JALGI HADI! Dokumentalarako crowdfunding kanpaina JALGI HADI! Dokumentalarako crowdfunding kanpaina

Korrika Kulturalaren katalogoa

Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.goa.

Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin:
korrika-kulturala@abarprodukzioak.com

Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!

ITZULERA

TALDEAREN IZENA: DEJABU

This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.
615779511/ 686198264
EMANALDIAREN IZENBURUA: ITZULERA
EMANALDI MOTA: Antzerkia eta zinea
PUBLIKO: 12 urtetik aurrera
SINOPSIA
Antzerkia eta zuzeneko zinegintza uztartzen dituen road movie bat da Itzulera, Dejabu konpainiaren azken sorkuntza. Antzerki konpainia bateko hiru kidek Mexikora eginiko bidaia kontatzen du antzezlanak. Dokumental bat grabatzera joan dira krisi kreatiboan dauden hiru kideak, Etxepare Euskal Institutuak emandako dirulaguntza bati esker. Ezusteko gertakari batek zeharo aldatuko du bidaiaren norabidea ordea. Zuzenean sortutako filma baten moduan eszenaratzen da lana. Hiru antzezleez gain, David Aguilar zinegilea dago oholtzan, zuzeneko irudien sorkuntza eta errealizazioan. Komedia existentzial honetan ez dira faltako abentura, paisaia psikodelikoak eta bizia salbatuko dien txakur chihuahua bat. Esperientzia errepìka ezina da emanaldi bakoitza ikusleentzat, abenturaren parte baitira nolabait.
Poesia bisual handiko proposamen honek errealitatea eta fikzioaren arteko jolasa du oinarri. Auto-fikzioa lanabes hartuta, identitateaz eta munduarekin dugun harremanaz gogoeta egitera gonbidatzen gaitu.

LOTURA

https://dejabu.eus/proyecto/ITZULERA