Barnetegiak Barnetegiak
Tuesday, 22 February 2022 11:27

Munich

KORRIKA Munichen: Apirilaren 3an.

Tuesday, 22 February 2022 11:26

Valentzia

Kontaktua: Euskaltzaleok eta Euskal Etxea.

Egitaraua:

Apirilaren 2rako egun osoko egitaraua antolatu dute.

Argazkian egitarau osoa.

Tuesday, 22 February 2022 11:23

Alacant

KORRIKA Alacanten: Apirilaren 9an, larunbata, 12:00etan, Esplanadan.

Badira 4 urte Alacanteko HEOean euskara ikas daitekeela, eta bertako euskaldun eta euskararen aldekoekin 22. korrika ospatu nahi dute.

KORRIKa egingo dute eta gero bazkaria antolatu dute.

 

Tuesday, 22 February 2022 11:21

Okzitaniako Tolosa

Denak Bat Okzitaniako Tolosako euskal kultur elkartea da. Euskal Etxe bihurtzeko prozesuan abiatu da aurten, Tolosan euskal kultura garatzen eta hedatzen segitzeko xedez. Beraiek antolatu dute aurtengo Korrika.
Tolosan apirilaren 2an, larunbatean, euskararen alde egingo dute KORRIKA. 15:00etan abiatuko da, Saint-Pierre plazatik.
Helmugan txalaparta egongo da, eta ondotik, poteoa hiri barnetik. Tolosa eta inguruetako euskaltzaleak parte hartzera animatu dituzte.

 

Tuesday, 22 February 2022 11:20

Bartzelona

Egitaraua:

Apirilaren 2an egingo dute KORRIKA Bartzelonan.

Egun osoko egitaraua antolatu dute, irudian ikusgai.

 

Bestalde, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan dagoen Etxepareren Irakurletzak antolatuta hainbat ekitaldi egingo dira bertan apirilaren 5ean (zehazteko).

 

Tuesday, 22 February 2022 11:18

Paris

KORRIKA Parisen: Martxoaren 12an, 17:00etan. Hemen bideoa ikusgai.

Betiko ibilbidea egingo dute: Pariseko Sacre Coeurretik Euskal Etxera, 3 kilometroko ibilbidea. Aurtengoa laugarren KORRIKA paristarra izango da.

KORRIKA ostean, sagardotegi afaria egingo da eta Zanonymes taldearen kontzertua.

Afaria 21:00etan izango da ( ticketak Euskal Etxean hartu beharko dira: https://www.facebook.com/maisonbasque.deparis/)

Hemen ikusgai deialdia zabaltzeko egin duten bideoa.

 

Tuesday, 22 February 2022 11:16

Shanghai

KORRIKA Shanghain: Apirilaren 9an, larunbata.

Shanghain egun osoko egitarautxoa antolatzen ari dira. Dantza, musika, jana, edana...eta nola ez, korrikalditxoa!

Tuesday, 22 February 2022 11:15

Bremen

KORRIKA Bremenen (pandemiak eta eguraldiak uzten badute, behintzat) martxoaren 27an izango da, igandean. Bremeneko Burgerpark-ean.

Irudian egunerako prestatutako egitaraua.

 

Tuesday, 22 February 2022 11:14

Reno

Renon, KORRIKA  martxoaren 27an 11:00etan egingo dute. Aurreko urteetan bezala ekintza xume bat egingo dute, bertako euskaldun multzo baten artean. Renoko Korrika Euskal Artzainaren Monumentuaren inguruan egingo dute, euskaldunontzat esanahi berezia duen paraje batean.

Martxan da 12. zozketa, adi egon datorren asteko ostiralean (otsailak 25)! Zorte on! 

  • GOIURI ULLIBARRI SALAZAR (Bilbo): Jaurrietako HOSTAL CASA SARIOn asteburuko egonaldi bat.

  • NAIA ERREGERENA ALTXU (Ituren): IZARRAKO FRONTOIAN menu bat bi lagunentzat eta OTEIZA MUSEORAKO bi sarrera.

  • SOKO GOÑI GOÑI (Iruñea): UXARTE Sagardotegian bi lagunentzako menua eta Durangaldeko HONTZA museorako bi sarrera.

  • JABI BALENTZIA GARATE (Soraluze): DONNAY ANAIAK. Egun pasa mendi eskaladan bi pertsonentzat eta EUREKA ZIENTZIA MUSEOrako 4 sarrera.

  • JOSE MARI LOSTADO ARRONDO (Iruñea): Pasaiako ALBAOLA ITSAS FAKTORIArako lau sarrera eta Oiartzungo SOINUENEA - Herri Musikaren Txokorako 2 sarrera.

  • FCO. JAVIER RAMOS LOPEZ (Berriozar): Iruñeko MUGA Kirolak emandako 50 euroko bale bat eta PAMPLONETARIOrako 4 sarrera.

  • BIXENTE BASTERRA ARZA (Bilbo) eta AITOR GOROSTIZAGA OLLOBARREN (Zierbena): Erandioko CICLOS ALTZAGAK emandako 25 euroko bale bana eta Bilboko ITSASMUSEUMerako bina sarrera.

  • BEGOÑA DE LA CRUZ ZUBIRI (Zizur Nagusia), MIREN GENUA MARTINEZ (Aduna), LAURA MORENO GUTIERREZ (Arrespalditza), REBECA ITOIZ BURGETE (Agoitz), UNAI OYARZABAL AMIANO (Orereta) eta JOSU IRUARRIZAGA (Gasteiz): JAKIONek emandako sorta bana euskal baserrietako produktuekin eta Donostiako AQUARIUMerako bina sarrera.

  • JEAN MARC CEDARRY (Bidarte): Zugarramurdiko SORGINEN MUSEOrako bi sarrera eta EUREKA ZIENTZIA MUSEOrako 4 sarrera.

     



                                    

                                                                            

                          

   

 

  

   

 

 

       

 
   
 
 
      
 

 
   

 
 
 
         
 
 

 
       
             
º