Select your language

Aria kontzertuan

TALDEAREN IZENA: Aria
EMANALDIAREN IZENBURUA: ARIA taldearen kontzertua
EMANALDI MOTA:  kontzertua 
PUBLIKO: orokorra

SINOPSIA

Aria musika taldeak bere bigarren diskoa kaleratu berri du 2025ean. Pop dantzagarria, energiaz betetakoa eta bihotzera iristen dena. Aurrera Begira jartzen gaitu zuzenekoetan.

ARIA Marina Landa kantautoreak 2023an sortutako proiektua da. Urte horretan bertan Urdin diskoa kaleratu ondoren, 2025ean taldeak Aurrera Begira diskoa aurkezten digu, “Uhara” eta “Dantzaren iraultza” singleekin.

Talde donostiarraren musikak pop doinu klasikoen eta freskoen nahasketa dakar, brit pop eta pop italiarraren pintzeladak dituelarik. Taldea Marina Landak ez ezik, Iñaki Ortegok (teklatuak), Iñaki Olaskoagak (gitarrak) eta Ion Larrañagak (bateria) osatzen dute. 2025eko udazkenetik, zuzenekoetan Ane Bastida dute bidelagun baxuan.

Italierazko hitza da “aria”, aire esan nahi du euskaraz. Marinarentzat, musika sortu eta jotzea airean hegan egin eta kezkak alde batera utzita, nolabait badelako barnea askatu eta besterik gabe flotatzea bezalakoa.

ARIA taldearentzat sortzea eta zuzenean jotzea biluztearen modukoa da, abesti asko bizipen pertsonaletatik abiatzen direlako: barne-gatazkak, maitasun istorioak eta bizitza-filosofia dira batzuetan protagonistak. Baina lekua egiten diete baita salaketa politiko eta aldarrikapen sozialei ere. Ez al da pertsonala politiko eta politikoa pertsonal? 

Dal cuore all’aria. Bihotzetik airera.


LOTURA

https://ariamusika.com

https://www.deezer.com/es/artist/276470041