Ahize Ahize
mardi, 21 novembre 2023 12:51

BADON* opera garaikidearen estreinaldia abenduaren 1ean

23. KORRIKA badator! Eta berarekin batera, Korrika Kulturala!

Edizio honetan Korrika Kulturalaren ekitaldi nagusia BADON* izango da, KORRIKA-AEK Kultur Sorkuntzarako I. Bekaren irabazlea, alegia.

Abenduaren 1ean estreinatuko da Gasteizko Printzipal Antzokian, 19:30ean.

Sarrerak 10 euroan salgai egongo dira (Korrika Laguntzaileak, 8 euro) leihatilan eta Printzipal Antzokiaren webgunean.

Zer da BADON*?

Opera garaikide bat da. Hausnarketa-ikerketa-sorkuntza prozesu kolektibo eta kolektibizatu baten emaitza eta sinergiak eta diziplina arteko zubiak eraikiko dituenak.

Formatuari dagokionez, baliabide bisualek (argia, bideoa), zuzeneko musikak (organikoa eta elektroakustikoa) eta baita mugimenduak, literaturak eta bertsoek ere osatuko dute BADON* unibertsoa.

 

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!