Aizu! Aizu!
Astelehena, 19 Otsaila 2024 10:43

Bagarelako, herriak harro! mezua errumanieraz

23.KORRIKAren mezua lau haizeetara zabaldu nahi dugu. Adi Petrini KORRIKAzaleak mezua bere ama-hizkuntzara itzuli du. Mulțumesc Adi, eskerrik asko!

 

 

 

Hilabete baino gutxiago falta da KORRIKA Irundik abiatzeko. Hasi al zara motorrak, giharrak eta bihotza berotzen, ezta? Bada, petoa baino ez zaizu falta euskararen aldeko ekimen erraldoia zure herritik (edo zure herritik hurbil) pasatzen denerako! 6 euroan dago salgai, AEKren euskaltegietan, KORRIKA dendetan eta online-dendan.

Eskuratu KORRIKAren petoa Gara egunkariarekin, eta HARRO HERRI!
Asteburu honetan (otsailak 17-18) Gara egunkaria erosiz gero, aukera izango duzu petoa eskuratzeko. Izan ere, GARArekin Korrikako petoa kioskoetara eta bestelako salmenta guneetara ere iritsiko da. Sei euroren truke erosi ahal da, eta etekin guztiak AEKri bideratuko zaizkio. Egunkariaren harpidedunek petoa eskuratzeko bide erraza izango dute: NAIZeko harpidedunen txokoan eskaera egin, eta egun gutxiren buruan etxean jasoko dute. Zehaztasun gehiago Gararen webgunean.

 

Eta gogoan izan: KORRIKA bukatutakoan, petoa berrerabili ahal duzu erosketa-poltsa bihurtuta. AEK-k hainbat neurri hartu ditu KORRIKAren aztarna ekologikoa murrizteko; horietako bat da, azken edizioetan bezala, birziklapena eta berrerabilpena bultzatzea.

Euskararen oihartzuna, hanka nekatuak eta oroitzapen gozoak izan bitez KORRIKAren aztarna bakarra!

 

Petoaren babesle nagusiak: Bertako igogailuak, EITB, Eroski, Euskaltel eta Goiener.

Tipi-tapa, tipi-tapa... KORRIKA! Harrotasunez!

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Astelehena, 19 Otsaila 2024 00:29

Euskarak biziraungo badu

Iritzi-artikulua. Sinatzaileak: Ane Elordi Alburquerque (KORRIKA arduraduna) eta Aitziber Balantzategi Ibargoitia (AEK-ko Artezkaritza taldeko lehendakaria)

Euskara da gure territorio libre bakarra. Euskara: Euskal Herriko hizkuntza. Gu: Euskal Herriko biztanleak. Territorio: Euskal Herria. Libre: askea, askatasuna duena, inoren mende ez dagoena.

Euskarak biziraungo badu, hori ahalbidetzeko zerbait egin behar dugu. Gu euskararen alde borrokatzera kondenatuta bizi izan gara, bizi gara eta, zoritxarrez, biziko gara. Horren erakusle da KORRIKA, Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia. 1980tik 43 urte igaro dira eta, egun, beharrezkoa da, beste gauza batzuen artean euskararen aldeko kontzientzia suspertzeko. Gu oso urruti gaude euskaraz libre izatetik. Oldarraldi ugari bizi izan ditugu, bizi ditugu eta, zoritxarrez, biziko ditugu. Euskaldun izatea zein nekeza den...

Euskarak biziraungo badu, ardura osoa ezin da gure bizkar utzi. Hizkuntza-politika ausartagoen premia dugu, euskararen aldeko akordio soziopolitiko berria behar dugu. Azken datuen arabera, euskaldunok gero eta ahalmen txikiagoa dugu euskaraz hitz egiteko, lekurik euskaldunenetan ere euskararen erabilerak atzera egin du, eta egiten ari da, eta, oro har, ez da ezagutza beste handitu. Laburbilduta, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioa ezinbestekoa da, Euskal Herriko herritarrak euskaraz eroso bizi daitezen.

Euskarak biziraungo badu, edonork (guk), edonon, ez du euskara erabiltzeko eragozpenik izan behar. Eta euskararen erabilera erosorako gakoa herritarrok euskaraz aritzeko dugun gaitasun egokia zabaltzea denez, erakundeek egin beharreko hizkuntza-politikak nahitaez erakutsi behar die herritarrei euskaraz jakitea gero eta beharrezkoagoa izango dela.

Euskarak biziraungo badu, euskararen erabilera erosorako baldintzak sortu behar dira. Horretarako, hizkuntza-eskubideak eremu guztietan bermatu beharko dira; izan ere, euskararen moduko hizkuntza gutxituen normalizazio-prozesurako osagai nagusia hiztun eta esparru gehiago sortzea da. Eta hiztun gehiago sortzeko, guri gure berezko hizkuntza ezagutzeko eskubidea bermatzeko, euskalduntze-prozesu osoak doakoa izan behar du, dirurik aurreratu behar izan gabe. Beraz, botere publikoek eskubide hori bermatu behar dute.

Euskarak biziraungo badu, euskararen ezagutza unibertsalizatzeko iturriak eta baldintzak hartu beharko dira aintzat: hezkuntza-sistema, helduen euskalduntzea eta hizkuntza-transmisioa edo -sozializazioa. Esparru horiei begirako politiketan, jauzia egin beharko da. Gure kasuan, helduen euskalduntze eta alfabetatzeak Euskal Herri osoa hartuko duen egitura egonkor eta iraunkor bakarra behar du, euskararen ezagutza nahikoa ziurtatzeko. Zergatik? Gure herria osatzen duten hiru eremu administratiboetan gerta daitezkeen unean uneko gorabehera politikoek nabarmen baldintza dezaketelako euskalduntze-prozesua.

Euskarak biziraungo badu, Euskal Herri osoan bermatu behar da hizkuntza-eskubideen aitorpena, eta euskararen ofizialtasuna da bide bakarra hizkuntza-justizia, hizkuntza-kohesioa eta hizkuntza-berdintasuna erdigunera ekartzeko eta hiru justizia-mota horiek errealitate bihurtzeko.

Euskararen ezagutzaren unibertsalizazioa, erabilera erosorako esparruak, doakotasuna, ofizialtasuna: hizkuntza-politika ausartagoak. Bitartean, 23. KORRIKAk euskararen aldeko kontzientzia suspertzen jarraituko du. Harro Herri eta gora KORRIKA! Gora AEK! Euskarak biziraungo badu.

 

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Astero zozketak egingo ditugu Korrika Laguntzaileen artean. Hemen sariak eta irabazleak. Zorionak!

 

1. PERU ARABURU (Lekeitio). Oñatiko Arregi Landetxean gau bat bi pertsonarentzat, bi laguntzentzako bazkaria Gasteizeko Pinzotteria jatetxean, Gasteizko Ekia argazki dendan PVC argazki-koadro bat inprimatzeko bale bat eta Errigorak emandako kutxa bat.

2. ALAITZ OLAIZAOLA BORDA (Azpeitia). Zornotzako Uxarte sagardotegian afari bat bi lagunentzat, Durangoko Hontza museorako bi sarrera, Muxikako Berroja upategian bisita egiteko lau txartel eta Errigorak emandako kutxa bat.

3. MAITE URRETABIZKAIA MENDIOLA (Donostia). Iruñeko Katakrak Kantinan astebarruko menu bat, Gasteizko Ekia argazki dendan PVC argazki-koadro bat inprimatzeko bale bat, Euskaltel-Euskadi taldearen maillot bat eta Errigorak emandako kutxa bat.

4. IRATI EGAÑA ETXEBARRIA (Antzin). Izarrako (Urkabustaiz) Frontoia tabernan bi lagunentzako asteburuko otordua, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan lau sarrera martxoaren 1eko DUPLAren kontzerturako, Gasteizko Xtreme arropa dendan gastatzeko 70 euroko balea eta Errigorak emandako kutxa bat.

5.ORANE IBARLUZEA EIGUREN (Berango). Irrisarri Land abentura parkerako lau sarrera (Baxi abentura), Hendaiako Abbadia Gaztelurako lau sarrera, Gasteizko Ekia argazki dendan PVC argazki-koadro bat inprimatzeko bale bat eta Errigorak emandako kutxa bat.

6. MIREN ITXASO JAEN UGARTE (Santurtzi). GURIDI: MAGICAL BIDAIA, Bilboko Arriaga Antzokian, martxoaren 9an izango den estreinaldirako bi sarrera eta Bilboko Beren-Beregi elikagai dendak emandako produktu sorta bat.

7. LORENA CUESTA APARICIO (Bilbo). GURIDI: MAGICAL BIDAIA, Bilboko Arriaga Antzokian, martxoaren 9an izango den estreinaldirako bi sarrera.

8. BINGEN CARBO BASTERRETXEA (Gernika-Lumo). GURIDI: MAGICAL BIDAIA, Bilboko Arriaga Antzokian, martxoaren 9an izango den estreinaldirako bi sarrera.

9. ANDREA BUROT CRUZ (Bilbo). GURIDI: MAGICAL BIDAIA, Bilboko Arriaga Antzokian, martxoaren 9an izango den estreinaldirako bi sarrera.

10. NAGORE CASTILLO DEL VAL (Bilbo). GURIDI: MAGICAL BIDAIA, Bilboko Arriaga Antzokian, martxoaren 9an izango den estreinaldirako bi sarrera.

 


 

Zeren zain zaude Laguntzaile izateko? Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean (300 sari baino gehiago), deskontuak, abantailak... eta garrantzitsuena, 15 euroren truke, KORRIKAren parte izango zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

                             

           

                                     

    

            
   

 

 

    

 

 


 

 

 



 
       


 
       
 
 
      

         
 
 

 


 


 

 

 

 

 

   

 


 




   
 

 

 

 
     

Baxoa eta brebeta* euskaraz egiteko hiru hamarkadan baino gehiagoan borrokan aritu eta ari diren ikasleek jaso dute KORRIKAren gorazarrea, Hondarribiko Itsas Etxea Auditorioan egindako ekitaldian, urtarrilaren 25ean. Laburpena ikusi nahi? Bideo hau Kanalduderekin elkarlanean sortu dugu:

Halaber, Oihaletxea dokumentala (Lander Garrok zuzendua) aurkeztu da, non Azterketak Euskaraz kolektiboa osatzen duten Seaskako ikasle, irakasle, guraso eta ikasle ohien testigantzak jasotzen diren. Ikusi nahi? Sartu hemen!

 

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Hizkuntzak mugarik gabe ekimena egin da Irunen gaur, otsailak 16. AEK-k Paperezko bizitzak izeneko adierazpena irakurri du 23. KORRIKA hasiko den hirian, paperik gabeko herritar asko biltzen diren ingurunean. AEKren Artezkaritza Kontseiluko Aize Otañok leitu duen adierazpenak dioenez, “herritar orori bermatu behar zaio berezko hizkuntza ezagutzeko eskubidea, eta botere publikoek ziurtatu behar dute eskubide hori, herritarrei ezagutza doan eskainiz”. Otañok gogorarazi du urtez urte ari dela hazten eskubiderik gabe dauden pertsonen kopurua: “Zoritxarrez, herritar horiek ezin dute euskara doan ikasi, hemen eta orain, paperik ez izateak beren izatea bera ere ukatzen baitu. Horren aurrean, guk lau haizetara aldarrikatu nahi dugu inor ez dela ilegala, eskubide guztiak, eskubide berberak, denontzat direla”.

Hala, AEK-k dei egin die Euskal Herriko administrazio nagusiei, eskubideen bideratzaile zein bermatzaile diren neurrian, eredu izan daitezen: “Bada unea neurriak hartzeko euskal herritar orori euskara ikasteko bidea doakoa izan dakion. Izan ere, existitzen ez denak ezinezko du gainontzeko herritarroi zor zaiguna eskatzea”.

Honela bukatu du Otañok Paperezko bizitzak adierazpenaren irakurraldia: “Paperik gabe, ez gara, ez gaude. Baina hori ez da printzipio baliagarria euskararen komunitate zabala osatzen dugun herritarrontzat. Inor kanpoan utzi gabe, har dezagun dimentsio orotan eragiteko konpromisoa; herriaz HARRO, herria batuta. HARRO HERRIA”.

Halaber, Ane Elordi KORRIKA arduradunak ekitaldi berean adierazi du euskararen komunitatea indartzeko “ezinbestekoa” dela heltzen direnak “besoak zabalik” hartzea: “Haiek ere euskararen herriaren parte dira, eta lehenagotik hemen gaudenon eginbeharra da haien bidea samurtzeko erremintak ematea”.

Irungo Harrera Sareko kide Alaine Aranburuk ere hartu du parte Oiasso museoan izan den ekitaldian. Hark esan duenez, “euskarazko kultur eduki asko dago mugen eta arrazakeriaren bueltan, eta horietako batzuek Irungo Harrera Sarea zeharkatzen dute ere bai. Gaurko ekimen honek euskarri eta sortzaile horiei plazatxoa emateko oso aukera ona iruditu zaigu”.

AEK-KORRIKAk Irungo Harrera Sarearekin batera antolatutako Hizkuntzak mugarik gabe izeneko ekitaldiaren baitan entzun dira hitzok. Lehen saiakera film laburra ere ikusi dute bertaratu direnek; baita Amets Arzallusen bertsoez gozatu eta African Vibes dantza bikotearen saioa ikusi ere. Lehen saiakera film laburraren zuzendarietako batek, Natalia Berridik, hitza ere hartu du. Guztia, xede argi bat jomugan: “administratiboki egoera irregularrean dauden pertsonek, dauden tokian daudela, bertako hizkuntzak ikasteko eskubidea izan behar dutela aldarrikatzea, eta haien egoerari ikusgarritasuna ematea”.

Paperezko bizitzak ipuin lehiaketa
Ekitaldian bertan aurkeztu dute Paperezko bizitzak ipuin lehiaketa ere, herritar guztiek euskara doan ikasi ezin dutela salatzeko asmoz. Hala, lehiaketan parte hartu nahi duen orok euskaraz osatu beharko du administratiboki egoera irregularrean dauden pertsonak pertsonen egoeraren inguruko kontakizun laburra. Oinarri zehatzak AEKren eta KORRIKAren webguneetan (hemen) kontsulta daitezke. Lanak jasotzeko azken eguna martxoaren 25a izango da, eta sari banaketa apirilean egingo da.

Argazkiaren egilea: Gari Garaialde

  

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Vanshika Choudhary KORRIKA Laguntzaileak sanskritora itzuli du 23.KORRIKAren erronkaren mezua. धन्यवादा Vanshika, eskerrik asko!

 

 

 

KORRIKAren 23. edizioa ate joka dugu. Izan ere, martxoaren 14an abiatuko da Irundik, eta euskararen aldeko 2700 kilometro egin ondoren, 10 egun geroago -martxoaren 24an- Baionan bukatuko da., jai-giroan.

Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta AEKren euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu KORRIKAk. Izarkom Euskal Herriko Telekomunikazio kooperatibarentzat ere euskara ardatz nagusienetako bat da telekomunikazio burujabetzaren baitan, eta hizkuntza eskubideak bermatze aldera lan egiten dute: bezeroentzako arretatik hasi eta zerbitzu teknikoa burutzen den arte zerbitzu guztia euskaraz eskaintze

Bide horretan, urrats sendoak ematen jarraitzeko, AEK-KORRIKAk eta Izarkomek hitzarmena sinatu dute.

Telekomunikazio kooperatibak ekimena ekonomikoki babesteaz gain, Korrika Kulturalean ere bere aletxoa jarri nahi izan du: solasaldi bat eta tailer praktiko bat antolatu dute bulegoak dauzkaten bi hiriguneetan: Bilbon eta Irunen. Horrez gain, martxoaren 14an, Irunen, eta 21ean Bilbon kilometro bana eskuratu dute bazkide guztiekin korrika egiteko.

Adi euskararen seinaleari, eta HARRO HERRI! 

Argazkian, Izarkomeko kide Zaira Moreno eta KORRIKA arduradun Ane Elordi.

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

 

BADON* egitasmoa AEK-KORRIKAren Kultur Sorkuntzarako I. bekaren irabazlea izan da, eta beraz, Korrika Kulturalaren ekitaldi nagusia.

Otsailean Oiartzun izango du geltoki, eta martxoan Euskal Herriko hamaika txoko!

2024/02/25 OIARTZUN. Landetxe Kultur aretoa. 19:00. Sarrerak HEMEN
2024/03/01 ALTSASU. Iortia Kultur Etxea. 19:00. Sarrerak HEMEN
2024/03/02 AURITZ. Kultur Etxea. 19:00. Sarrerak euskaltegian eta leihatilan
2024/03/03 ARRASATE. Amaia Antzokia. 19:30. Sarrerak HEMEN.
2024/03/07 HERNANI. Biteri Kultur Etxea. 19:30. Sarrerak HEMEN.
2024/03/09 ALTSASU. Iortia Kultur Etxea. Sarrerak HEMEN.
2024/03/10 ASTIGARRAGA. Erribera Kulturgunea. 19:00. Sarrerak HEMEN
2024/03/15 ANDOAIN. Bastero Kulturgunea. Sarrerak HEMEN.
2024/03/21 EIBAR. Coliseo Eibar 19:00. Sarrerak HEMEN.
2024/03/22 BASAURI. Sozial Antzokia. 20:00. Sarrerak HEMEN.

BADON* zentzumenetarako gutizia da: baliabide bisualek (argia, bideoa), zuzeneko musikak (organikoa eta elektroakustikoa) eta baita mugimenduak, literaturak eta bertsoek ere osatzen dute ikuskizuna.

Gasteizen estreinatu zen opera posdramatikoa, eta handik Donostia, Bilbo, Irun, Iruñea eta Baionara abiatu zuen bere bidaia intimoa.

Atal HONETAN informazio guztia topatuko duzue.

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

23. KORRIKAk edari ofizial propioak ditu, Biba Ardoak eta Boga Garagardoak ekoizleekin lotutako hitzarmenei esker. Ekoizle biek produktu hauen salmentaren zati bat KORRIKAri emango diote ekarpen gisa.

Biba Ardoak
Euskal mahastizainen ardo ekologikoen banaketa kooperatibako kidea den Imanol Ibero mahastizainak (Mendiko Upategia, Oibar, Nafarroa) ekoitzitako ardo ekologikoa izanen da aurtengo Korrikaren ardoa: 2022ko urteko garnatxa %50, tempranillo %25, syrah %25 herdoilgaitzezko upelean urte t'erdiz ondua, ardo freskoa, frutaduna eta erreza edateko.

Graduazioa, %14, 5. 75 cl-ko botila. Informazio gehiago Biba Ardoak ekoizlearen webgunean.

Harro euskararen herriaz, harro gure laborariez, gure mahastizainez!

Boga Garagardoak

Boga Euskal Lager-a, glutenik gabeko pilsen lager bat, tokiko lehengaien bikaintasunaren aldeko omenaldia da, Arabako maltarekin eta euskal lupuluarekin egina. Glutenik gabeko ezaugarriak aukera are moldakorragoa, inklusiboagoa eta eskuragarriagoa bihurtzen du. Bere zapore arina eta orekatuak, malta-notek eta amaierako mingostasun-ukituak markatzen dute, beraz, aukera egokia da garagardo-esperientzia freskagarria eta glutenik gabea bilatzen duten guztientzat.

Graduzioa, % 5, 33 cl-ko botila. Informazio gehiago Boga garagardoak ekoizlearen webgunean.

Gozatu, harrotasunez, Boga Garagardoaren Euskal Lager paregabe honen zurrutada bakoitzaz! Osasuna!


KORRIKA edariak Euskal Herriko tabernetan salgai baita KORRIKAren online dendan eta ekoizleen dendetan ere!

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!