Hautatu hizkuntza

Korrika Kulturalaren katalogoa

Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.

Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin: korrika-kulturala@abarprodukzioak.com

 Era berean, zure herrian, auzoan... ikuskizunen bat antolatu nahi baduzu, bete galdetegi hau, mesedez.

Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!

Geuretik Sortuak

Pantailak Euskaraz : ezinbesteko erronka!

TALDEAREN IZENA: PANTAILAK EUSKARAZ kultur elkartea
EMANALDIAREN IZENBURUA: Pantailak Euskaraz : ezinbesteko erronka!
EMANALDI MOTA: 60´hitzaldi-tailerra
PUBLIKO: 16-99

SINOPSIA

Hitzaldi-tailer honen bitartez, Pantailak Euskarazeko kideek, euskarak pantailetan duen egoera, honek euskararen jabekuntza, elikadura eta erabileran duen eragina, eta erronka honi aurre egiteko proposamenak azalduko dituzte, lehenik.
Ondoren, pantailetan euskarazko edukiak non eta nola aurkitu eta ikusi azalduko digute tailer praktiko baten bidez.


LOTURA
https://www.pantailakeuskaraz.eus/