Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Euskaratu Euskaratu
Monday, 12 February 2024 23:22

KORRIKA birtualak euskara sarean eta bideojokoetan zabalduko du otsailaren 21ean

AEKren eta Game Erauntsiaren elkarlanari esker, Minecraften sortutako Euskal Herri digitala zeharkatuko du KORRIKAk otsailaren 21ean, eta bideojoko zaleek eta euskaltzaleek parte hartzeko aukera ederra izango dute. Auzolana abian da, animatu!

KORRIKAren 23. edizioa Irundik abiatuko da, martxoaren 14an, eta Irunen bukatuko da, martxoaren 24an. Hori baino lehenago, otsailaren 21ean hain zuen, Korrika birtuala itzuliko da euskaldunek euskararekiko sentitzen duten harrotasuna sarean nahiz bideojokoetan erakusteko.

Parte hartzaileek korrika.gamerauntsia.eus zerbitzarian elkartuko dira, lekukoa hartuta hiriburu batetik bestera eramateko elkarrekin!

Anima zaitez!
Esan bezala, Korrika birtuala otsailaren 21ean izango da, eta 18:30ean ekingo diogu ziberibilbideari. Parte hartu nahi duenak izena eman beharko du. Gainera, opaiak irabazteko aukera egongo da. Izan ere, KORRIKA materiala zozketatuko dugu.

Nola ez, Korrika birtuala zuzenean emango eta grabatuko dugu: Game Erauntsiaren YouTube katetik jarraipena egingo da.

Zehaztasun guztiak Game Erauntsiaren webgunean.

Harro plazan, online zein kanpoko bizitzan.
Harro herri, eta harro KORRIKAn!

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

 

Last modified on Tuesday, 13 February 2024 07:43
º