Praktikatu Praktikatu
jeudi, 14 mars 2024 02:48

Abiatu da 23. KORRIKA, Irundik Baionarako bidean

Heldu da momentua, erakus dezagun Herri Harroa garela, gauden harro garenaz, eta egiten dugunaz. Bete ditzagun etxe, kaleak eta errepideak euskaraz.

Euskararen aldarria daraman lekukoa irten da Irundik, azkenik, eta Baionan izango da 10 gau eta 11 egun barru.

Hasiera-ekitaldia eguerdian izan da, 15:30ean, San Juan plazan instalatu den oholtzan. Bertan, AEKren hainbat eledunek hastapena eman diote lasterketa erraldoiari, Maddi Sanz arpa-joleak eta Koldo eta Xabi Sorzabalbere txalapartariak lagundurik. Performance txiki batekin, Aize Otaño AEK-ko Artezkaritza kideak eta Beñat Alzaga Bidasoko AEK-ko zuzendariak azaldu dute oraindik zer beharrekoa den KORRIKA; eta, ondoren, azken eguneko mezu sekretua sartu du lekukoan Ane Elordi ekimenaren koordinatzaile nagusiak.

Lehendabiziko kilometroak
Bidasoko AEK euskaltegiko 11 irakaslek eraman dute lekukoa lehendabiziko kilometroan. Bidasoako EKTk hartu du ondoren; eta gero, hurrenkera honetan: EH Bildu Irun, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatea, Labe Gorri-Aldabe, Mosku Euskalduna, Burrunba Elektrotxaranga, Irungo Udala, Larreaundi-Olaberria Auzo Elkartea, Eguzkitza eta Belasko ikastetxeak, Cepa Bidasoa HHI eta Pio Baroja BHI, Irungo mendizaleak, Bidasoako ESI Osakidetza, CD Bidasoa, CIFP Bidasoa LHII, LHII Plaiaundi, Izarkom Koop. Elk., Muxikoak, Aita Menni, Kateko Auzokideak eta Argitrans-ek. Ondoren, Hondarribian barrena ibiliko da KORRIKA.

Jaiak aurrera darrai!
Korrikak Bidasoa eskualdea zeharkatu bitartean, Irun jai giroan jarraituko dute.

Hemen hasiera eguneko jaiaren egitaraua.

Gogoratu: KORRIKAri zuzeneko jarraipena egin ahal zaiola webgune honetan zein sare sozialetan. Hortaz gain, KORRIKAren telefonoetako applikazioan kilometroen bideoak egongo dira. Deskargatu (IOS eta Android bertsioak), doakoa da, gainera! 

Harro plazan, online zein kanpoko bizitzan.
Harro herri, eta harro KORRIKAn!

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!