Familia Barnetegiak Familia Barnetegiak

Joan den urtean, geure asmoen berri eman genuen: AEK-k, KORRIKA kulturalaren bidez, lan bat sarituko du bi urterik behin, 23. ediziotik aurrera, hain zuzen. Orain, ordea, jakinarazi nahi dugu proposamenak jasotzeko epea dagoeneko ireki dela; oinarriek diotenez, beka-deialdian parte hartzeko dokumentazioa 2021ko urriaren eta 2022eko urtarrilaren artean aurkeztu beharko da, 2022ko urtarrilaren 31n, beranduenez.

Euskal sortzaile ororentzat izango da, diziplina anitz edo bakarra barnebil dezake, eta lanaren emanaldiek agertoki edo plaza batean aurkezteko modukoak izan behar dute.

Bekaren xedea da euskal kulturaren baitako sormen-lanak bultzatzea, eta, 23. KORRIKAtik aurrera, KORRIKA kulturaleko ekitaldi nagusia taxutzea.

Beka 23.000 eurokoa izango da, eta 23. KORRIKAko kulturaleko egitarauaren barruan aurkeztuko da, 2023ko azarotik 2024ko apirilera, hain zuzen.

Urrats hau eginda, hemendik bi ediziotara begira jarriko gara: batetik, kultur sorkuntzari beste bultzada bat emateko; bestetik, KORRIKAko kultur eskaintza guztiz berritzeko. Hori dela eta, tartean izango den edizioa, 22. KORRIKA, 2021eko azaroan aurkeztuko dugunez, kultur eskaintza beste era batean osatuko dugu, elkarlana bultzatuz, Euskal Herrian abian izango diren sorkuntza-lanak KORRIKAn ere sustatuz eta leku gehiagora eramanez.

Bekaren oinarriak hemen.

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Zorionak!!!!!!

  • LEA LARRAZABAL OMAGOGEASKOA (Gorliz): BARDENAS Kanpinean asteburu egonaldi bat bi lagunentzat.

  • MIRENTXU ANOZIBAR BLANCO (Mutiloa): Gasteizko BLACK SALAD JATETXE BEGANOA astean zehar bi lagunentzako menua eta Zugarramurdiko SORGINEN MUSEOrako bi sarrera.

  • SERGIO TEJERO ALVAREZ (Gasteiz): IPARRAGIRRE Sagardotegian bi lagunentzako menua eta Donostiako AQUARIUMerako bi sarrera.

  • RUTH ARRUABARRENA (Mutriku): Otxandioko HONTZA EXTREME abentura parkerako 5 lagunentzako sorta.

  • SERGIO PEREZ GARNICA (Oteiza): Pasaiako ALBAOLA ITSAS FAKTORIArako lau sarrera eta PAMPLONETARIOrako lau sarrera.

  • ASIER ESNAOLA EGAÑA (Orereta): ATXANDIGAINA ONLINE dendak emandako 50 euroko bale bat eta EUREKA ZIENTZIA MUSEOrako lau sarrera.

  • ZIGOR IBAÑEZ ALTUBE (Elorrio): Erandioko CICLOS ALTZAGAK emandako 25 euroko bina bale eta Bilboko ITSASMUSEUMerako bi sarrera.

  • AINARA ELARRE BELZUNEGUI (Ororbia) eta ION ANDER MAIZ LOITEGUI (Irura): JAKIONek emandako sorta bana euskal baserrietako produktuekin eta OTEIZA MUSEORAKO bina sarrera.

  • NAROA URRETABIZKAIA ARREGUI (Anoeta): SOINUENEA - Herri Musikaren Txokorako bi sarrera.



                                      

                                                                           

                          

   

 

  

   

 

 

       
     
 
 
      
 

 
   

 
 
 
         
 
 

 
       
             

22. edizioko Korrika Kulturala aurkeztu dute Asier Amondo eta Aitziber Balantzategi AEK/KORRIKAko eledunek gaur, Derioko Baserri Antzokian eta hainbat artistaz lagunduta. Aurtengo emanaldien artean aipatzekoak dira, besteak beste, Ruper Ordorikaren “Hautsi da Anphora” ikuskizuna (Loraldia Festibalarekin elkarlanean eskainia); baita “eRRe” eta “Antigone” antzezlanak ere. Berrikuntzen artean, nabarmentzekoena Kulturalaren “Menua”-n datza; hau da, herriz herriko emanaldi kulturalak programatzeko AEK-k osatutako katalogoa.

Aldaketekin dator aurtengo Korrika Kulturala. Izan ere, Asier Amondo KORRIKA arduradunak aipatu duenez, 22. edizio hau «trantsiziotzat» dute, eta hemendik aurrera Kulturalaren programa garatuko da AEK-k eskainitako kultur sorkuntzarako bekaren inguruan. «23. KORRIKAtik aurrera», dio Amondok, «Korrika Kulturaleko ekitaldi nagusia bekarekin taxutuko dugu. AEK-k lan bat sarituko du bi urterik behin; euskal sortzaile ororentzat izango da, diziplina anitz edo bakarra barnebil dezake, eta lanaren emanaldiek agertoki edo plaza batean aurkezteko modukoak izan beharko dute». Aurtengo proposamenak jaso dituzte dagoeneko, eta epaimahaiaren esku daude. Apirilean emango dute bekaren irabazlearen berri.

Nolanahi ere, bekarena hurrengo KORRIKArako gaia da momentuz, eta «22. edizio honetan azken urteotan maiz erabili dugun formulari helduko diogu berriro; elkarlanari, alegia», esan du Amondok. Hala, Loraldia Festibala izango da, beste behin ere, Korrika Kulturalaren bidelagun, eta “Hautsi da Anphora” ikuskizuna beren aurtengo ediziorako proposamena. Ruper Ordorikaren azken proiektua dugu, Bernardo Atxaga eta Mugalaris taldearekin elkarlanean egina. Prentsa-agerrialdian Amaia Ocerin Loraldia Festibaleko ordezkaria ere egon da; eta, aurreratu duenez, Euskal Herriko sei udalerritan ikusi ahalko da “Hautsi da Anphora”: Senperen, Iruñean, Bilbon, Eibarren, Gasteizen eta Oreretan.

Halaber, bestelako sorkuntza-lanak sustatu eta hainbat herritara eramaten lagunduko du Korrika Kulturalak: besteak beste, “eRRe” ikuskizuna (Lanku kultur zerbitzuen eskutik); eta “Antigone edo ezetzaren beharra”, Horman Poster kolektiboak moldatutako klasikoaren bertsio librea. Azken obra honen lagin txiki bat ikusteko aukera izan dute aurkezpenera bertaratutakoek, Xanti Agirrezabala aktorearen eskutik. Agenda osoa kontsulta daiteke korrika.eus webgunean.

Herriz herriko “menua” osatzeko katalogoa

Aitziber Balantzategi AEK-ko eledunak aipatu duenez, «Korrika Kulturala jaio zen AEK-k Euskal Herriari KORRIKAren alde egindako lana eskertzeko, kalitate handiko kultur eskaintza zabala bueltan emanez». Ildo horretatik, herriz-herri antolatzen diren ekitaldiak ere eraman nahi dituzte Kulturalen agendara AEK-koek. «Harago joan nahi izan dugu aurten», azaldu du Amondok, «eta KORRIKAren webgunean “Menua” izeneko baliabidea txertatu dugu, hau da, 22. Korrika Kulturalaren baitan antola daitezkeen ekintzen katalogoa, udalerri orori irekia». Menuan topa daitezkeen artista eta ikuskizunen adibide da Eñaut Zubizarreta “Trigger” musikaria; aurkezpenean parte hartu duen bigarren artista.

Menuaren gaineko informazio guztia korrika.eus-en topa daiteke, “Kulturala” atalean. Horretaz gain, webguneak Korrika Kulturalaren aterkian programatuko diren ekitaldi guztien berri ere jasoko du, “Agenda” atalean.

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Hona 10. zozketan izandako irabazleak, Zorionak! 

  • GUILLAUME MENDIBURU (Mugerre): Gorbeiako ATERPEAN gau bat bi lagunentzat eta Durangaldeko HONTZA museorako 2 sarrera.

  • JONE GABARI SATRUSTEGI (Lekunberri): IPARRAGIRRE Sagardotegian bi lagunentzako menua eta SOINUENEA - Herri Musikaren Txokorako 2 sarrera.

  • SANTOS GARCIA LAUTRE (Iruñea): ELUTXETA Sagardotegian bi lagunentzako menua eta PAMPLONETARIOrako 2 sarrera.

  • RIKARDO BABARRO ANTOLIN (Urretxu): Abadiñoko ALLUITZ Naturak emanda Artzai egun batez” bonua, bi heldu eta bi haurrentzat eta Zugarramurdiko SORGINEN MUSEOrako lau sarrera.

  • DONETZINE IRADI OTAEGI (Lasarte Oria): Pasaiako ALBAOLA ITSAS FAKTORIArako lau sarrera eta EUREKA ZIENTZIA MUSEOrako lau sarrera.

  • ITZIAR LEKUONA LOPEZ DE ROBLES (Gasteiz): Laudioko OLYMPUS KIROL dendak emandako 50 euroko bale bat eta OTEIZA MUSEORAKO bi sarrera.

  • MARIXA LARREINA ZERAIN (Agurain): Erandioko CICLOS ALTZAGAK emandako 25 euroko bale bi eta Bilboko ITSASMUSEUMerako 2 sarrera.

  • ENDIKA CANO ULLOA (Iruñea), GABRIEL GEMBERO (Otsagabia) eta AITOR GALLASTEGI BILBAO (Getxo): MARTIKO produktuen sorta bana.

  • OLGA GARAI ALONSO (Arrasate): BIBA ARDOAK emandako ardo sorta eta Donostiako AQUARIUMerako 4 sarrera.

 

 

                           

                                                              

                         

 

  

   

 

 

   
   
 
 
 
 
     
 
 
         
 
 

 
       
             

Aurreko edizioetan bezala, 22. KORRIKArako AEK-k ikus-entzunezko bat ekoitzi egin du. Oraingo honetan Txakur Gorria sormen kolektiboak egindako lana izan da, eta “Uhinak” du izenburu. Dokumentala gaur aurkeztu da Laudioko Aiaraldea Ekintzen Faktorian, 22. KORRIKA hasiko den eskualdean.

Ikus-entzunezkoa emititu aurretik, Ane Labaka Mayoz sormen kolektiboko kideak dokumentalak zertan datza azaldu die bertaratutakoei. «KORRIKAren leloak bi zati dituen moduan (“Hitz” eta “Ekin”), geuk bi zati horietan bereizi dugu dokumentala», aipatu du bere hitzartzean Labakak. «Hasteko, bederatzi lagunen “hitzei” esker beste hainbeste errealitate linguistiko eta emozional ezagutzeko aukera izango du ikusleak. “Ekiteari” dagokion zatian, berriz, hitzek mundua eraikitzeko duten gaitasunaz hausnartzeko gonbita egingo zaio, Lorea Agirreren ahotsean eta KORRIKAko irudi zaharrekin lagunduta».

Asier Amondo KORRIKA arduradunak, bere aldetik, azpimarratu nahi izan du ikus-entzunezkoa Laudion aurkeztu dela, hau da, «Aiaraldean, 22. edizioari hasiera emango dion eskualdean». Izan ere, 22. KORRIKA Amurrion bertan hasiko da, martxoaren 31n.

Aurkezpenera hurbildu dira, besteak beste, Lexuri Ugarte Arabako Foru Aldundiko Euskararen eta Gobernu Irekiaren zuzendaria, Ander Añibarro Laudioko alkatea, Joseba Vivanco Artziniegako alkatea, AEK-ko eledunak, Lorea Agirre kazetaria eta dokumentalean parte hartu duten hainbat lagun, Laboral Kutxako ordezkariak, eta Aiaraldeko euskaltegietako ikasle eta irakasleak.

Dokumentala ikusteko aukera andana

AEK-tik jakinarazi dutenez, “Uhinak” dokumentala ikusteko aukera anitz egongo dira datozen egunotan. AEK-k eta Korrika Batzordeek, esaterako, herriz herriko emanaldiak programatuko dituzte, udalerrietako areto zein euskaltegietan. Horretaz gain, aurreikusita dago otsailaren 24an telebistan ere estreinatuko dela, ETB1 katean; eta hortik aurrera Interneten ere egongo da ikusgai, AEKren YouTube kanalean.

Ikus-entzunezkoa Laboral Kutxaren laguntzaz ekoitzita izan da.

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Hemen dira bederatzigarren zozketaren irabazleak. Zorionak! Datozen egunetan harremanetan jarriko gara zuekin.

  • Aimar Contin Goñi (Iruñea): Lerateko ARITZALEKU Kanpinean gau bat lau lagunentzat eta Pamplonetariorako bi sarrera.

  • Asier Lupiola Pau (Gueñes): Oiartzungo ORDO-ZELAI SAGARDOTEGIAN bi lagunentzako menua eta SOINUENEA - Herri Musikaren Txokorako bi sarrera.

  • Ane Elordi Alburquerque (Zornotza): Gasteizko VIRGEN BLANCA jatetxean menua bi lagunentzat eta Arabako IZKI GOLF ZELAIAN bi lagunentzako Golf bataioa.

  • Cristina Etxeandia Azpiazu (Santurtzi): Bilboko HAMAIKA MOUNTAIN dendak emandako 50 euroko bale bat eta Bilboko ITSASMUSEUMerako 2 sarrera.

  • Edurne Aurrekoetxea Pereda (Berango): Elgoibarko ASTIGARRAGA KIROLAK emandako 50 euroko bale bat eta Donostiako AQUARIUMerako 2 sarrera.

  • Xabier Urrutibeaskoa (Bilbao): LA TXIKA DE LA CERVEZAk emandako saskia eta Durangaldeko HONTZA museorako 2 sarrera.

  • Oihane Usunariz Arkauz (Iruñea): BIBA ARDOAK emandako ardo saskia eta OTEIZA MUSEORAKO 2 sarrera.

  • Elixabet Agirre Agirre (Azpeitia): EL AGRICULTOR kontserbak emandako produktu sorta bat eta EUREKA ZIENTZIA MUSEOrako lau sarrera.

 



                                   

                                           

                         

 

  

   

 

 

   
   
 
 
 
 
     
 
 
         
 
 

 
       
             

Ostiralean, hilaren 28an, “Uhinak” dokumentala estreinatuko dugu Laudioko Aiaraldea Ekintzen Faktorian.

Ekitaldia iluntzeko 20:30ean hasiko da. Bertan, dokumentalaren egileak Txakur Gorria sormen kolektiboko kideek hartuko dute hitza, baita Asier Amondo KORRIKA arduradunak ere.

Emanaldira sartzeko sarrera doakoa da, baina interesdunek aldez aurretik izena eman beharko dute helbide honetan:

https://www.faktoria.eus/event/uhinak-korrikak-eta-txakur-gorriak-ekoitzitako-dokumentala-2022-01-28-126/register

Azkenik, behin estreinaldia eginda, datozen asteotan, hainbat herritan ere “Uhinak” lanaren emanaldiak programatuko dira. Era berean, laster, telebista nahiz Internet bidez zabalduko da.

Ikus-entzunezkoa LABORAL Kutxaren laguntzaz ekoitzita izan da.

 

Sinopsia eta trailerra

Horrela deskribatzen dute sinopsia dokumentalaren egileek: “Euskal Herriaren zain eta arteria grisetan barrena abiatu gara eta bederatzi ahots topatu ditugu bide bazterretan. Ahots hauei esker, bederatzi paisaia desberdin ezagutu ditugu: bederatzi errealitate linguistiko eta emozional. Hitzekin jolasteko gonbita egin diegu, eta elkarrekin ekiten jarraitzeko irrika jaso dugu bueltan.”

Hemen trailerra:

 

 

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!