Praktikatu Praktikatu
jeudi, 31 mars 2022 19:52

Martxoak 31. Abiatu da 22. korrika!

Written by
Rate this item
(1 Vote)

22. korrika txalo artean abiatu da Amurriotik, lehendabiziko metroak Amurrioko AEK-ko irakasleen eskuetan egin ditu lekukoak. Merezitako omenaldia 40 urtez euskara irakasten aritu direnentzat.

Herrian hainbat kilometro egin ditu jende artean, Amurrioko herritarrek eta bertaratutakoek izugarrizko babesa adierazi diote KORRIKA-ri.  Aiaraldean barrena jendetza ibili da korrika, Arespalditza, Menagarai eta Artziniega zeharkatu ditu. Artziniegako alde zaharrean ere giro ederra izan da. Ondoren, Araba atzean utzita Bizkairantz abiatu da. Enkarterrin egin ditu Bizkaiko lehendabiziko orduak, Balmaseda eta Zallan jendetza egon da KORRIKAren zain.

Hurrengo orduetan Arabara egingo du berriz jauzi, eta gauerdia baino lehen Bizkaira sartuko da, bigarrenez, Hego Uribetik, hain zuzen ere. Bertan emango ditu zenbait ordu eta Durangalderantz abiatuko da.

Honakoa gaurko irudiez osatutako bideoa:

Hemen gaurko argazki bilduma:

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Read 1990 times Last modified on vendredi, 01 avril 2022 07:50