Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Euskara ikastaroak Euskara ikastaroak
Igandea, 11 Otsaila 2024 22:31

Illinois

Illinoiseko Unibertsitateak antolatuta. martxoaren 20an.

Harremanetan jartzeko: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Igandea, 11 Otsaila 2024 22:17

Bremen

Bremengo Euskal Kultur Elkarteak (BEKE) antolatuta, martxoaren 10ean. Hala ere, eguna gerturatu ahala, eguraldi txarra aurreikusten badute, martxoak 17ra atzeratuko dute.

BEKE Bremen eta inguruko euskaldun eta euskaltzaleentzako topagune bat da. Horretarako urtean zehar hainbat ekintza antolatzen dituzte eta, besteak beste, Korrika (bi urterik behin), nola ez.

Programa:

  • 11:00 aldera elkartuko dira, Unisee-aren ondoko Spielplatzean
  • 12:00 – Korrika. Buelta txikia umeekin + buelta handia Unisee-aren inguruan + umeak beste aldetik itxaroten dute eta berriz bukaeraraino batzen dira.
  • 13:00 – Piknik-a
  • 14:00 – Euskal musika:
  • 15:00 – Euskal futboleko derbia (umeei zuzendua): Errealaves (txuri-urdinak) vs Athletikuna (gorri ta.. txuriak)

Harremanetan jartzeko: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Igandea, 11 Otsaila 2024 22:16

Bogota

Bogotako Euskal Etxeak antolatuta.

Harremanetan jartzeko: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Igandea, 11 Otsaila 2024 22:13

Bartzelona

Martxoaren 16an, KORRIKA Bartzelonan, Euskal Etxeak antolatuta.

Harremanetan jartzeko:  Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Egitaraua:

Igandea, 11 Otsaila 2024 22:12

Okzitaniako Tolosa

Denak Bat elkarteak antolatuta.

Harremanetan jartzeko:  Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Igandea, 11 Otsaila 2024 22:05

Valentzia

Martxoaren 23an Valentzian, KORRIKA. Laurak Bat eta Euskaltzaleok Euskal Etxeek antolatuta. Egun osoko egitaraua prestatu dute.

Harremanetan jartzeko: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Igandea, 11 Otsaila 2024 21:58

Washington

Basque Trade & Investmentek antolatuta.

Martxoak 17, goizeko 11:00etan.
Lekua: Smithsonian Metro exit
Korrikaren ondoren, aperitibo txiki batekin indarberrituko gara.

Kontaktua: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Ziur Telegram edota Whatsappa erabiltzen duzuela! Bada, AEK-KORRIKAren inguruko albisteak jaso nahi badituzu, kanal hauetan topatuko gaituzue:

Whatsapp kanala:
https://whatsapp.com/channel/0029VaCyRBRBlHpeq2ailZ3B
Estekan klik egin, eta kanalean sartutakoan, JARRAITU (goian, eskuinetara). Oharra: whatsapp kanaleen bilatzailean AEK-KORRIKA idatzita, ez zaizue agertuko. Zabaldu lotura, beraz!

Telegram kanala:
Bilatu @AEKeus kanala, edo kanalera zuzenean eramango zaituen estekan klikatu: telegram.me/AEKeus

Batu gure kanaletara harrotasunez!

Era berean, sare sozial askotan topatuko duzue 23.KORRIKAren informazioa. Jarraitu KORRIKAri sareetan ere bai!

Instagram
Facebook
Twitter/X
TikTok
Flickr. Azken honetan, KORRIKAren argazki-albumak topatuko dituzue!

HARRO HERRI!

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Larunbata, 10 Otsaila 2024 09:22

'Oihaletxea' ikusi nahi?

Oihaletxea: behin behinean bizitzeko balio duen oihalezko estalpea, oro har egitura sendo bati eta lurrari lotua.

Oihaletxea metafora ederra da: euskara irudikatzen duen metafora, alegia.

Baina ez goaz spoilerrik egitera... hemen baituzue Lander Garrok zuzendutako dokumentala ikusgai: https://www.korrika.eus/eu/dokumentala.

Era berean, orrialde horretan Garrori egindako elkarrizketa ikusi eta entzun dezakezue (Kanalduderekin elkarlanean).

On egin!

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Besteak beste, KORRIKAren historian bidaia egitea proposatzen dute; bilduma osoa webgune honetan dago eskuragarri.

23. KORRIKA ardatz, unitate didaktikoak aurkeztu dituzte gaur AEK-k eta KORRIKAk, Amaia Lopez de Luzuriaga eta Joseba Irazabal egileekin batera, Altsasuko Itsasi AEK euskaltegian.

Webgunean, aurrena, unitate laburrak topatuko ditugu; albiste motzak dira, edizio honetako kanta aitzakiatzat hartuta, KORRIKA badatorrela iragartzekoak. Ataza horiek abenduan argitaratu ziren, kanta publiko egitearekin batera. Horrez gain, behe-mailetarako, Ane Elordi Alburquerque KORRIKAko arduradun nagusiari egindako elkarrizketa ere txertatu dute. Unitate horiei lotuta, hamabi galderako Kahoot jolasa sortu da, behe-mailetako zenbait eduki errepasatzeko aukera ematearren.

Horrez gain, KORRIKA ibilbidearen jolasa dugu; urtero argitaratzen da, baina aurten nobedadeak dakartza. Horien artean, online galdetegia dugu. Horri esker, paperezko txartelak mozten ibili beharrean, irakasle-ikasleek online irakurri ahal izango dituzte galderak. KORRIKA ataleko txartelei dagokienez, ohiko galderez gain, “audioak eta bideoak” topa daitezkeela nabarmendu du Lopez de Luzuriagak. Unitate labur horri amaiera emateko, euskara-ikasleek KORRIKA aplikazioaren inguruko albistetxo bat irakurri ahal izango dute, ibilbidearen inguruko xehetasunak jakiteko.

Azkenik, unitatearen zati nagusia daukagu: Joseba Irazabalek sortua, “KORRIKA historian” du izenburua, eta gehienbat online egitekoa da. Bertan, ikasleari ibilbide birtual bat proposatzen zaio: KORRIKAtik KORRIKAra bidaiatzeko aukera izango du, hainbat hamarkadatan.

Lehendabiziko pantailetan, unitate osoko lanen azalpena aurkituko dugu. Ondoren, bideo batek KORRIKAren historia gogoraraziko digu, eta, hori ikusita, garaia hautatzeko pantailara helduko gara: KORRIKA 80ko hamarkadan, KORRIKA 90eko hamarkadan ala KORRIKA XXI. mendean. “Gure proposamena hirurak jarraian egitea da” azaldu du Irazabalek.

Garaia aukeraturik, beste bideo batzuk zabalduko zaizkigu, zeinek hamarkada bakoitzean KORRIKA nola garatu zen erakutsiko diguten, garai horretan euskarak eta munduak nolako egoera bizi zuten informatzeaz gain. Horrekin guztiarekin batera, hizkuntza- eta ulermen-jarduerak ere aurkituko ditugu bertan.

Lotura hemen: https://www.korrika.eus/eu/unitatedidaktikoak