Korrika Kulturalaren katalogoa
Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.
Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin: korrika-kulturala@abarprodukzioak.com
Era berean, zure herrian, auzoan... ikuskizunen bat antolatu nahi baduzu, bete galdetegi hau, mesedez.
TALDEAREN IZENA: KORRONTZI
EMANALDIAREN IZENBURUA: KORRONTZI DANTZAN
EMANALDI MOTA: Musika zuzenean eta dantza
PUBLIKO: Publiko orokorrentzat
SINOPSIA
Korrontzik Herriko dantza taldea gonbidatuko ditu haiekin batera kontzertuan egon ahal izateko; horretarako, Oinkari Dantza Taldea-ak, gure koreografia polit eta liluragarriak dantzatzen erakutsiko dizkie.
LOTURA


