Korrika Kulturalaren katalogoa
Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.
Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin: korrika-kulturala@abarprodukzioak.com
Era berean, zure herrian, auzoan... ikuskizunen bat antolatu nahi baduzu, bete galdetegi hau, mesedez.
TALDEAREN IZENA: GORA MUSIKA!
EMANALDIAREN IZENBURUA: FLAX IKUSKIZUNA
EMANALDI MOTA: Antzerki musikatua+dantza
PUBLIKO: 2 urtetik gorakoak
SINOPSIA
Oraingo honetan, amets batean murgilduko dira GORA MUSIKA taldeko Urko eta Oiane, pertsonaia berezi, magiko eta maitakor batekin batera.
Gauak, gure lagunak beldurtzen ditu eta lo egiteari ikara diote. Egoera honi buelta ematen lagunduko die Flax adarbakarrak. Urtero bezala, egoera dibertigarriak eta dantzagarriak biziko dituzte gure bi bihurriek oraingoan ere. Gainera, gure bi lagunek, euren burua maitatzen eta zintzoak izaten ikasiko dute. Zertan eta nola eragingo diote Flax adarbakarrari, Urko eta Oiane lagunen akatsek?
Denok ikasiko dugu abentura eder honekin, geure burua maitatzen. Akatsak denok egiten ditugu, baina haietatik ikasi eta aurrera jo behar dugu. Errua ez da existitzen, ardura baizik. Denok ikasiko dugu beldurrei aurre egiten eta egoera makurrei, irria jartzen eta ikasten; beti bizipoza zabaltzen.
Ez galdu abentura berri polit hau. Ederki pasa gurekin batera!
LOTURA


