Aizu! Egin zaitez harpidedun Aizu! Egin zaitez harpidedun

Historia

Image

22. korrika

  • Amurriotik Donostiara
  • 2022ko martxoaren 31tik apirilaren 10era
  • Leloa: HitzEkin
ABESTIA:

Hizkuntza bat hitzekin osatzen da, baina ekimenek eraikitzen dute hizkuntza baten komunitatea. Euskarak aurrera egin nahi badu, euskaldun (pro)aktiboak behar ditu, konbentzimendutik ekintzara, praktikara, jauzi egingo dutenak.

Beraz, ohar zaitez badugunaz, bagarenaz eta izango garenaz. Hitza emana duzu; orain, egin jauzi ekintzara. Euskara ahoan izan behar dugu herritarrok, elkarteek, erakundeek... Bada ekiteko ordua.

Hitz egiteko ordua. Hortaz, ernatu, larrialdi linguistikoaren alarma gorriak pizten hasiak dira. Ekin diezaiogun berehala: aldekotasunetik konpromisora, eta konpromisotik erakunde orok urrats sendoagoak egin ditzan eragitera, jendartearen nahiei eta beharrei erantzuteko.

Ezinbestekoa da partida hau irabaztea. Ekiteko ordua da, orain bukatu behar da tantoa, orain irabazi behar da norgehiagoka, 22. KORRIKAra batzeko unea da. Eginez eragingo dugu eta eginaraziko diogu elkarri, ikasle, agintari zein eragile orok, guztiok elkarrekin.

Zerekin? Hitzekin, Hitzarekin eta Ekinarekin.

Omendua

Pirritx, Porrotx eta Marimotots (Aiora Zulaika, Joxe Mari Agirretxe eta Mertxe Rodriguez) pailazo-hirukotea da. 1987ko abenduaren 24an sortu zen, Lasarte-Orian, eta gaur egun Euskal Herriko pailazorik ezagunenak eta arrakastatsuenak dira.

Zergatik omendu Pirritx, Porrotx eta Marimotots? 34 urteko ibilbidea egin dutelako euskalmunduan, eta, are garrantzitsuago, euskaraz; eta eragileak direlako, orainaldiari eta etorkizunari begira daudenak. 1987an EKIN zioten, haiei esker askok EKIN diogu, etadatozen belaunaldiek ere EKINgo diote. Haiek transmisioa goitik behera (guraso-ume) eta behetik gora (ume-guraso) landu dute; haiek, beren HITZEKIN, euskarari EKIN zioten, eta eutsi egin diote.

Euskara ez zutenean, euskara ikasteari edota hobetzeari EKIN zioten, eta, orduzgeroztik, euskara ahoan ibili dute 34 urte hauetan. Pirritxek, Porrotxek eta Marimototsek zuzeneko eragina izan dute ume eta guraso askok euskararen hautua egin dezaten.

Beren komunikazio-tresna HITZEKIN osatu dute, ekimen eraikitzailea eta normalizazioaren adibide da haiena. Beren ikuskizun eta kanten bidez, egin, eginarazi eta eragin dute.

PIRRITX, PORROTX eta MARIMOTOTS azken hogeita hamalau urtean erakutsi izan duten konpromisoagatik eta EKINagatik omendu nahi ditu 22. KORRIKAk.

Ane Garcia - Anari - Nerea Urbizu
FITXA TEKNIKOA

Korrika edizioa: 22 (2022)
Leloa: Hitzekin
Zuzendari artistikoa: Nerea Urbizu

ABESTIA

Ekoizpena: Tripulante Produce
Errealizazioa eta edizioa: Eymard Uberetagoena
Kamerariak: Diego Azanza
Laguntzaileak: Itsasne Ezkerro
Ekoizle laguntzaileak: AEK-Korrika
Aktoreak: Lekunberriko Ibarberri eskolako 4. mailako ikasleak, Ainara Unanua Arizmendi, Mikel Unanua Arizmendi, Omar Diop, Maddi Egiguren, Laia Igerategi, Itziar Ituño, Ramon Agirre, Begoña Ajuria Blanco, Mikaela Elizalde
Estrak: Baionako Bernat Etxepareko ikasleak (Laia Igerategi, Maddalen Duny-Pétré, Maddi Egiguren, Unax Egiguren, Itzal Aranzabal, Kattalin Harrispuru Diribarne, Garikoitz Agirre, Ainara Larralde, Lore Larralde), Aizarotz herria

BIDEOKLIPA

Izenburua: Hitzekin
Hitzak: Sustrai Colina
Musika: Nerea Urbizu
Abeslariak: Ane García, Anari, Nerea Urbizu
Musikariak:
Ander Zulaika: bateria
Itsaso Etxebeste: baxua
Eñaut Gaztañaga: gitarrak
Nerea Urbizu: pianoa
Grabaketa estudioa: Gaztain estudioa (Zestoa)
Nahasketa eta masterizazioa: Eñaut Gaztañaga

Bideoko irudiak honako tokietan grabatu dira:
Aizarotz
Baiona
Basauri
Baztan
Donostia
Iruñea
Lekunberri
Ondarroa


Eskerrak:
Lekunberriko Haur Eskola eta Elena,
Ibarberriko 4. maila, Ion Arretxea Unanuari
belazea eta traktorea uzteagatik, Aizarotz
herria, Ondarroako Kofradiako Angel,
Antiguako AEK.

Lekukoaren ezkutuko mezua

Aurtengo mezuaren egileak, Karmele Jaiok, plazaratu du lekukoaren barnean iritsitako testua Donostiako bulebarrean; Amurriotik atera eta 11 egunetara.

EKIN EUSKARARI! EUTSI KATEARI!

Korrika Kulturala

EDIZIO HONETAKO ESTREINALDIAK:

Uhinak dokumentalaren emanaldiak
RUPER ORDORIKA, MUIGALARIS ETA BERNARDO ATXAGA | Hautsi da anphora
Haizea Arana, Leire Vargas, Aner Euzkitze eta Oihana Arana | eRRe
Horma Poster kolektiboak | Antigone edo ezetzaren beharra
Jon Maia | Kantu bat gara
Porrotx eta Marimotots | Zorionak Marimotots!



Ibilbidea

Hemen dituzue Ikastolen Elkartearekin batera 22. Korrikarako landu ditugun unitate didaktikoak.

Hemen dituzue AEKn euskaltegietarako prestatu ditugun 21. KORRIKAren unitate didaktikoak

Uhinak dokumentala

Txakur Gorria sormen kolektiboarekin elkarlanean ekoitzita.
Image
Image
  • Up Next Hamaika egun horien bideo laburpena
  • Up Next Apirilak 10
  • Up Next Apirilak 9
  •  

    ">
    Up Next Apirilak 8
       
  • Up Next Apirilak 7
  • Up Next Apirilak 6
  • Up Next Apirilak 5
  • Up Next Apirilak 4
  • Up Next Apirilak 3
  • Up Next Apirilak 2
  • Up Next Apirilak 1
  • Up Next Martxoak 31