Praktikatu Praktikatu
Friday, 16 February 2024 11:37

AEK-KORRIKAk eta Izarkomek hitzarmena sinatu dute

KORRIKAren 23. edizioa ate joka dugu. Izan ere, martxoaren 14an abiatuko da Irundik, eta euskararen aldeko 2700 kilometro egin ondoren, 10 egun geroago -martxoaren 24an- Baionan bukatuko da., jai-giroan.

Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta AEKren euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu KORRIKAk. Izarkom Euskal Herriko Telekomunikazio kooperatibarentzat ere euskara ardatz nagusienetako bat da telekomunikazio burujabetzaren baitan, eta hizkuntza eskubideak bermatze aldera lan egiten dute: bezeroentzako arretatik hasi eta zerbitzu teknikoa burutzen den arte zerbitzu guztia euskaraz eskaintze

Bide horretan, urrats sendoak ematen jarraitzeko, AEK-KORRIKAk eta Izarkomek hitzarmena sinatu dute.

Telekomunikazio kooperatibak ekimena ekonomikoki babesteaz gain, Korrika Kulturalean ere bere aletxoa jarri nahi izan du: solasaldi bat eta tailer praktiko bat antolatu dute bulegoak dauzkaten bi hiriguneetan. Horrez gain, martxoaren 14an, Irunen, eta 21ean Bilbon kilometro bana eskuratu dute bazkide guztiekin korrika egiteko.

Adi euskararen seinaleari, eta HARRO HERRI! 

Argazkian, Izarkomeko kide Zaira Moreno eta KORRIKA arduradun Ane Elordi.

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

 

Last modified on Friday, 16 February 2024 12:08
º