Aizu! Aizu!
vendredi, 12 janvier 2024 11:14

AEK-KORRIKAk eta Mutualiak hitzarmena sinatu dute

Mutualiak bere hizkuntza-politikan euskararen erabilera sustatzeko konpromisoa berretsi du, eta hori dela eta, lankidetza-hitzarmena sinatu du AEK-KORRIKArekin.

Mutualiak hamarkada bat baino gehiago darama EAEko hiru lurralde historikoetan zerbitzua euskaraz bermatzen, eta langileen artean euskara erabilera sustatzen. Jarduera-esparruetan ekintzen bidez euskararen inguruko informazioa, prestakuntza, sentsibilizazioa, kontzientziazioa eta euskara bera langileen artean sustatzen jarraitzeko, AEK-KORRIKA izango du bidelagun.

Helburu horiek lortzeko, 21. KORRIKAn e-Korrikako ipuinak liburua kaleratu zuen Mutualiak, eta 22.enean, e-Korrikaren 3. edizioa burutu zuten. Aurten, Korrikaren 23. edizioarekin batera, e-Korrikaren 4.ena egingo dute Mutualian.

Zer da e-Korrika?
Emailak hartuko du lekukoaren postua, eta eskuz eskuz beharrean, ordenagailuz ordenagailu, postontziz postontzi bidaiatuko du Mutualiako langileen artean. Gauzak horrela, e-Korrikak ibilbide birtuala egingo du Mutualiako egoitzetatik. Ziurrenik, azken edizioan bezala, mapa bat argitaratuko dute mezuek egindako ziber-ibilbidearekin.

Irudian, Mutualiako presidente Urtza Errazti eta gerente Ignacio Lekunberri, KORRIKA arduradun Ane Elordi eta Tito Serranorekin.

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!