Euskaratu Euskaratu

Hainbat KORRIKA denda zabalik!

Dakizuenez, hainbat dira KORRIKA arropa erosteko aukerak. Online denda ez ezik, AEKren euskaltegietan ere eskura dezakezue. Gainera, hiriburuetan - Baiona, Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruñea - eta zenbait herritan Korrika dendak zabalik daude. Ordutegiak eta informazioa hemen eskuratu ahalko duzue.

Denda fisikoetan arropa erosteaz gain, Korrika Laguntzaile ere egin zaitezke eta abantailez gozatu.

Edizio honetako banderola ere salgai dago (5 euroan), etxeko leihoak eta balkoiak dotore-dotore eta harrotasunez apaintzeko. Harro Herri! 

 

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!