Hautatu hizkuntza

Korrika Kulturalaren katalogoa

Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.

Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin: korrika-kulturala@abarprodukzioak.com

 Era berean, zure herrian, auzoan... ikuskizunen bat antolatu nahi baduzu, bete galdetegi hau, mesedez.

Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!

Geuretik Sortuak

Espaziora

TALDEAREN IZENA: Goloka Antzerki Taldea
EMANALDIAREN IZENBURUA: Espaziora
EMANALDI MOTA:  Kalejira
PUBLIKO: Familiarra

SINOPSIA

Sputnik planetatik etorritako gure lagunak lurra planetan bizipenez betetako egonaldia amaitutzat eman eta jai erraldoi ospatuz joango zaizkigu.
Pena handiz, poliki-poliki espazioa zeharkatzeko prestatuko dira hemen bizi izandakoaren oroimenak barne barneak goderik.
Zein izango da haientzako preziatuena?
Aireratzeko prest?
3, 2, 1, Suaaa!!

LOTURA