Select your language

HERRIKO BANDEKIN

TALDEAREN IZENA:  GORA MUSIKA!
EMANALDIAREN IZENBURUA: HERRIKO BANDEKIN
EMANALDI MOTA: Musika zuzenean herriko bandarekin eta dantza
PUBLIKO: 2 urtetik gorakoak


SINOPSIA

Sorgin bat, Tartalo eta Basajaun geratuak dira Mariren urtebetetze festara joateko. Bidean, euren gorputz eta itxurarekin barre egiten duten hainbat pertsonaia ezagutuko dituzte eta ondorioz, beraien gorputzak zalantzan jartzen dituzte. Hortaz, kritikak jasotzen dituzten heinean, sorginaren magiaren bitartez haien itxura aldatzen dute, gaur egungo kanonetan oinarrituz. Ostean, guztiz aldatuta iristen dira Marirengana. Berak ez ditu ezagutzen, haserretu egiten da eta haiekin dantzatu nahi ez. Berraztertzen dute egoera eta magiaren bidez, lehen zeuden modura itzultzen dira. Orain, Mari pozik dago bere lagunak ezagutzen dituelako eta elkarrekin dantzatzen dute.

LOTURA