JALGI HADI! Dokumentalarako crowdfunding kanpaina JALGI HADI! Dokumentalarako crowdfunding kanpaina

Denok Baionarat, 23. KORRIKAren azken jaira!

Baionako Askatasun plazan bukatuko da KORRIKAren 23. edizioaren 2.700 kilometroko ibilbidea, hilaren 24an. Lapurdiko hiriburu osoa zeharkatu ondoren, Santizpirita zubitik sartuko da karabana koloretsua. Amaiera-ekitaldia bertan izanen da, eta, segidan, festarako tenorea helduko zaie bertaratutakoei.

Hilaren 24ko bukaera-egun handia aurkezteko, KORRIKAren arduradunek prentsa-agerraldia egin dute gaur, euskaldunentzako gune biziki ikoniko batean: Baionako Patxa plazan. Deialdia egin dute Euskal Herriko txoko guztietako jendea bertara dadin, eta, era berean, ustea adierazi dute hitzordu ederra izanen dela Baionako herritarrentzat nahiz eragileentzat, euskararen aldeko lanean segitzeko akuilua.

Amaiera-ekitaldia Askatasun plazan izanen da, herri-etxearen (udaletxearen) parean. Lekukoa 12:30erako iritsiko dela aurreikusita dago, azken kilometro nazionalak egin ostean. Une horretan jakinen dugu nor den lekukoaren barruko mezu sekretuaren egilea, eta, noski, baita mezuaren beraren edukia ere. Ekitaldi nagusiaren aurkezlea Pantxika Maitia izanen da, Kanaldude telebista-katearen aurpegi ezaguna.

Bestalde, azken eguneko arduradun Ibai Capot Thornary-k azaldu du “kasik dena prest dela” Baionako jairako eta ospakizunak egun osoa iraunen duela. Festa “handia” prestatu dute auzolanean, “KORRIKAk merezi duen modukoa”; elkarlanean aritu da, halaber, Baionako eta Ipar Euskal Herri osoko antolaketa-taldea: ekitaldiak hainbat gunetan egonen dira sakabanatuta, publiko-mota guztiei begira, egitarauan Iparraldeko kultur eragileen parte hartzea lehenetsita. Haien artean Ibil Bedi, Anje Duhalde, Patxaranga elektrotxaranga eta Pontx pailazoa izanen dira, besteak beste.

Jean René Etchegaray Baionako alkateak ere parte hartu du prentsaurrekoan. Nabarmendu nahi izan du, edizio honetan bereziki, hiri osoa aritu dela buru-belarri KORRIKAren alde.

Amaitzeko, bi ohar garrantzitsu: batetik, AEK-k berariazko protokoloa ezarri duela martxoaren 24a eraso sexista, arrazista eta homofoborik gabeko eguna izan dadin; bestetik, ahal den neurrian, garraio publikoa erabiltzeko gonbita. Hala ere, autoz joanez gero, antolatzaileek Ametzondo merkataritza-gunean aparkatzeko gomendioa bota dute; bertatik autobusa hartu ahal izanen da, 5 minutuan Baionako erdigunera heltzeko. Horrez gain, bakoitzak bere edalontzia ekar dezala, eta txartelak (tiketak) bankuko txartelarekin ere erosten ahalko direla.

Informazio gehiagorako, ikus korrika.eus web-orriko azken jaiaren atal berezia:

Herri-bazkarian jateko txartelak (plater nagusia, zikiroa), helbide honetan eros daitezke.

Igandean denok Baionarat, 23. KORRIKAren azken jaira!

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Online denda asteazkenean itxiko dugu

KORRIKA materiala eskuratu nahi?
Azkar ibili! Izan ere, online denda asteazkenean (martxoaren 20an) itxiko dugu, gaueko 24:00etan.
Arduraz kontsumitu, baina harrotasunez! 

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

OHARRA: Zuhur joka dezagun

Mesedez, lagunok: gauez KORRIKAra batzen zaretenean, arduraz jokatu eta segurtasun-neurriak hartu (txaleko islatzailea jantzi, argiren bat eraman...)

Eskerrik asko, Herri Harroa!

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

KORRIKAren azken eguneko bestan, zikiro-jana

23. KORRIKA Irundik abiatzeko 6 egun eskas falta dira. 10 egunen bueltan, martxoaren 24an, Baionarat iritsiko da; bertan, egun osoko jaia eta egitaraua prestatzen ari gara.

Xaho kaian Etxepare gunea izanen dugu; han, jarririk bazkaltzeko parada egonen da: zikiro-jan herrikoia, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak antolaturik.

Txartelak aurretiaz eskuratu beharko dira KORRIKAren online dendan, hemen

Menua hauxe izango da: hasierakoa, sasi ardi arrazako zikiroa eta ilarrak (baba zuriak), ardi-gasna eta deserta (postrea); Ogia, Irulegiko arnoa eta kafea barne.

Prezioa: 25 euro/eusko

Martxoaren 24an, Baionan ikusiko dugu elkar!

OHAR GARRANTZITSUA: Menua jango ez duten haur zein helduentzat ez da lekurik izango zikiroan, zoritxarrez.  Izan ere, gune itxia da eta leku mugatuak ditugu. Batzuk onartuz gero, guztiak onartu beharko genituzke.  Kopuru handia izateko arriskua dago eta kudea ezina izango litzateke. Ulertuko duzuelakoan. Mila esker!

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Abiatu da 23. KORRIKA, Irundik Baionarako bidean

Heldu da momentua, erakus dezagun Herri Harroa garela, gauden harro garenaz, eta egiten dugunaz. Bete ditzagun etxe, kaleak eta errepideak euskaraz.

Euskararen aldarria daraman lekukoa irten da Irundik, azkenik, eta Baionan izango da 10 gau eta 11 egun barru.

Hasiera-ekitaldia eguerdian izan da, 15:30ean, San Juan plazan instalatu den oholtzan. Bertan, AEKren hainbat eledunek hastapena eman diote lasterketa erraldoiari, Maddi Sanz arpa-joleak eta Koldo eta Xabi Sorzabalbere txalapartariak lagundurik. Performance txiki batekin, Aize Otaño AEK-ko Artezkaritza kideak eta Beñat Alzaga Bidasoko AEK-ko zuzendariak azaldu dute oraindik zer beharrekoa den KORRIKA; eta, ondoren, azken eguneko mezu sekretua sartu du lekukoan Ane Elordi ekimenaren koordinatzaile nagusiak.

Lehendabiziko kilometroak
Bidasoko AEK euskaltegiko 11 irakaslek eraman dute lekukoa lehendabiziko kilometroan. Bidasoako EKTk hartu du ondoren; eta gero, hurrenkera honetan: EH Bildu Irun, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatea, Labe Gorri-Aldabe, Mosku Euskalduna, Burrunba Elektrotxaranga, Irungo Udala, Larreaundi-Olaberria Auzo Elkartea, Eguzkitza eta Belasko ikastetxeak, Cepa Bidasoa HHI eta Pio Baroja BHI, Irungo mendizaleak, Bidasoako ESI Osakidetza, CD Bidasoa, CIFP Bidasoa LHII, LHII Plaiaundi, Izarkom Koop. Elk., Muxikoak, Aita Menni, Kateko Auzokideak eta Argitrans-ek. Ondoren, Hondarribian barrena ibiliko da KORRIKA.

Jaiak aurrera darrai!
Korrikak Bidasoa eskualdea zeharkatu bitartean, Irun jai giroan jarraituko dute.

Hemen hasiera eguneko jaiaren egitaraua.

Gogoratu: KORRIKAri zuzeneko jarraipena egin ahal zaiola webgune honetan zein sare sozialetan. Hortaz gain, KORRIKAren telefonoetako applikazioan kilometroen bideoak egongo dira. Deskargatu (IOS eta Android bertsioak), doakoa da, gainera! 

Harro plazan, online zein kanpoko bizitzan.
Harro herri, eta harro KORRIKAn!