Ibiltaria Ibiltaria
lundi, 13 mai 2024 14:53

Nasa Yuke (Kolonbia)

Erronkan parte hartu du Garabidek. Hemen KORRIKAren mezua Haitiko kreolera

lundi, 13 mai 2024 14:47

Haitiko kreolera

Erronkan parte hartu du Garabidek. Hemen KORRIKAren mezua Haitiko kreolera

lundi, 13 mai 2024 14:44

Yucatango maia

Erronkan parte hartu du Garabidek. Hemen KORRIKAren mezua Yucatango maian.

lundi, 13 mai 2024 13:18

Guarani

Erronkan parte hartu du Garabidek. Hemen KORRIKAren mezua guaranieraz.

lundi, 13 mai 2024 13:13

Bubi (Ekuatore Ginea)

Erronkan parte hartu du Garabidek. Hemen KORRIKAren mezua bubi hizkuntzan (Ekuatore Ginea)

 

mardi, 13 février 2024 12:51

Boliviako ketxua

Erronkan parte hartu du Garabidek. Hemen KORRIKAren mezua Boliviako ketxuan!

23. KORRIKAk hizkuntza-komunitatea eta herri-harrotasuna ekarri nahi ditu lehen lerrora. Hizkuntza gutxituek gero eta erronka handiagoa dute hiztunak zein hitz egiteko espazioak eskuratzeko edo orain artekoei eusteko; horregatik, ezinbestekoa da komunitatearen pertenentzia —identitatea— hizkuntzarekin izaniko gozamenezko bizi-esperientziei lotzea.

Horixe baita Korrika: euskal komunitatearen emozio-leherketa, herri-aldarri alai eta tinkoa; batzuentzat ahalduntze-bidea, askorentzat euskarara hurbiltzeko era. Hizkuntza gutxituek ere prestigioa badutelako, HARRO HERRI.

HEMEN KORRIKAren mezua hainbat hizkuntzatan.

EGITEN DUGUNA ETA GARENAZ, HARRO! HERRI HARROA GARA!

 

Mara-Ekin Elektrizitatea Zumaiako Internet/telefonia operadorea da, eta 0 Km-ko zuntza eskaintzen du beste hainbat zerbitzuren artean.

“Lagundu Kultura/kirola” kanpaina abiatu zuten duela hilabete batzuk; horri esker, zuntz alta berri bakoitzeko, 20 euro gordetzen dituzte KORRIKArako, ekarpen gisa.

Keinu handia, herri txiki honen harrotasuna erakusten duena. Mila esker, lagunok!

 

Zeuk ere, enpresa, erakunde, talde... edo norbanako, KORRIKAren aldeko ekarpena egin nahi baduzu, aukera hauek dituzu:

Transferentzia: ES70 3035 0072 02 0720037810

  • VISA txartelaz gure webgunean: ekarpenak (lotura txertatu)

  • BIZUM bidez: "korrika", "aek", edo "2043" bilatu

Ahalegina egin behar da euskaraz bizitzeko, herriaren gogotik abiatuta. Gu saiatzen ari gara horretarako premiazko babesa biltzen; hori dela-eta, ekarpen ekonomiko eske gatozkizue berriro ere, zeuek ere bat egiten duzuelakoan hizkuntza bultzatzeko helburuarekin.

HARRO HERRI!

dimanche, 17 mars 2024 13:40

Nahualt hizkuntzan ere HARRO HERRI!

Mexiko herrialdean hizkuntza gutxiagotu ugari dago. Hemen duzue  nahuatl hizkuntzan, Felipe Noche Buena Lopezek bere ama hizkuntzara, nahuatl, itzulia.