Korrika Kulturalaren katalogoa
Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.
Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin: korrika-kulturala@abarprodukzioak.com
Era berean, zure herrian, auzoan... ikuskizunen bat antolatu nahi baduzu, bete galdetegi hau, mesedez.
TALDEAREN IZENA: Taulelak
EMANALDIAREN IZENBURUA: EUSKALDUNGAK
EMANALDI MOTA: Binakako bakarrizketa antzeztua. Aretoan edota kalean egiteko aproposa.
PUBLIKO: 16+
SINOPSIA
Ikuskizun honek ez du erronka makala bere gain, euskaldun zaharrei euskaldun berriak zuzentzea zergatik hainbeste kostatzen zaien argitzea, eta euskaldun berriek zergatik duten halako beldur izugarria akatsak egiteari. Solasaldi, eztabaida eta gaizki-ulertuen bidez gai honi argi pixka bat ematen saiatuko gara. Ez da erraza izango, ezta serioa ere. Zer esango dute euskaldun berri batek eta euskaldun zahar batek euskarari buruz?
Euskararekin duten erlazioaz? Beren istoriaz? Istorioa? Historia? H-rekin edo gabe? A itsatsia dauka? Baina nondik hasi? Ba hasieratik. Pieza honekin Aroa Blanco eta Maite Lopez lehenengo aldiz igoko dira eszenatokira elkarrekin, euskal kulturaren eta euskararen mundu liluragarrian izandako abenturak eta harriabarrak kontatzeko. Harriabarrak? Bazabiz gauzak asmatzen?
LOTURA
https://youtu.be/GrI4ydN5HWg


