Hautatu hizkuntza

Korrika Kulturalaren katalogoa

Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.

Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin: korrika-kulturala@abarprodukzioak.com

 Era berean, zure herrian, auzoan... ikuskizunen bat antolatu nahi baduzu, bete galdetegi hau, mesedez.

Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!

Geuretik Sortuak

AI, ZAPOTXIN! BARATXURI ZOPAREN SEKRETUA

TALDEAREN IZENA:  HARRO KARRAMARRO ANTZERKI TALDEA
EMANALDIAREN IZENBURUA: AI, ZAPOTXIN! BARATXURI ZOPAREN SEKRETUA
EMANALDI MOTA: PAILAZO EMANALDIA
PUBLIKO: HAURRAK 3-8


SINOPSIA

Zapotxinek urduri daramatza azken egunok, izan ere, “Mariplanplona” sorgina ezagutuko duela dio etengabe.
Gaurkoan ezagutuko du Maripanpalona, gure herriko sorgin trebe eta lagun ona! Ez dute ordea edabe magikorik
egingo, ezta erratz gainean hegan egingo... ezta zapoekin zapohizketan egingo. Maripanpalonak Zapotxinen
bihotza sorginduko du, ordea.
Aurten Zapotxinen bidaiarekin sorginen gainean dugun iruditegia berreraikitzea dugu helburu. Baratxuri zopa lapiko
bete baten bueltan arituko da protagonista eta zenbait herritar ezagutuko ditu. Maripanpalona, sorgin trebe eta
lagun ona; Kroketa koketa, sukaldari ospetsu eta baserritarra; Xerafino Bonbardino, orkestra zuzendari eta
rockanrolero itsua eta Amona Badalona, Kataluinatik etorritako amona maitagarria, goizero euskaltegira bisita egiten
duena. Guztien laguntzaz, Zapotxinek ezagutuko du, sorgin izatea ez dela betiko ipuinek kontatzen dutena eta gure
herrian badirela zenbait: amona, ama, alaba... eta gu haien eskutik helduta, sorginak izatera goaz!

LOTURA
https://zapotxin.eus/
https://www.youtube.com/shorts/vHCs79pKJkQ