Ahize Ahize
Tuesday, 06 February 2024 11:17

Habana

Martxoaren 16an KORRIKA Habanan, Kuba. John Lennon parketik La Casa de la Bombilla Verderaino. 13:00. Ondoren, festa!

Harremanetarako: This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Tuesday, 06 February 2024 11:08

Berlin

Martxoaren 16an Korrika ospatuko da Berlinen, aurten, Berlingo Kreuzberg auzoan. 13:00etan.

Gernika Deutsch-Baskischer Kulturverein-ek eta Freie Universität Berlinek antolatuta.

Hainbat kaletan zehar igaroko da Korrika, eta helmugan festa bat antolatuko da: janaria, musika eta haurren txokoa izango dira bertan.

Harremanetarako: This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

 

Tuesday, 06 February 2024 10:52

Paris

2024ko martxoaren 2an Korrika Parisen Pariseko Euskal Etxeak eta Sustraia Erroak elkarteak antolatuta:

16:30 hitzordua Sacré-Cœur-en atzean; KORRIKAren hasiera 17:00etan; Pariseko Euskal Etxera heldu 17h30/18h00. Taloak/bokatak eta taberna zabalik egongo da itxi arte. Animazio, bertso eta trikitixa gure Euskal Etxeko lagunen eskutik Kontzertuak: Daman, Couch Sleepers eta Bulego. Sarrerak HEMEN.

Harremanetan jartzeko:  This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Tuesday, 06 February 2024 10:51

Madril

2024ko martxoaren 16an Madrilgo Korrika

Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak, Madrilgo Jesús Maestro Hizkuntza Eskola Ofizialak eta Madrilgo Euskal Etxeak antolatuta.

Korrika Txulapoaren webgunea

Harremanetan jartzeko:  This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Gaelikoz ere irakur daiteke 23. KORRIKAren mezua. Irlandarrek bat egin dute proposatutako erronkarekin. Bertan, gaelikoaren aldeko ekimena ere egin dute 2010etik, Rith.

 

 

Lander Garrok zuzendu du ikus-entzunezkoa. Ordu-erdi pasatxoko iraupena du, eta Azterketak Euskaraz kolektiboa osatzen duten Seaskako ikasle, irakasle, guraso eta ikasle ohien testigantzak jasotzen ditu.

Oihaletxea metafora bat da: euskara irudikatzen duen metafora, alegia.

Baina ez goaz spoilerrik egitera, ostegunean, otsailaren 8an, estreinatuko baita, ETB1n, 23:30ak aldera (Gora bihotzak saioa bukatutakoan). Asteburuan ere parada izango dugu ikusteko, eguerdian, kirolen tartea bukatu eta gero.

Harrapatu Oihaletxea’ ikusteko aukera, eta Harro Herri!

Irudia, dokumentalaren fotograma bat.

 

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

 

 

Gaur, Gaiarre antzokian, Nafarroako arduradun Asier Biurrunek KORRIKA Kulturalaren baitan estreinatuko den Xiberua kantu loraturik ekitaldiaren berri eman du.

Xiberua kantu loraturik Loraldiak ekoitzitako azken ikuskaria da, eta Zuberoako kantu tradizionalak ikuspegi garaikideaz taularatzen ditu. Otsailaren 22an aurkeztuko da Iruñeko Gaiarre Antzokian, arratsaldeko 19:00etan. Sarrerak antzokiaren webgunean eskura daitezke, 7 edo 5 euroan, laguntzaileek ekitaldi honetan ere abantaila izanen baitute.

Biurrunek gogora ekarri du Loraldiko beste bi ekoizpen ere Korrika Kulturalaren esparruan estreinatu direla: Kalaportu (2019) eta Hautsi da anphora (2022), batak zein besteak arrakasta handia lortuta. Biurrunek gehitu du azken ekoizpen hau garatzeko, Ipar Euskal Herrian aurki daitezkeen musikaririk eta ahotsik ederrenak eta berritzaileenak bildu direla, horien artean bere ondoan zegoen Julen Achiary, zeina, ahotsa eta perkusioa izateaz gain, gidari artistiko arituko den, Beñat Achiaryrekin batera.

Ondoren, Julen Achyaryk hartu du hitza, eta azaldu du Zuberoako sortzaileek tradiziotik abiatuta kultura garaikide aberatsa loratu dutela. Basa-aireak, kantuak eta irudiak uztartzen dituen ikuskaria dela aurreratu ostean, herri-kantu horien aberastasun esentzialarekin esperimentatzeko gonbita luzatu du.

“Iraganari so egingo diogu geroa marrazteko. Antzinako kantuak izango dira, baina garaikidetasun-eremuan kokatuko ditugu. “Belatxa” kantan, adibidez, non hegazti baten hegaldia kantatzen den, ez da faltako sormen zirraragarria. Gaur egun, orain dela milaka urte bezala, naturak eskaintzen digun nortasunaz baliatzen gara. Etorkizuneko hodeiertza dugu ikusmiran” gehitu du, ekoizpen hau aurrera aterako duen sortzaile-taldeari erreparatu aurretik.

Bukatzeko, Biurrrunek Korrika Kulturalaren baitan Nafarroa osoan egingo diren hainbat ekitaldi aurkeztu ditu: Lander Garroren Oihaletxea dokumentala, eMCumeak”Antsoainen, Belarriprest Tafallan, Euskaldun berrien kluba Bortzirietan eta Mugiron, Gure erro eroak Zangozan, BADON* Auritzen eta Altsasun edo Bihotz... bi hots Iruñean, besteak beste. Amaieran, gogorarazi du, hurrengo asteotako agenda ekitaldiz elikatzen den heinean, KORRIKAren webgunearen AGENDA atalean ere eguneratuta egongo dela ikusgai.

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Astero zozketak egingo ditugu Korrika Laguntzaileen artean. Hemen sariak eta irabazleak. Zorionak!

1. EGOI IRISARRI ALTUEZA (Iruñea). Nekaturreko landa-etxe batean egonaldi bat bi pertsonarentzat, Adunako Aburuza sagardotegian afari bat bi lagunentzat, Arabako Udapa Patatak enpresak emandako produktu sorta bat eta Errigorak emandako kutxa bat.

2. AMAIA PRIETO ATXOTEGI (Zabal). Durangoko Kobika jatetxean bi lagunentzako menua, Hontza Museorako bi sarrera, Lekeitioko Marierrota interpretazio zentroan lau lagunentzako bisita eta Errigorak emandako kutxa bat.

3. ENEKO MAYO AGUADO (Aiegi). Gasteizko Black Salad jatetxe beganoan bi menu, Gasteizko Ekia argazki-dendan PVC argazki-koadro bat inprimatzeko bale bat, Arabako Udapa Patatak enpresak emandako produktu sorta bat eta Errigorak emandako kutxa bat.

4. EIDER BILBAO ARESTI (Bilbo). Ainhoako Argi Eder jatetxean erabiltzeko 125 euroko bonua, Baionako Euskal Museoa bisitatzeko bi sarrera eta liburu bat, Donibane Lohizune edo Ortzaizeko Poteri Goicoechea espazioetan 200 euroko balea bertan gastatzeko eta Errigorak emandako kutxa bat.

5. NAGORE SANZ QUINTIA (Elgoibar). Elgorriaga bainuetxean bi pertsonarentzako zirkuitu termala, Donostiako Robers kirol dendarako 50 euroko bale bat, Udapa Patatak enpresak emandako produktu sorta bat, Pasaiako Albaola museoa bisitatzeko bi sarrera eta Errigorak emandako kutxa bat.

 


 

Zeren zain zaude Laguntzaile izateko? Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean (300 sari baino gehiago), deskontuak, abantailak... eta garrantzitsuena, 15 euroren truke, KORRIKAren parte izango zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

                                  

                                                  

    

            
   

 

   
   

 

 


 

 

 


 

 
       


 
       
 
 
      

         
 
 

 


 

 

  

   

 


 

 
 

 
   

 
 

 

 

 
     
Friday, 02 February 2024 13:44

Bilbok ere harrotasunez aurkeztu du KORRIKA

Egunotan hainbat herritan aurkeztu/ko da euskararen aldeko ekimen erraldoia.

Atzo (otsailak 1) Bilboko lagunen txanda izan zen. Bilborocken elkartu ziren KORRIKAren lagunak, eta aurkezpena bukatutakoan, Mixerabliak taldearen musikarekin gozatzeko aukera izan zuten.

Photocalla ere egon zen. Argazkiak ikusi nahi?

 

Eskerrik asko hurbildu zineten lagun guztiei. HARRO HERRI!

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

º