Bizi euskara hurbiletik Bizi euskara hurbiletik
albisteak-23

albisteak-23 (84)

Asteartea, 05 Martxoa 2024 00:15

KORRIKA Txikiak ere Harro Herri!

KORRIKA Irundik abiatzeko 9 egun baino ez dira falta; berotzen hasteko, asteotan hainbat ikastetxetako ume eta gazteek KORRIKA Txikietan hartuko dute parte herri askotan.

Edizio honetan, BBK Fundazioak, Kutxa Fundazioak eta Vital Fundazioak babestu dituzte EAEko KORRIKA Txikiak.

Elkarlanean, Harro Herri!

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

23.KORRIKAk Euskal Herriko kaleak zeharkatuko ditu, Irundik Baionara martxoaren 14tik 24ra, eta asko dira nazioartean bat egingo dutenak euskararen aldeko ekimenarekin. Tartean, Etxepare Euskal Institutuaren sareko kide diren nazioarteko unibertsitateetan eta munduko euskal etxeetako hainbat lagunek. Horietako batzuek Korrika Munduan bideo lehiaketan parte hartu dute: Julio Jiménez eta Owen Willson suertatu dira garaile, Gure Txoko Centro Vasco Valladolideko kideak eta The University of Edinburgheko euskara ikaslea, hurrenez hurren.

Etxepare Euskal Institutuak AEKrekin batera antolatzen duen lehiaketa mundu osoan zehar dituen irakurletzetako ikasleei eta Euskal Etxeetako euskara ikasle eta komunitateari zuzenduta dago. Munduko euskara ikasleek Korrikari babesa emateko bideo lehiaketa da, eta azken asteotan AEKren Youtubeko kanalean egon dira ikusgai. ‘Atsegin dut’ gehien jasotakoek irabazi dute.

12 parte hartzaile izan dira aurtengoan, Europa, Ozeania eta Ameriketako unibertsitate eta Euskal Etxetakoak. ‘Atsegin dut’ gehien dituzten bi bideoek (kategoria bakoitzeko batek) AEK-k antolatutako online barnetegi pertsonalizatu bana jasoko dute, bi pertsonarentzako.

Unibertsitate sareko bideo bozkatuena Owen Willsonena, The University of Edinburghekoa, izan da (40 atsegite); Euskal Etxeen sareko bideo bozkatuenak, aldiz, Gure Txoko Centro Vasco Valladolid-ekoa (223 atsegite).

Zorionak irabazleei, eta eskerrik asko parte-hartzaile guztiei!

Bideo guztiak eta informazio gehiago HEMEN.

Irabazleen bideoak:

AEK-KORRIKA eta ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA ELKARLANEAN, HARRO HERRI!

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

23.KORRIKA aurkeztu genuenetik (azaroak 16), KORRIKA arduradun Ane Elordik eta AEKren Artezkaritza kide Aitziber Balantzategi, Aize Otaño, Lurdes Etxezarreta eta Xabi Gartziak hainbat eragile politiko eta sozialekin bilerak egin dituzte. Zenbait errondatan Ipar Euskal Herriko ordezkariek ere parte hartu izan dute: Ihintz Oliden, koordinatzailea, eta Maider Heguy, lehendakaria.

Bilerotan, aliantzak sortu dituzte, eta euskararen aldeko ekimena sustatzeko konpromisoa hartu dute eragileok.

HERRI HARROA GARA!

Hemen eragileen errondetan ateratako zenbait argazki:

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Azarotik ari dira 23. KORRIKA aurkezten, eta antolatzaileek dagoeneko jakitera eman dituzte lasterketaren xehetasun guztiak. Gutxi falta da jada martxoaren 14rako, euskararen aldeko lasterketa erraldoia Irundik abiatzeko datarako. Ondoren, lekukoa 10 egun eta 11 gauez ibiliko da eskuz esku, euskararen aldarria Euskal Herriko bazter guztietara zabaltzen, Baionara heldu arte martxoaren 24an. Gaur egin dute aurkezpen soziala, Iruñean, mugarria ospatu eta egitasmoari ongietorria emateko.

Ekitaldia Nafarroako Antzerki Eskolan izan da, iluntzeko 19:00etan. Bertan izan da Ane Elordi Alburquerque KORRIKA koordinatzailea, AEKren Artezkaritza Kontseiluko kideek lagunduta. Eurekin batera, Euskal Herri osoko 100 gonbidatutik gora bertaratu dira: euskalgintzakoak, alderdi politikoetako ordezkariak, hedabideetako langileak, sindikatuetako kideak, eragile sozialak eta hainbat lagun gehiago.

Oholtzan, Elordik azaldu du edizio honek berariaz nahi duela euskal herritar oro «euskal komunitatearen, euskararen Herri Harroaren, parte sentiarazi», «eta, aurrerantzean, bizitzako arlo guztietan, euskaraz bizi nahi duen komunitatearen partaide bilakatu; KORRIKA, euskara bera bezala, denona delako». Halaber, Elordik hau aipatu du: «Euskarak aurrera egingo badu, herriaren erabakitasunagatik izango da; KORRIKAk aukera bikaina ematen digu herri-pultsua aktibatzeko, aldarri tinko bat egiteko, pauso gehiago eman daitezen, herri-gogoari erantzutearren».

Clowna, txeloa eta dantza
Pantxika Lamur clowna jardun da aurkezle-lanetan, eta, publikoarekin elkarreraginean, komentatu du ezen «23. KORRIKA mundu berri bat balitz, herri-aldarrien mundua» izango litzatekeela. Harekin batera Ainhoa Egizabal dantzaria eta Eñaut Zubizarreta “Trigger” txelo-jolea ere aritu dira, beren arteaz KORRIKAren aniztasunari azpimarra jartzen.

Edizio honen spota ikusteko aukera ere izan dute bertan bildutakoek.

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Atzo (otsailak 28) Gasteizko hainbat eragile, erakunderen eta enpresaren ordezkariak elkartu ziren Oihaneder Euskararen Etxean, Arabako KORRIKAren aurkezpen sozialean.

AEKren Artezkaritza kide Aitziber Balantzategik eta KORRIKA arduradun Ane Elordik euskararen aldeko ekimena aurkeztu zuten jendaurrean. Gerora, lekukoa pasatu zieten Kaitin Allenderi eta Irati Andari. Izan ere, Allenderen bakarrizketarekin eta Andaren bertsoekin gozatzeko aukera izan zuten bertaratuek.

Ekitaldia bukatutakoan, gonbidatuek mokadua hartu zuten Ttipia tabernan.

Photocall-a ere egon zen. Hemen argazkiak:

Batzar Nagusietako ordezkariak eta EAJ, EH BILDU, PP eta PSOEko zinegotziak batu ziren aurkezpen sozialera. Oreka IT, Goiener, Konfekoop, RPK enpresetako eta Armentia ikastolako, Lazarraga kultur elkarteko, Topaguneko, Vital Fundazioko ordezkariek ere ez zuten hutsik egin.

HERRI HARROA GARA!

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Asteazkena, 28 Otsaila 2024 17:08

'Paperezko bizitzak' ipuin-lehiaketa abian da

'Hizkuntzak mugarik gabe' ekimenaren baitan (Irunen, 2024ko otsailaren 16an), AEK-KORRIKAk euskara ikasteko eskubidea aldarrikatu zuen egoera administratibo irregularrean dauden pertsonentzat

Horren ildotik, Paperezko bizitzak ipuin-lehiaketa ere aurkeztu zuen. Lehiaketak hauxe du helburu: batetik, gogor salatzea euskal herritar guztiek ezin dutela euskara doan ikasi, eta, bestetik, egoera administratibo irregularrean dauden pertsonak ikusaraztea.

Oinarri zehatzak AEKren eta KORRIKAren webguneetan (hemen) kontsulta daitezke.

Zertzelada batzuk:
- Lanak jasotzeko azken eguna martxoaren 25a izango da, ostirala.
- Ezinbestekoa da ipuin guztietan idazlearen ezizena jartzea.
- Ipuinak non/nola entregatu: AEK-ko edozein euskaltegitara eraman (aparteko kartazal batean ezizena, izen-abizenak eta telefonoa idatzita) edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera bidali (ezizena eta telefonoa ere jarrita).
- Sari-banaketa apirilean egingo da.

Esan bezala, hemen oinarriak; eta, bertan, Hizkuntzak mugarik gabe ekimenaren albistea.

Anima zaitez ipuin-lehiaketan harrotasunez parte hartzera!

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Larunbata, 23 Martxoa 2024 03:02

Aurten, baietz 11.000 Korrika Laguntzaile!

23.KORRIKAk hainbat erronka ditu, tartean, 11.000 KORRIKA Laguntzailedun sarea osatzea. KORRIKA ekimen erraldoia eta jendetsua bada ere, norbanakoaren alea eta ekarpena beharrezkoak dira. Bakoitzaren ahalegin txiki horrek egiten gaitu erraldoi.

Korrika Laguntzaileak KORRIKAren zutabe nagusietako bat dira. Aurten ere laguntza bera eskatzera gatoz; hau da, 23. KORRIKAren Korrika Laguntzaile izan zaitezen nahi dugu. 15 euroren truke, edizio honetako pina eta txartel birtuala* jasoko dituzu, eta abantaila andanaz gozatzeko aukera ere izango duzu: hainbat dira abantailak eta deskontuak, astero zozketetan parte hartu (300 sari baino gehiago banatzen ari gara). Eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Ez dugu ahaztu behar bide luzea dugula aurretik. Administrazioei dagokienez, esan behar dugu euskaltegi eta gau-eskolei bideratzen dizkieten baliabideak ez direla nahikoak oraindik ere. Hala, KORRIKAren helburu garrantzitsuenetako bat da euskalduntze-alfabetatzerako bitartekoak eskuratzea. 23. KORRIKAk jasoko duen dirua, beraz, Euskal Herri osoko gau-eskolei eta euskaltegiei laguntzeko erabili nahi dugu.

Izan zaitez laguntzailea eta HARRO HERRI! Eta Laguntzailea bazara, lagundu informazioa lau haizeetara zabaltzen. Eskerrik asko!

* Edizio honetan, KORRIKAren telefonorako aplikazioan izango duzu zeure txartel birtuala

Aurten, baietz 11.000 Korrika Laguntzaile!

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Hilabete baino gutxiago falta da KORRIKA Irundik abiatzeko. Hasi al zara motorrak, giharrak eta bihotza berotzen, ezta? Bada, petoa baino ez zaizu falta euskararen aldeko ekimen erraldoia zure herritik (edo zure herritik hurbil) pasatzen denerako! 6 euroan dago salgai, AEKren euskaltegietan, KORRIKA dendetan eta online-dendan.

Eskuratu KORRIKAren petoa Gara egunkariarekin, eta HARRO HERRI!
Asteburu honetan (otsailak 17-18) Gara egunkaria erosiz gero, aukera izango duzu petoa eskuratzeko. Izan ere, GARArekin Korrikako petoa kioskoetara eta bestelako salmenta guneetara ere iritsiko da. Sei euroren truke erosi ahal da, eta etekin guztiak AEKri bideratuko zaizkio. Egunkariaren harpidedunek petoa eskuratzeko bide erraza izango dute: NAIZeko harpidedunen txokoan eskaera egin, eta egun gutxiren buruan etxean jasoko dute. Zehaztasun gehiago Gararen webgunean.

Eta gogoan izan: KORRIKA bukatutakoan, petoa berrerabili ahal duzu erosketa-poltsa bihurtuta. AEK-k hainbat neurri hartu ditu KORRIKAren aztarna ekologikoa murrizteko; horietako bat da, azken edizioetan bezala, birziklapena eta berrerabilpena bultzatzea.

Euskararen oihartzuna, hanka nekatuak eta oroitzapen gozoak izan bitez KORRIKAren aztarna bakarra!

Petoaren babesle nagusiak: Bertako igogailuak, EITB, Eroski, Euskaltel eta Goiener.

Tipi-tapa, tipi-tapa... KORRIKA! Harrotasunez!

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Astelehena, 19 Otsaila 2024 00:29

Euskarak biziraungo badu

Iritzi-artikulua. Sinatzaileak: Ane Elordi Alburquerque (KORRIKA arduraduna) eta Aitziber Balantzategi Ibargoitia (AEK-ko Artezkaritza taldeko lehendakaria)

Euskara da gure territorio libre bakarra. Euskara: Euskal Herriko hizkuntza. Gu: Euskal Herriko biztanleak. Territorio: Euskal Herria. Libre: askea, askatasuna duena, inoren mende ez dagoena.

Euskarak biziraungo badu, hori ahalbidetzeko zerbait egin behar dugu. Gu euskararen alde borrokatzera kondenatuta bizi izan gara, bizi gara eta, zoritxarrez, biziko gara. Horren erakusle da KORRIKA, Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia. 1980tik 43 urte igaro dira eta, egun, beharrezkoa da, beste gauza batzuen artean euskararen aldeko kontzientzia suspertzeko. Gu oso urruti gaude euskaraz libre izatetik. Oldarraldi ugari bizi izan ditugu, bizi ditugu eta, zoritxarrez, biziko ditugu. Euskaldun izatea zein nekeza den...

Euskarak biziraungo badu, ardura osoa ezin da gure bizkar utzi. Hizkuntza-politika ausartagoen premia dugu, euskararen aldeko akordio soziopolitiko berria behar dugu. Azken datuen arabera, euskaldunok gero eta ahalmen txikiagoa dugu euskaraz hitz egiteko, lekurik euskaldunenetan ere euskararen erabilerak atzera egin du, eta egiten ari da, eta, oro har, ez da ezagutza beste handitu. Laburbilduta, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioa ezinbestekoa da, Euskal Herriko herritarrak euskaraz eroso bizi daitezen.

Euskarak biziraungo badu, edonork (guk), edonon, ez du euskara erabiltzeko eragozpenik izan behar. Eta euskararen erabilera erosorako gakoa herritarrok euskaraz aritzeko dugun gaitasun egokia zabaltzea denez, erakundeek egin beharreko hizkuntza-politikak nahitaez erakutsi behar die herritarrei euskaraz jakitea gero eta beharrezkoagoa izango dela.

Euskarak biziraungo badu, euskararen erabilera erosorako baldintzak sortu behar dira. Horretarako, hizkuntza-eskubideak eremu guztietan bermatu beharko dira; izan ere, euskararen moduko hizkuntza gutxituen normalizazio-prozesurako osagai nagusia hiztun eta esparru gehiago sortzea da. Eta hiztun gehiago sortzeko, guri gure berezko hizkuntza ezagutzeko eskubidea bermatzeko, euskalduntze-prozesu osoak doakoa izan behar du, dirurik aurreratu behar izan gabe. Beraz, botere publikoek eskubide hori bermatu behar dute.

Euskarak biziraungo badu, euskararen ezagutza unibertsalizatzeko iturriak eta baldintzak hartu beharko dira aintzat: hezkuntza-sistema, helduen euskalduntzea eta hizkuntza-transmisioa edo -sozializazioa. Esparru horiei begirako politiketan, jauzia egin beharko da. Gure kasuan, helduen euskalduntze eta alfabetatzeak Euskal Herri osoa hartuko duen egitura egonkor eta iraunkor bakarra behar du, euskararen ezagutza nahikoa ziurtatzeko. Zergatik? Gure herria osatzen duten hiru eremu administratiboetan gerta daitezkeen unean uneko gorabehera politikoek nabarmen baldintza dezaketelako euskalduntze-prozesua.

Euskarak biziraungo badu, Euskal Herri osoan bermatu behar da hizkuntza-eskubideen aitorpena, eta euskararen ofizialtasuna da bide bakarra hizkuntza-justizia, hizkuntza-kohesioa eta hizkuntza-berdintasuna erdigunera ekartzeko eta hiru justizia-mota horiek errealitate bihurtzeko.

Euskararen ezagutzaren unibertsalizazioa, erabilera erosorako esparruak, doakotasuna, ofizialtasuna: hizkuntza-politika ausartagoak. Bitartean, 23. KORRIKAk euskararen aldeko kontzientzia suspertzen jarraituko du. Harro Herri eta gora KORRIKA! Gora AEK! Euskarak biziraungo badu.

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Baxoa eta brebeta* euskaraz egiteko hiru hamarkadan baino gehiagoan borrokan aritu eta ari diren ikasleek jaso dute KORRIKAren gorazarrea, Hondarribiko Itsas Etxea Auditorioan egindako ekitaldian, urtarrilaren 25ean. Laburpena ikusi nahi? Bideo hau Kanalduderekin elkarlanean sortu dugu:

Halaber, Oihaletxea dokumentala (Lander Garrok zuzendua) aurkeztu da, non Azterketak Euskaraz kolektiboa osatzen duten Seaskako ikasle, irakasle, guraso eta ikasle ohien testigantzak jasotzen diren. Ikusi nahi? Sartu hemen!