Korrika Kulturalaren katalogoa
Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.
Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin: korrika-kulturala@abarprodukzioak.com
Era berean, zure herrian, auzoan... ikuskizunen bat antolatu nahi baduzu, bete galdetegi hau, mesedez.
TALDEAREN IZENA: Lanku Bertso Zerbitzuak
EMANALDIAREN IZENBURUA: Bertso garbitzailea
EMANALDI MOTA: Bertsoa eta antzerkia
PUBLIKO: Haurrak 6-12
SINOPSIA
Antzerkia, bertsoa, umorea.
Antzerkia eta bertsoa, bertsoa eta antzerkia, zein dator zeinen atzetik? Bertsolariak eta antzezlea jolasean ibiliko dira, bata bestearen bila hitzez, keinuz, umorez…. Gartxot garbitzailearen ametsa gai-jartzaile izatea da, bertso-garbitzaile-gai-jartzaile eta bere garbiketa orgatxotik koloretako koadernoa aterako du eta aspaldian jasotako gaiak proposatuko dizkie bertsolariei elkarrekin jolasteko.
Haurrak bertsolaritzara hurbiltzeko saio jostagarriak, bi bertsolari eta antzezle batek osatua. Formatu freskoa, errebeldea eta ganberroa, umoretik eta jolasetik, haurrekiko interakzioa bilatu nahi duen ikuskizuna.
LOTURA
https://youtu.be/FywoLsdXw2g


