Hautatu hizkuntza

Korrika Kulturalaren katalogoa

Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.

Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin: korrika-kulturala@abarprodukzioak.com

 Era berean, zure herrian, auzoan... ikuskizunen bat antolatu nahi baduzu, bete galdetegi hau, mesedez.

Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!

Geuretik Sortuak

EUSKARA ETA BIOK jalgi hadi mundura

TALDEAREN IZENA: ANDREA BELLA GARCÍA
EMANALDIAREN IZENBURUA: EUSKARA ETA BIOK jalgi hadi mundura
EMANALDI MOTA: LIBURUAREN AURKEZPENA 
PUBLIKO: 15 URTETIK GORAKOA

SINOPSIA

Zerk bultzatzen du euskara ikastera Euskal Herritik kanpo bizi eta jatorri euskaldunik ez duen pertsona bat? Are gehiago, zerk bilakarazten du euskaltzale?
Miresten ditugu horrelakoak, hizkuntzarekiko atxikimendu eredugarria erakusten baitute, euskara ikasi eta hitz egiteko baldintzarik zailenetan kemenez eta ilusioz dena dela posible frogatuz. Eta erakarmen horren azpian zer dagoen jakin nahi izaten dugu, askok eta askok, gure indarguneren bat hor dagokeela sinetsita.

LOTURA
https://herrima.eus/producto/euskara-eta-biok/