Ibiltaria Ibiltaria
Monday, 12 February 2024 13:20

Munduari so harrotasunez

KORRIKAk Euskal Herriko mugak zeharkatuko ditu. Aurten ere, hizkuntza gutxiagotuak ardatz, erronka luzatu die munduko KORRIKAzaleei: KORRIKAren mezua ahalik eta hizkuntza gutxiagotu gehienetan itzultzea. AEK-KORRIKAk leku berezia egin nahi die hizkuntza horiei, “Bagarelako, herriak harro!”. Hemen duzue itzuli beharreko testua, lagundu lau haizeetara zabaltzen!

Horrez gain, urtero legez, munduan zehar hainbat KORRIKA antolatu dira, baita horien inguruko ekitaldiak ere. 22. Korrikak 4 kontinente eta 45 hiri hartu zituen, eta 23. KORRIKAk ere antzeko bideari ekin dio. Edizioz edizio, horretan aritzen dira munduan zeharreko euskaldun eta euskaltzaleak, eta ekimen ederrak egiten dituzte. Guk webgunean eta sare sozialetan emango dugu horien guztien berri. Mapa hori eguneratzen da, informazioa jaso ahala. 

Halaber, azken urteotako hitzarmenari eutsita, Etxepare Institutuak ere bere gain hartu du KORRIKAren leloa munduan barreiatzeko konpromisoa. Horretarako, besteak beste, unibertsitate-esparruko irakurletzetan lanketa berezia egiten ari da; bideo-lehiaketa ere antolatu dute.

Informazio gehiago hemen: https://www.korrika.eus/eu/munduan/korrika-munduan

Munduan ere HARRO HERRI!

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Monday, 12 February 2024 09:30

Erronka

23. KORRIKAk hizkuntza-komunitatea eta herri-harrotasuna ekarri nahi ditu lehen lerrora. Hizkuntza gutxituek gero eta erronka handiagoa dute hiztunak zein hitz egiteko espazioak eskuratzeko edo orain artekoei eusteko; horregatik, ezinbestekoa da komunitatearen pertenentzia —identitatea— hizkuntzarekin izaniko gozamenezko bizi-esperientziei lotzea.

Horixe baita Korrika: euskal komunitatearen emozio-leherketa, herri-aldarri alai eta tinkoa; batzuentzat ahalduntze-bidea, askorentzat euskarara hurbiltzeko era. Hizkuntza gutxituek ere prestigioa badutelako, HARRO HERRI.

AEK-KORRIKAk mezu hau zabaldu nahi du munduko bazter guztietan eta, horri begira, ahalik eta lengoaia gutxiagotu gehienetara itzuli gura dugu, harro zabal ditzagun mintzaira oro. Beraz, horra hor erronka munduan zeharreko KORRIKA lagunontzat.

Itzuli testua zuen inguruko hizkuntza gutxiagotuetan, guk geure web-orrian txerta dezagun, eta hortik sareetan non-nahi heda dadin.

Itzulpena errazteko, ingelesezko, alemanierazko, frantsesezko eta gaztelaniazko bertsioak ere badituzue eskuragarri HEMEN.

Sunday, 11 February 2024 23:04

Petoak

Deskargatu hemendik

Sunday, 11 February 2024 23:02

Pankartak

Deskargatu hemendik.

Sunday, 11 February 2024 22:37

New York

 

Martxoaren 16an, larunbata, eguerdiko 12:00-etatik 14:00-etara elkarrekin KORRIKA 2024 ospatzera gonbidatu nahi zaituztegu, euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzea helburu duen ekimen honekin bat eginez.

Ekitaldi hau New Yorkeko Euzko Etxeak eta Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzak elkarlanean antolatuta dago.

Ez zaitzala sasoian izateak kezkatu, ekintza honek ez baitu inoren iraupen-maila neurtzeko asmorik, elkarrekin ongi pasa eta New York hirian euskara ospatzea baita helburua!
 
Ekitaldiaren Xehetasunak:
Eguna: Martxoaren 16a, larunbata
Ordua: 12:00-2:00 pm
Elkargunea: Bartel-Pritchard Square, Prospect Park Southwest, Brooklyn, NY 11215
Ibilbidea:

 

 

Harremanetarako: This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Sunday, 11 February 2024 22:34

Mallorca

Mallorkako Euskal Etxeak antolatuta.

KORRIKA ARTÀ, POLLENÇA ETA PALMAN. Hiru egunez segidan ospatuko da, datorren ostiral, larunbat eta igandean, martxoaren 15, 16 eta 17an, Artà, Pollença eta Palman bertan hurrenez hurren, bertako udalak lankide.

Harremanetan jartzeko: This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

 

Sunday, 11 February 2024 22:33

Lima

Euskaletxea centro vasco Perúk antolatuta, martxoaren 16an.

Harremanetan jartzeko: This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

 

Sunday, 11 February 2024 22:31

Illinois

Illinoiseko Unibertsitateak antolatuta. martxoaren 20an.

Harremanetan jartzeko: This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

 

Sunday, 11 February 2024 22:17

Bremen

Bremengo Euskal Kultur Elkarteak (BEKE) antolatuta, martxoaren 10ean. Hala ere, eguna gerturatu ahala, eguraldi txarra aurreikusten badute, martxoak 17ra atzeratuko dute.

BEKE Bremen eta inguruko euskaldun eta euskaltzaleentzako topagune bat da. Horretarako urtean zehar hainbat ekintza antolatzen dituzte eta, besteak beste, Korrika (bi urterik behin), nola ez.

Programa:

  • 11:00 aldera elkartuko dira, Unisee-aren ondoko Spielplatzean
  • 12:00 – Korrika. Buelta txikia umeekin + buelta handia Unisee-aren inguruan + umeak beste aldetik itxaroten dute eta berriz bukaeraraino batzen dira.
  • 13:00 – Piknik-a
  • 14:00 – Euskal musika:
  • 15:00 – Euskal futboleko derbia (umeei zuzendua): Errealaves (txuri-urdinak) vs Athletikuna (gorri ta.. txuriak)


Harremanetan jartzeko: This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

 

 

 

º