25/26 ikasturteko matrikula 25/26 ikasturteko matrikula

Sélectionnez votre langue

Zerbait sartu zait begian

TALDEAREN IZENA: Imanol Epelde

EMANALDIAREN IZENBURUA:  Zerbait sartu zait begian

EMANALDI MOTA:

Emanaldi hau spoken word garaikidea da, hitzaren, musika elektronikoaren eta irudiaren arteko elkarrizketa poetiko eta umoretsua
PUBLIKO: 12 urtetik aurrera
SINOPSIA

BAGARA, BAINA EZ DAKIGU OSO ONDO NOR. Identitatea eraikitzea ez da erraza mundu azeleratu eta globalizatuan.
BAGAUDE, BAINA EZ DAKIGU OSO ONDO NON. Hemen eta edonon egon gaitezke aldi berean.
BAGOAZ, BAINA EZ DAKIGU OSO ONDO NORA. Ez norbanako bezala, ez herri bezala.

Garai aldakor hauek bizitzeko modua da asmatu ezin duguna. Umorez eta irmotasunez, garai hauek kantatzera eta kontatzera datorren jendaurrekoa da ZERBAIT SARTU ZAIT BEGIAN. Letra bat da ikuskizuna (spoken word-arekin), (berariaz sortutako) kantu (elektroniko) bat, (pantailan proiektatutako) ikus-entzunezko bat.

LOTURA

https://youtu.be/uHKDc5OnmAk?si=SaGNaojOknRkWn8l

https://imanolepelde.com/zerbait/