Hautatu hizkuntza

Korrika Kulturalaren katalogoa

Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.

Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin: korrika-kulturala@abarprodukzioak.com

 Era berean, zure herrian, auzoan... ikuskizunen bat antolatu nahi baduzu, bete galdetegi hau, mesedez.

Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!

Geuretik Sortuak

URAK EGINEN DU BIDE dokumentala + Pantailak Euskaraz tailerra

TALDEAREN IZENA: PANTAILAK EUSKARAZ kultur elkartea
EMANALDIAREN IZENBURUA: URAK EGINEN DU BIDE dokumentala + Pantailak Euskaraz tailerra
EMANALDI MOTA: 30´dokumental emanaldia + 30´ euskarazko ikus-entzunezko edukien inguruko tailerra
PUBLIKO: 16-99

SINOPSIA

Euskarak pantailetan eta ikus-entzunezkoen munduan bizi duen egoera, honek euskararen normalizazio prozesuan duen eragina, eta gure hizkuntzak mundu digitalean aurrera egiteko dituen erronkak aztertzen ditu Urak eginen du bide (June Agirre, Alex Altuna eta Oier Markotegi, 2024) dokumentalak. Pantailak Euskaraz ekimenak sustaturiko proiektua da, eta hainbat aditu eta aurpegi ezagunen elkarrizketa eta testigantzetatik abiatuz ondu dute.

Dokumentalaren ondoren, Pantailak Euskarazko kideek pantailetan euskarazko edukiak non aurkitu eta nola erabili azalduko digute modu praktiko batean.


LOTURA
https://www.youtube.com/watch?v=YhsuYMLbtFQ