Barnetegiak Barnetegiak

Azarotik ari dira 22. KORRIKA aurkezten, eta dagoeneko jakitera eman dituzte lasterketaren xehetasun guztiak. Gaur zortzi abiatuko da KORRIKA Amurriotik, eta martxoaren 31tik apirilaren 10era lekukoa eskuz esku ibiliko da, euskararen aldarria Euskal Herriko bazter guztietara zabaltzeko. Mugarria ospatu eta egitasmoari ongi etorria emateko, aurkezpen soziala izan da gaur Bilbon.

Ekitaldia BBK aretoan izan da, 19:30ean. Bertan izan dira Asier Amondo KORRIKA arduraduna, eta Aitziber Balantzategi, AEKren eleduna, AEKren Artezkaritza Kontseiluko kideek lagunduta. Alizia Iribarren AEKren koordinatzaileak ere hartu du parte ekitaldian. Eurekin batera, 100 gonbidatutik gora izan dira: euskalgintzakoak, hedabideetakoak, alderdi politikoetako ordezkariak, sindikalgintzakoak, eragile sozialak eta hamarnaka lagun gehiago.

Ekitaldi xumea izan da. Oholtzan, Aitziber Balantzategik aipatu duenez, «22. KORRIKAren leloari jarraiki, zorionez, denok barneratzen ari gara hitzaren eta ekimenaren urtea izango dela». KORRIKAren eledunak aipatu du «KORRIKAren ingurumarian bertan hasita, abian jarri dugu doako ezagutzaren unibertsalizazioaren beharra jorratuko duen dinamika berria ere. “HITZEKIN. Denok euskara doan” izenekoa». Asier Amondo KORRIKA arduradunak hurrengoa aipatu du: «KORRIKAren ordua da, Euskal Herri osotik, gelditu gabe, Korrika egingo dugu Donostiara iritsi gabe. Azken egunean ere ikusi nahi zaituztegu. Apurtu agenda guztiak eta martxoaren 31tik apirilaren 10era korrikara!».

Amaia Ruiz de Galarreta aktorea aritu da aurkezpen lanetan. Ikasle batek eta irakasle batek osatutako bikotea AEKren bizidekarrean aritu da KORRIKAk beste edizioetan ekarri dizkien bizipen eta sentimenduen haritik tiraka, haiek direlako AEKren hauspoa. 22. edizioko spota eta bideoklipa ere ikusteko aukera egon da.

 

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Osteguna, 24 Martxoa 2022 13:02

Txileko Santiago

Txilen ere Korrika antolatu dute, Santiagon egingo dute, apirilaren 2an, 09:00etan.

Suecia zubian jarri dute hitzordua, Providencian.

Viñan del Mar herrian ere antolatu zuten, apirilaren 9an

Korrikaren ingurumarian, AEK-k abian jarri du doako ezagutzaren unibertsalizazioaren beharra jorratuko duen dinamika ere. Ekimenaren gakoa da azpimarratzea euskara ikasi nahi duten herritarrek dohainik jarduteko parada izan behar dutela.

Dinamika horren lehendabiziko aurkezpena gaur goizean burutu da Bilbon; bertan parte hartu dute, batetik, Alizia Iribarrenek, AEKren koordinatzaile nagusia, eta Asier Amondok, Korrikaren arduraduna, eta, bestetik, Garbilan eta Iberdrola enpresetako hainbat langilek. Izan ere, gaur, dinamikaren ildoetako bat azaldu da (“HITZEKIN. Denok euskara doan. Langileok prest” izenekoa): AEK-KORRIKAtik elkarlan-bide bat landu da ELA nahiz LAB sindikatuekin, eta heldu den ikasturterako doako ikastaro laburrak antolatuko dituzte, hainbat lantokitan prest dauden langile-taldeekin. Berez, urtero eta Euskal Herriko lantoki askotan ezaguna den dinamika biderkatu nahi dute ekimen honen bidez. Gehiagorengana iritsi nahi izango dute eta, batez ere, dinamikaren xedea bistaratu nahi da ekintza praktiko horien bidez: “Euskal Herrian euskaraz biziko bagara, helduen euskaraz aritzeko gaitasun egokia zabaltzea gakoa izango da, baita euskaltegietan zerbitzua doan jaso ahal izatea ere”

Langileek adierazi dutenez, euskararen normalizazioa garatzeko ezinbesteko esparrua da lan-munduarena, eta berau euskalduntzeko urrats zehatzak aldarrikatu dituzte. Haiek ere prest daude pausoak emateko (“langileen eskubideen eta bermeen aldeko borrokan kokatzen dugu hizkuntza-eskubideena”), baina, era berean, aipatu dute norbanakoen boluntarismoa gainditu behar dela. Lan-mundua euskaldundu nahi bada, ezinbestean Administrazioen aldetik erabaki ausartagoak hartu beharko dira: “Behar-beharrezkoa da langile guztiei euskara ezagutzeko bideak jartzea, horretarako denbora ziurtatzea eta zerbitzu hori doakoa izatea”

Alizia Iribarrenek adierazi duenez, gaurko aurkezpena, eta abian jarriko diren ikastaro horiek, dinamika zabalago baten isla dira; aurrerago, ekinbide gehiago landuko dira, baita beste arloetan ere. Era berean, aurreratu du apirilaren 4an aurkezteko dela, dinamika honen barruan ere kokatu den Donibane Garaziko adierazpena. AEK ez ezik, beste euskaltegi askoren ordezkariak daude agiri horren atzean.

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Esperantoz ere irakur daiteke 22. korrikaren mezua, mundu osoa zehar lau haizeetara zabal dadin! Wilson de Moraesek helarazi digu, Sortarazi elkartearen izenean.

Portugaldik 22. korrikaren mezua portugaleraz bidali digu Wilson de Moraesek, Sortarazi Elkartearen izenean!

Asteartea, 22 Martxoa 2022 12:35

Lena Bialkowskak polonierara itzuli du mezua

Poloniaraino iritsi da 22. korrikaren aldarria. Euskara ikaslea den Lena Bialkowskak bat egin du erronkarekin eta mezua polonierara itzuli du.

Asteazkena, 23 Martxoa 2022 09:48

Washington

KORRIKA Washingtonera ere iritsi da. Apirilaren 3an, igandea, egingo dute euskararen aldeko ekitaldia. Hamaiketan egin dute hitzordua  metroko Smithsonian irteeran. Bertatik abiatuko da korrikaldia eta ondoren mokadutxoa izango da Freer Gallery of Art-en. Era berean, parte hartzaileen artean KORRIKAren adleko diru bilketa egingo dute.

Asteartea, 22 Martxoa 2022 08:37

Katalanek ere ekarpena egin dute

Katalanera itzuli dute 22. korrikaren mezua. Katalunian, KORRIKAk badu ahizpa bat, Correllengua, katalanaren aldeko ekimena. Udaberri amaieran emango diote hasiera horri. Eta lehenago, KORRIKArekin bat egin nahi izan dute, Correllenguako lagunek katalanera itzuli dute.

Astelehena, 21 Martxoa 2022 16:38

Twitter 01