Barnetegiak Barnetegiak
Wednesday, 28 February 2024 17:12

'Paperezko bizitzak' ipuin-lehiaketa abian da

'Hizkuntzak mugarik gabe' ekimenaren baitan (Irunen, 2024ko otsailaren 16an), AEK-KORRIKAk euskara ikasteko eskubidea aldarrikatu zuen egoera administratibo irregularrean dauden pertsonentzat

Horren ildotik, Paperezko bizitzak ipuin-lehiaketa ere aurkeztu zuen. Lehiaketak hauxe du helburu: batetik, gogor salatzea euskal herritar guztiek ezin dutela euskara doan ikasi, eta, bestetik, egoera administratibo irregularrean dauden pertsonak ikusaraztea.

Oinarri zehatzak AEKren eta KORRIKAren webguneetan (hemen) kontsulta daitezke.

Zertzelada batzuk:
- Lanak jasotzeko azken eguna martxoaren 25a izango da, ostirala.
- Ezinbestekoa da ipuin guztietan idazlearen ezizena jartzea.
- Ipuinak non/nola entregatu: AEK-ko edozein euskaltegitara eraman (aparteko kartazal batean ezizena, izen-abizenak eta telefonoa idatzita) edo This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. helbidera bidali (ezizena eta telefonoa ere jarrita).
- Sari-banaketa apirilean egingo da.

Esan bezala, hemen oinarriak; eta, bertan, Hizkuntzak mugarik gabe ekimenaren albistea.

Anima zaitez ipuin-lehiaketan harrotasunez parte hartzera!

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

 

Last modified on Wednesday, 28 February 2024 17:12
º