Korrika Kulturalaren katalogoa
Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.
Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin: korrika-kulturala@abarprodukzioak.com
Era berean, zure herrian, auzoan... ikuskizunen bat antolatu nahi baduzu, bete galdetegi hau, mesedez.
TALDEAREN IZENA: Pedro Alabazan
EMANALDIAREN IZENBURUA: Paperezko ateak
EMANALDI MOTA: Ipuin kontaketa
PUBLIKO: 3-10 urteko umeentzat
SINOPSIA
Liburuak etxeko atea bezalakoak dira: bestaldean mundu zabala dago gure zain. Irekitzen dugun liburu bakoitzak irudimenez beteriko mundu ederra erakusten digu, eta horretarako orriak besterik ez ditugu igaro behar.
Saio honetan jakin ahal izango dugu ateak diren liburuen azalak irekitzean zer gertatzen den.
LOTURA
https://www.youtube.com/watch?v=GAK2orueJ8o&t=5s&ab_channel=EstudioArtenea


