Korrika Kulturalaren katalogoa
Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.
Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin: korrika-kulturala@abarprodukzioak.com
Era berean, zure herrian, auzoan... ikuskizunen bat antolatu nahi baduzu, bete galdetegi hau, mesedez.
TALDEAREN IZENA: KORRONTZI
EMANALDIAREN IZENBURUA: KORRONTZI
EMANALDI MOTA: MUSIKA ZUZENEAN eta dantza
PUBLIKO: Publiko orokorrentzat
SINOPSIA
Bere helburua, euskal musika herrikoiari zein bere lurraldeko antzinako hots tradizionalei beste ikuspuntu moderno eta garaikideago bat ematea da, beti ere trikitixa musikan oinarritutako ikuspuntu batetik, beronekin batera txalaparta edo alboka bezalako beste instrumentu tradizional batzuk ardatz hartuta.; hau dena dantzariekin murgilduta.
LOTURA


