Hautatu hizkuntza

Korrika Kulturalaren katalogoa

Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.

Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin: korrika-kulturala@abarprodukzioak.com

 Era berean, zure herrian, auzoan... ikuskizunen bat antolatu nahi baduzu, bete galdetegi hau, mesedez.

Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!

Geuretik Sortuak

Ttipi-Ttapa, Ttipi-Ttapa __ ___ __!

TALDEAREN IZENA: Itziar Saenz de Ojer Martinez
EMANALDIAREN IZENBURUA: Ttipi-Ttapa, Ttipi-Ttapa __ ___ __!
EMANALDI MOTA:  Formatu txikiko bakarrizketa umoretsua.
PUBLIKO: helduak

SINOPSIA

Andereño Rositak, bi urtez behin janzten du 1980. urtean lehen Korrikarako erositako txandala. Euskaldunontzat dagoen zita garrantzitsuena dela uste du eta ez du Korrika bakar bat ere galdu. Esperientziak ematen dion jakinduriatik, Korrikaren inguruan arituko zaigu: abestien errepasoa, parte hartzeko gomendioak, antolakuntzarentzat oharrak…

Korrikaren izaeraren eta historiaren begirada umoretsu bat proposatzen du bakarrizketa honek.

LOTURA