Korrika Kulturalaren katalogoa
Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.
Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin: korrika-kulturala@abarprodukzioak.com
Era berean, zure herrian, auzoan... ikuskizunen bat antolatu nahi baduzu, bete galdetegi hau, mesedez.
TALDEAREN IZENA: Dindaia Fundazioa
EMANALDIAREN IZENBURUA: KOBAZULOAREN MISTERIOA
EMANALDI MOTA: Kluedo eta Ihes gela baten nahasketa bat da. 3 orduko iraupena.
PUBLIKO: 10-11
SINOPSIA
Duela urte batzuk, bi mendizalek kobazuloa topatu zuten. Gure herrian kokatuta omen dago, baina ziurrenik ez duzue honen berri sekula izan. Izan ere, aurkikuntza hau eta bertan egin diren ikerkuntzak sekretupean gordeta izan dituzte. Orain zuen beharra dugu bertako misterioak argitzeko. Lagunduko diguzue gertatzen ari dena argitzen? Gure laborategia zuen eskutan jartzeko prest gaude. Izugarrizko lana dugu; enigmak askatu, frogak, jolasak, erronkak… sorpresa ugari topatuko dituzue. Etorri gure kobazulora, primeran pasako dugu!
LOTURA
PDF KOBAZULOAREN MISTERIOA
BIDEOA KOBAZULOAREN MISTERIOA


