Barnetegiak Barnetegiak

Abian da Korrika etenik gabe, eta kolore guztiek hartu dute gaurkoan lekukoa: Sahararen aldeko aldarriek izan dute aurrera egiteko ardura Arratian, Txorierrin 99 urteko emakumeak jaso du erreleboa, jendetza pilatzen joan da, eta lehertu egin dira kaleak Erandiotik Bilbora iristerako. Izugarria izan da Bizkaiko hiriburuan euskararen aldeko aldarriak izan duen sostengua, korrikalari guztiak pasatzeko minutuak behar baitzituzten karriketan zeuden amonek eta aitonek. Gauerdia pasata, Nerbioi ere pasako du, eta Bilboko kostaldeko kilometroak izango ditu lagun lasterketak. Eguraldia ere aldeko jarri dela dirudienean, dena dugu alde eta dena dugu irabazteko Euskal Herrian! Biba Korrika eta biba AEK!

Eguneko irudiak bideo-kronikan bildu ditugu:

Hemen eguneko argazki bilduma:

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Atzoko harrerak ez dira hoztu, eta goizaldean ere adin guztietako jendeak egin dio ongi etorri beroa Korrikari. Ultzama eta Basaburuako eskoletako haur eta gazteen lekukoa beste ehunka eskutatik pasa da, Irurtzunera iritsita, Anotzibarren eta Gesalatz merindadean barrena ibili da, herriz herri eta etenik gabe. Korrikak bere ekuatorea pasa du tartean, eta furgoneteroek zein korrikalariek txanpainez ere ospatu dute unea, nola ez! Ederra ez al da ba 1.287 kilometro egitea eta jakitea herria prest dagoela beste horrenbeste egiteko? Indar horrekin, galsoroetan barrena eta eguzkiaren epeletan, Lizarraren harrera izango da afalorduan Ondoren,  Arabako Mendialdera eta Arratiara joango gara. Noiz arte? Galdegin dute mikrotik. Noiz arte izango da ba? Euskal Herria euskalduna izan arte!

Hemen eguneko bideo-kronika:

Hauexek egunak utzitako irudiak:

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Boulevard Zumardian bukatuko da KORRIKAren edizio honen 2.500 kilometroko ibilbidea, hilaren 10ean, aurreikusitako baino urtebete geroago. Gipuzkoako hiriburu osoa zeharkatu ondoren, Zurriola hiribidetik sartuko da karabana koloretsua. Amaiera ekitaldia bertan izango da; eta segidan, bertaratutakoei helduko zaie festarako tenorea.

Hilaren 10eko bukaera-egun handia aurkezteko egin dute prentsa-agerraldia gaur KORRIKAren arduradunek. Deialdia egin dute Euskal Herriko txoko guztietako jendea bertaratzeko, eta, era berean, uste dute Donostiako herritarrentzat nahiz eragileentzat hitzordu ederra izango dela, euskararen auzian lanean segitzeko akuilua.

Amaiera ekitaldia Boulevard Zumardian izango da, Udaletxearen ondoan. Lekukoa 12:30erako helduko dela aurreikusita dago. Une horretan, lekukoaren barruan doan mezu sekretuaren egilea nor den jakingo dugu, eta noski, mezuaren beraren edukia ere. Ekitaldi nagusiaren aurkezleak Bagera Elkarteak sortutako “atzean zuloa” proiektuaren aurpegiak izango dira; esketxotako pertsonaiak gorpuzten dituzten aktoreak Ivan Aizpurua eta Nerea Aranburu donostiarrak, alegia.

Bestalde, azken eguneko arduradunak, Luix Intxauspek, azaldu du Donostiako jairako “dena prest dagoela”, eta egun osoa iraungo duela. Festa “handia bezain berritzailea” prestatu dute auzolanean, eta elkarlanean aritu den Donostiako antolaketa taldeak: gune desberdinetan sakabanatuta, publiko desberdinei begirakoa, egitarauan Donostiako kultur eragileen parte hartzea lehenetsia, eta abar.

Amaitzeko, bi ohar nabarmendu dira: batetik, eraso sexistarik gabeko eguna izateko, eta, bestetik, garraio publikoa erabiltzeko.

Informazio gehiagorako, klika egin HEMEN azken jaiaren atal berezira joateko!

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Redadeg-eko lagunak ere erronkara batu dira eta 22. korrikaren mezua bretoierara itzuli dute.

Gauaren beltzari zeruaren urdina eta korrikalarien kolorea lotu zaizkie egunsentiarekin bat. Harrera ezin beroagoa egin zaio Erronkari eta Zaraitzun, eta aldapen gora beherek ez dute inoren gogorik beldurtu, eskuz esku, aurrera bidean, lekukoa eta aldarria herriz herri. Familiak haur txikiekin zein dozenaka kilometro egiteko konbentzimenduz etorri direnek lagundu dute Otsagabian, Eaurtan zein Luzaiden. Bolantek egin diote harrera bertan lasterketari, eta korrika-pausoak dantza-pauso bihurtu dira tarte batez. Donibane Garazin euskara ikastearen doakotasuna aldarrikatu du AEKren Artezkaritzak, euskalgintzarekin batera, eta bertako gau eskolako ikasle eta ikasle ohiek eraman dute lekukoa kilometro bateratuan. Zuberoako lurretara egin dute jauzi, afalordua Maulen harrapatzeko. Isurialdeak Izpegiko gainetik atzera noiz gurutzatuko zain da Baztan.

Hauxe irudiekin osatutako bideo-kronika:

Hemen honako irudi-bilduma:

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Duela bi aste aurkeztu zen “HITZEKIN. Denok euskara doan” dinamika, Korrikaren ingurumarian sortutakoa, doako ezagutzaren unibertsalizazioaren beharra jorratuko duena, hain zuzen ere. Ekimenaren gakoa da azpimarratzea euskara ikasi nahi duten herritarrek dohainik jarduteko parada izan behar dutela.

Gaur, ordea, Korrikaren bosgarren egunaren barruan, ekimena beraren barruan dagoen beste ildo bat aurkeztu da: Donibane Garaziko adierazpena. AEK ez ezik, beste euskaltegi askoren ordezkariak daude agiri horren atzean. Hauek dira gaur zabaldutako adierazpenaren sinatzaileak:
BATUZ Euskaltegi Elkartea (Altza-Urumea, Ulibarri, Urrats, Ilazki, Hitzez, Legazpi6, Herri Jakintza, Udaberria), AEK, Juan Mateo Zabala euskaltegia, Gabriel Aresti euskaltegia, Errioxako IKA, Bai&by, Gotzon Garitanoaindia euskaltegia, HEGOALDE euskaltegia, Bilbo Zaharra euskaltegia, Maizpide.
Adierazpenarekin, Euskal Herriko administrazio nagusiei dei egiten diete, bertan halaxe jasota: “Unea da euskal herritar orori euskara ikasteko bidea doakoa izan dakion neurriak hartzeko. Proposamen eta bide ezberdinak ezagutzen ditugu. Elkar gaitezen eta osa dezagun, elkarlanean, eta berandu baino lehen, guztiok doan ikasteko bide-orria”.

Gaur, Donibane Garaziko Gau Eskolaren atarian, Alizia Iribarren Anduezak, AEKren Koordinatzaile Nagusiak, adierazpena irakurri du, bertako hainbat ikasle ere bertan zirela.

Era berean, segituan, bertatik hasita, 22. Korrikak hartu du Donibane Garaziko adierazpenaren kilometroa (2022-04-04/ 1062 KM/ 17:06), eta han bildutako guztiek parte hartu dute.

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Eskerrik asko, Ane Urrutia Perez!!

Erriberak ere ezin hutsik egin Korrikari, eta Cadreitan ziren lagunak biderkatu egin dira herriz herri. Taldetxoa talde bihurtu da, eta taldea tropel, Castejon, Corella eta Cintruenigon zehar, jendetzarekin zeharkatzeko nafar hegoaldeko hiriburua. Bidean ez dira falta izan txapligoak, bengalak, pankartak eta beste, Erribera euskaldunaren aldeko oihu artean. Aldarriak Tutera hauspo betean pasa du, eta sorpresa izan da Cadreitan. Aitziber Sarasolari omenaldi hunkigarria egin zaio euskalgintzari egindako ekarpena aitortzeko. Bere argazkia furgonetan jartzeaz bat, Izarren Hautsaren doinuak entzun dira... AEK-ko kideak eta korrikalariak, eskuz esku, Korrikaren eta Sarasolaren bideari jarraiki, indarrez eta pozik!

Iparralderantz, Zarrakaztelu eta Zangozatik, Zaraitzu ibarrean gora, bagoaz!

Hemen eguneko irudiak bideo-kronikan bilduta:

Hauexek egunak emandako argazkiak:

º