eta gerora webgune honetan zein AEK-KORRIKAren sare sozialetan partekatuko ditugu. Horretaz gain, KORRIKAren doako app-an (Android zein IOS) kilometroen bideoak egongo dira eskuragarri.

Izan KORRIKAren parte!
KORRIKAn parte hartzeko modu asko dago: batzuek lasterka egingo dute, beste batzuek espaloian txalo egingo dute petoa jantzia (edo jantzi gabe), eta beste batzuek, munduaren edozein txokotan egonda ere, Korrika Laguntzailea egingo dira, eta KORRIKA Txikiak antolatuko dituzte.

KORRIKA non, KORRIKAzaleak han
Korrika egiteko asmoa baduzu, KORRIKAren ibilbidea kuxkuxeatu eta erabaki non batuko zaren, webgunean zein KORRIKAren applikazioan begira dezakezu. Hemen hiriburuetako termometroak, hau da, ibilbidea eta ordutegiak auzoz auzo.

BATU 23.KORRIKARA!!

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Heldu da momentua, erakus dezagun Herri Harroa garela, gauden harro garenaz, eta egiten dugunaz. Bete ditzagun etxe, kaleak eta errepideak euskaraz.

Euskararen aldarria daraman lekukoa irten da Irundik, azkenik, eta Baionan izango da 10 gau eta 11 egun barru.

Hasiera-ekitaldia eguerdian izan da, 15:30ean, San Juan plazan instalatu den oholtzan. Bertan, AEKren hainbat eledunek hastapena eman diote lasterketa erraldoiari, Maddi Sanz arpa-joleak eta Koldo eta Xabi Sorzabalbere txalapartariak lagundurik. Performance txiki batekin, Aize Otaño AEK-ko Artezkaritza kideak eta Beñat Alzaga Bidasoko AEK-ko zuzendariak azaldu dute oraindik zer beharrekoa den KORRIKA; eta, ondoren, azken eguneko mezu sekretua sartu du lekukoan Ane Elordi ekimenaren koordinatzaile nagusiak.

Lehendabiziko kilometroak
Bidasoko AEK euskaltegiko 11 irakaslek eraman dute lekukoa lehendabiziko kilometroan. Bidasoako EKTk hartu du ondoren; eta gero, hurrenkera honetan: EH Bildu Irun, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatea, Labe Gorri-Aldabe, Mosku Euskalduna, Burrunba Elektrotxaranga, Irungo Udala, Larreaundi-Olaberria Auzo Elkartea, Eguzkitza eta Belasko ikastetxeak, Cepa Bidasoa HHI eta Pio Baroja BHI, Irungo mendizaleak, Bidasoako ESI Osakidetza, CD Bidasoa, CIFP Bidasoa LHII, LHII Plaiaundi, Izarkom Koop. Elk., Muxikoak, Aita Menni, Kateko Auzokideak eta Argitrans-ek. Ondoren, Hondarribian barrena ibiliko da KORRIKA.

Jaiak aurrera darrai!
Korrikak Bidasoa eskualdea zeharkatu bitartean, Irun jai giroan jarraituko dute.

Hemen hasiera eguneko jaiaren egitaraua.

Gogoratu: KORRIKAri zuzeneko jarraipena egin ahal zaiola webgune honetan zein sare sozialetan. Hortaz gain, KORRIKAren telefonoetako applikazioan kilometroen bideoak egongo dira. Deskargatu (IOS eta Android bertsioak), doakoa da, gainera! 

Harro plazan, online zein kanpoko bizitzan.
Harro herri, eta harro KORRIKAn!

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

KORRIKA arduradun Ane Elordik eta Euskaltel Fundazioko zuzendari Sabino San Vicentek babesletza kontratua sinatu dute.

Euskaltel Fundazioak 23.KORRIKAren mezua lau haizeetara zabaltzen lagunduko dio KORRIKAri,  eta langileek euskararen aldeko ekimenean parte hartuko dute Derion eta Donostian eskuratutako kilometroetan.

Euskaltel Fundazioa ere Harro Herri!

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Jon Zabala Arando (Amoroto, 1990) EHUko Gizarte Psikologia CCE ikertaldeko kidea da, eta psikologia sozialaren esparruan doktoregaia. Iaz bere ikerketa batek oihartzun handia izan zuen komunikabideetan, zientifikoki frogatu zuen KORRIKAn parte hartzeak eragin psikologiko positiboak dituela gizarte-ongizatean eta ahalduntze kolektiboan.

Zabalarekin hitz egiteko aukera izan genuen eta HONATX bere lanaren inguruan kontatu ziguna. (Argazkia: Nagore Iraola. UPV/EHU).

KORRIKA hasteko 48 ordu baino gutxiago falta direnean, Jon Zabalak ondorengo hausnarketa partekatu izan du KORRIKArekin: "indarrean eta erne mantentzen gaituzten iturri bizigarriak eraiki ditugu bidean. Bizigarri horietako bat KORRIKA da".

Eskerrik asko, Jon, zure hitzek energia eman digute lanean harrotasunez jarraitzeko, eta bizipozaz KORRIKAri  hasiera emateko.

Batu denok KORRIKAra!!

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Asteartea, 12 Martxoa 2024 10:46

Jarraitu KORRIKAri zuzenean

KORRIKA abiatzeko 48 ordu baino ez dira falta. Webgune honetan une oro KORRIKA nola doan zuzenean ikusteko aukera egongo da. Izan ere, 24 orduko jarraipena egongo da. Era berean, KORRIKAren argazkiak egunez egun zein bideokronikak topatuko dituzue webgunean zein sare sozialetan: 

Instagram
Facebook
Twitter/X
TikTok

Whatsappez nahiz Telegram kanaletan ere berariazko zabalpena egingo dugu. Kilometro guztietako bideoak KORRIKAren doako applikazioan. Deskargatu (IOS eta Android bertsioak eskuragarri)!

Komunikabide batzuek ere jarraipen berezia egingo diote 23.KORRIKAri, esaterako, BERRIA, NAIZ, EITB, HAMAIKA, KANALDUDE, TOKIKOM, NOTICIAS TALDEA, ARGIA, ARROSA SAREA, EUSKAL IRRATIAK, HITZA, ENPRESABIDEA, KULTURSHAREA, GAZTEZULO... 

BATU KORRIKARA, ETA IZAN KORRIKAREN BERRI KORRIKA.EUS WEBGUNEAN ZEIN SAREETAN!

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Astelehena, 11 Martxoa 2024 10:30

Dena prest Irunen, 23. KORRIKAri hasiera emateko

Datorren ostegunean, martxoaren 14an, Irunen hitzordu garrantzitsua du Euskal Herriko jendarteak; izan ere, “Harro Herri” lelopean, 23. KORRIKA bertatik abiatuko da, arratsaldeko 16:00etan. Goiz-goizetik giro ezin hobea izango da hirian, hainbat ekimen antolatuta.
Egun osoko jaia prestatu dute Irungo herritarrek 23. KORRIKAri hasiera emateko. Egitaraua goizeko 11:00ak aldera hasiko da, Gazte Korrikarekin, eta goiz osoan hainbat ekimenek alaituko dute eguna: Muxikoak (Almudena Grandes plazan), bertso triki-poteoa eta artisau-azoka, besteak beste. HEMEN KORRIKAren HASIERA EGUNEKO INFORMAZIO GUZTIA.

Ondoren, 15:30 aldera, 23. KORRIKAren hasiera-ekitaldia izango da, San Juan plazan instalatuko den oholtzan. Bertan, AEKren hainbat eledunek hastapena emango diote lasterketa erraldoiari, Maddi Sanz arpa-joleak eta Koldo eta Xabi Sorzabalbere txalapartariak lagundurik.

Behin mezua lekuko barruan sartuta, 16:00etan abiatuko da KORRIKA. Lehen kilometroa Bidasoko AEK euskaltegiko 11 irakaslek egingo dute. Euskaltegiko zuzendari Beñat Alzagaren esanetan, «Lehen kilometro horrek islatuko du, alde batetik, euskaraz bizitzeko kemena; bestetik, KORRIKAk hauspo izan nahi duela Irunen euskalduntze-lanak tinko aurrera egiteko».

Lehendabiziko gauaren bila KORRIKAk Lapurdin barrena segitzen duen bitartean, Irunen jaiak segituko du, kontzertu eta ekitaldi anitz (denak Mosku plazaren inguruan): Burrunba elektrotxaranga tabernetatik, eta Esne Beltzaren zein Bad Sound-en kontzertuak agertokian. Horrez gain, bi txosna ere egongo dira edariez horniturik eta beste bat jatekoez, Moskun bertan, 12:30etik gauerdira arte.

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Larunbata, 09 Martxoa 2024 05:44

BAGARA, ETA IZANGO GARA

Iritzi artikuluaren sinatzaileak: KORRIKA arduradun Ane Elordi Alburquerque eta AEKren Artezkaritza kide Aitziber Balantzategi Ibargoitia.

Nor gara? Gizakiok animalia sozialak gara naturalki, eta beste batzuen beharra izan ohi dugu garatzeko. Pertsonok talde edo egitura sozial konplexuak sortu izan ditugu, elkarren artean kooperatzeko zein lehiatzeko, familiatik hasi eta talde politiko, zientifiko edo ekonomikoetaraino. Elkarrekintza horrek ohitura, erritual, herri, balio, arau eta legeak sortu ditu, zeinak gure elkarbizitzaren oinarri diren. Gizakiok, halaber, komunikazio-gaitasun handiak ditugu, eta hizkuntza da, zalantzarik gabe, komunikazio-sistema konplexuak geureganatu eta erabiltzeko ezinbesteko tresna: gure kasuan, euskara.

Hizkuntzak hitzez osatzen dira, gu guztion hitzez, eta nor bere herrira lotzen gaituzte. Guk, euskal hiztun izan edo ez izan, berezko ekosistema eraiki behar dugu euskararen bueltan: euskal komunitatea, euskara ardatz duen taldea. Hizkuntza erreminta da komunitate hori eraikitzeko, eta sendotu egiten du norberaren identitatea; Euskal Herriko ondarea eta kultura ezagutzeko aukera ere ematen du, harreman sozialetarako eta lan-mundurako ateak irekitzen ditu... Hizkuntzak aberastu egiten gaitu, mundu oso bat ezagutzeko eta horren parte izateko aukera emanda.

Euskara hizkuntza, besteak bezalaxe, kultura eta mundu bat da: bertoko hizkuntza da gure kultur izaera eta, munduan, Euskal Herrian, nor izateko modua. Euskarak gure beharra du. Gizakiok beste gizaki batzuen beharra dugun moduan, euskarak euskal komunitatearen beharra du.

Helburu dugu euskara indartsu sartzea herritarron nortasuna eraikitzeko bidean; euskara eragile irabazlea izatea identitatea garatzeko prozesuan. Euskarak egiten gaitu denok euskaldun, gutako bakoitza, baita gure komunitate osoa ere, herria. Orain, Euskal Herriko kaleak hartuta, harro aldarrikatuko dugu asko garela eta gogotsu gaudela oso: euskaraz harro bizitzeko herri-gogoa badela, alegia.

Euskarak izan behar du etorkizuna, euskarak etorkizuna izan behar du, jendeari bizitzan ziurtasun baikorra ematearren. Geroan ere, euskara ezinbestekoa izango da herriaren eta herritarren identitatea trinkotzeko.

Horregatik, euskararen biziberritze-prozesuak ilusioa eta baikortasuna eragin behar ditu; ez da hau mezu goibeletarako garaia, baizik eta animorako eta ilusiorako ordua, nahiz eta badakigun oraindik asko dugula egiteko. Horretarako, era estrategikoan eta komunitarioan jokatu behar dugu: herria batuta, gogoa ardatz. Euskararentzat etorkizun hobea sustatzeko konpromisoa hartu behar dugu orain; beraz, har dezagun dimentsio orotan eragiteko engaiamendua, denok bat eginda. Mugi dezagun euskararen herria, ingurua mugiarazi arte.

23. KORRIKA ate-joka dugu; laster hasiko gara lekukoa eskuz esku eta kilometroz kilometro eramaten, Euskal Herriko jendartea astintzen, ehunka mila lagunen bihotz-taupaden maitasuna eta babesa lau haizetara zabaltzen... Kalera atera gaitezen eta harrotasunez zipriztin ditzagun Kantauri itsasoa, Arabako mahats, Bardeako buztin, Pirinioetako elur eta Meatzaldeko burdina. Ikus, senti eta entzun gaitzatela, bagarelako eta izango garelako! Harro Herri, eta gora KORRIKA! Gora AEK!

Ane Elordi Alburquerque

Aitziber Balantzategi Ibargoitia

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Larunbata, 16 Martxoa 2024 13:27

KORRIKAren azken eguneko bestan, zikiro-jana

23. KORRIKA Irundik abiatzeko 6 egun eskas falta dira. 10 egunen bueltan, martxoaren 24an, Baionarat iritsiko da; bertan, egun osoko jaia eta egitaraua prestatzen ari gara.

Xaho kaian Etxepare gunea izanen dugu; han, jarririk bazkaltzeko parada egonen da: zikiro-jan herrikoia, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak antolaturik.

Txartelak aurretiaz eskuratu beharko dira KORRIKAren online dendan, hemen

Menua hauxe izango da: hasierakoa, sasi ardi arrazako zikiroa eta ilarrak (baba zuriak), ardi-gasna eta deserta (postrea); Ogia, Irulegiko arnoa eta kafea barne.

Prezioa: 25 euro/eusko

Martxoaren 24an, Baionan ikusiko dugu elkar!

OHAR GARRANTZITSUA: Menua jango ez duten haur zein helduentzat ez da lekurik izango zikiroan, zoritxarrez.  Izan ere, gune itxia da eta leku mugatuak ditugu. Batzuk onartuz gero, guztiak onartu beharko genituzke.  Kopuru handia izateko arriskua dago eta kudea ezina izango litzateke. Ulertuko duzuelakoan. Mila esker!