Ibiltaria Ibiltaria
Monday, 07 March 2022 13:12

Londres

Antolatzaileak

Euskal Etxea - London Basque Society

 

Egitaraua

Apirilak 9. Zehaztu gabe.

 

Monday, 07 March 2022 13:04

Valladolid

Antolatzaileak

Valladolideko Euskal Etxea - Gure Txoko

Euskal etxean ekintzetan parte hartzen dugun bazkide, euskara ikasleak eta txokoko bazkideak.

Egitaraua

Apirilak 3an, goizean Euskal Etxean elkartuko gara KORRIKA 22 txikiari hasiera emateko. 15 bat km egingo ditugu. Behin korrika amaituta, Gero partaide guztientzako hamaiketakoa eskainiko dugu.

Monday, 07 March 2022 13:02

Chicago

Antolatzaileak

Chicagoko Unibertsitateko Etxepareren Irakurletza

Chicagoko unibertsitateko euskara eta katalan ikasle eta irakasleak eta Chicagoko euskal komunitatea.

Egitaraua

Ez dago zehaztuta: Apirilaren 2an edo 9an.

 

Monday, 07 March 2022 13:01

Boise

Antolatzaileak: Boise State University-ko Etxepareren Irakurletza - Boise State Unibertsitateko euskara saila


Egitaraua

Martxoa eta apirila bitartean KORRIKA egingo dute.

 

Monday, 07 March 2022 12:58

Mallorca

Antolatzaileak: Mallorcako Euskal Etxea Artea eta Palmako Euskal Etxea Arteako partaideak eta lagunak

Egitaraua

Apirilaren 2an, KORRIKA gingo dugu Son Rapinyako pilotalekuaren barrualdean eta ingurunetan.

Monday, 07 March 2022 12:52

Berlin

Antolatzaileak: Etxepareko Irakurletza Freie Universität Berlin

Unibertsitateko ikasleek, EEko ikasleek, Berlineko euskaldunek, euskaltzaleek eta beste hizkuntza gutxitu batzuetako irakasle eta ikasleek hartuko dute parte.

Egitaraua

Korrika Berlinen apirilaren 2an egingo da. Berlineko kaleetan zehar Korrika antolatu dugu Berlingo Euskara Irakurletzak eta Euskal Etxeak.

Korrikaren amaieran kontzertu txiki bat, janaria eta edariak egongo dira.

Apirilaren 8an, Korrikaren aldeko kontzertuak antolatu dira. Euskal Herritik 3 talde etorriko dira Berlinera: Tatxers (Iruña), La Rekba (Donostia eta Zubieta) eta Txakurrak (Arrasate). Guztiek ere euskaraz abesten dute, eta Korrikarekin bat egingo dute.

14. ZOZKETAren irabazleak... ZORIONAK!

 

  • MADDI OTAMENDI URBIZTONDO (Itsasondo): Ibarrangeluko ARBOLIZ Landetxean bi lagunentzako bi gau eta gosaria eta Durangaldeko HONTZA museorako bi sarrera.

  • REGIS MENDIBURU (Mugerre): LIZARRA Kanpinean asteburu bat bungalow batean eta IZARBIDE Supermerkatu ekologikoetan 20 euroko erosketa txartel bat.

  • ANDER CUEVAS SALAZAR (Bilbo): Irungo OLA Sagardotegian bi lagunentzako menua eta Basauriko EDUARDO Kirol dendan 50 euroko bale bat.

  • SERGIO SILLERO PEREZ DE ALBENIZ (Gasteiz): Bilboko KOKKEN Jatetxean bi lagunentzako menua eta ardo botila bat, eta Bilboko ITSASMUSEUMerako bi sarrera.

    YUANMI URDANGARIN ZABALETA (Altsasu): ERRIGORAko kutxa bat eta OTEIZA MUSEORAKO bi sarrera.

  • JOSE MARI BALTZATEGI JULDAIN (Arrasate): Aizkorriko ARRIKRUTZ KOBAK ikusteko sarrerak (KORRIKA hilabetean erabiltzeko) eta IZARBIDE Supermerkatu ekologikoetan 20 euroko erosketa txartel bat.

  • TXUS ARGOTE GAINZARAIN (Gasteiz): Gasteizko NEUK arropa dendak emandako 40 euroko bale bat eta ERRIGORAko kutxa bat.

  • XABIER LLODIO OLALDE (Arrasate): EUREKA ZIENTZIA MUSEOrako lau sarrera eta IZARBIDE Supermerkatu ekologikoetan 20 euroko erosketa txartel bat.

  • YOLANDA AYERRA SOLANO (Iruñea): Donostiako AQUARIUMerako bi sarrera eta IZARBIDE Supermerkatu ekologikoetan 20 euroko bi erosketa txartel.

  • IÑAKI JIMENEZ SALINAS (Makirriain): Zugarramurdiko SORGINEN MUSEOrako lau sarrera eta PAMPLONETARIOrako beste lau sarrera.

 



                                  

                                                          

                           

   

 

  

   

 

 

       

 
   
 
 

    
 
 

 
   
 
 
 
 
         
 
 

 
       
             

Hezkuntza-zentro eta euskaltegietarako unitate didaktikoak aurkeztu dituzte AEK/KORRIKAko eta Ikastolen Elkarteko ordezkariek, Ziburuko Piarres Larzabal kolegioan. Bilduma www.korrika.eus webgunean dago eskuragarri, eta ikastetxeetarako unitate sorta osorik on-line lantzeko aukera dago. Asier Amondo KORRIKA arduradunak adierazi du elkarlana bi erakundeen «sinergiaren» fruitua dela. Unitatearen erakustaldi laburra egin dute Piarres Larzabal kolegioko ikasleek.

KORRIKAren edukiak lantzeko unitate didaktikoen bilduma aurkeztu dute AEK/KORRIKAko eta Ikastolen Elkarteko arduradunek gaur, martxoak 4, Ziburuko Piarres Larzabal kolegioan, bertako ikasleen laguntzarekin.

Unitate didaktiko hauek «gure bi erakundeen sinergiaren emaitza» direla adierazi du Asier Amondo KORRIKA arduradunak. Ikastolen Elkarteko kideek sortu dituzte unitateak, baina hezkuntza-zentro guztietan lantzeko modukoak dira.

Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakariak ere hartu du hitza agerraldian, eta Euskal Herri euskaldunaren alde lanean diharduten bi erakundeen elkarlana azpimarratu du: «Ikastolontzat ohore handia da ekimen honetan parte hartzea». Horrez gain, Tellituren esanetan, KORRIKAk «hamar-hamabi egunez haize freskoa eramaten dio tokian tokiko euskalgintzari». Peio Jorajuriak, Seaskako lehendakariak, ere hartu du parte aurkezpenean.

Ikastetxeetarako eta euskaltegietarako

Aipatutako bilduma bi material sortaz osaturik dago: hezkuntza zentroei zuzendutako sorta eta euskaltegietarako sorta.

Lehenengoei dagokienez, unitateek hezkuntza formalaren etapa guztiak hartzen dituzte, Haur Hezkuntzatik 18 urtera bitartean. Iñaki Zapirain unitateen egileak aipatu duenez, «aurtengo nobedadeen artean ipuin baten bideoa dugu, Pilota gorri batekin ipuina, alegia; Gaizka Chamizo aktorearekin egindako elkarlana. Bestalde, unitateetan aurtengo KORRIKAren kanta, dokumentala eta omenduak ere jorratzen dira, eduki bakoitza maila ezberdinetara egokitua». Irakasleek unitate guztiak on-line landu ahalko dituzte, www.korrika.eus/unitate-didaktikoak/ webgunean.

Amaia Lopez de Luzuriagak, bere aldetik, euskaltegietarako atazak aurkeztu ditu. Berak adierazi bezala, «aurten KORRIKAren hainbat mugarriren inguruan sortu dituzte atazak; eta, horrez gain, aberasgarritzat jo du jolas interaktiboen erabilera, hainbat trebetasun lantzeko balio baitu». Bestetik, aipamen berezia egin die gurasoentzat sortutako atazei, euskaraz ikasten ari diren guraso eta umeen arteko transmisioan eragitea helburu izanik.

Kolegioko ikasleak, protagonista

Didaktikarien azalpenez gain, unitateen erakustaldi laburra egin dute Piarres Larzabal kolegioko ikasleek, 22. KORRIKAren kantaren koreografia dantzatuz. Bestalde, kazetari lanak ere egin dituzte Ziburuko gazteek, eta bertaratutakoei KORRIKAren gaineko galderak egin dizkiete.

Unitate didaktiko bilduma eskuragarri dago www.korrika.eus webgunean, “Unitate didaktikoak” atalean.

 

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Monday, 28 February 2022 16:03

Sahara

Saharan, Tindufeko errefuxiatu kanpamentuetan, 22. korrikarekin bat egin dute. Saharako Maratoiaren harira, errefuxiatu kanpamentuetara joandako euskaldunek KORRIKAren aldarria eraman dute bertara.

 

Horrez gain, erronka helduz, aurtengo KORRIKAren mezua hassaniara itzuli dute. Hassania sahararren hizkuntza gutxiagotua da eta ahoz mantentzen da. Hemen bideoa ikusgai.

º