1. ZER DA KORRIKA?
Badator 24. KORRIKA!
Baina, zer dakizue KORRIKAri buruz?
Ezertan hasi aurretik, talde txikietan jarri eta KORRIKAri buruz orokorrean edota 24. KORRIKA honetaz dakizuen guztia idatziko duzue paper zahar batean, 10 minutuko epean. Denbora igarota, taldekide batek bozeramaile lanak egingo ditu eta denon artean osatuko ditugu honako atal hauek:
- Zer den.
- Zein helburu dituen.
- Zenbatgarrena den edo noiz sortu zen.
- Aurtengo edizioak zein lelo duen.
- Aurtengo edizioa non hasten den eta non amaituko den.
- Omendua nor den.
- Aurtengo abestia nork sortu duen.
- …
- Oroitzen al duzue aurreko KORRIKA? (Leloa, zuen herritik edo ingurutik noiz pasa zen, parte hartu zenuten…)
- Eta aurrekoa, KORRIKA 22a? Horren aurretik, besteren bat?
Baten batek KORRIKArekin lotutako zerbait badu etxean, kartelen bat, petoren bat, pinen bat… gelara ekarri dezakezue eta prestatuko dugun KORRIKA TXOKOAn zintzilikatuko dugu KORRIKAk irauten duen bitartean.
Euskara gara
EUSKARA GARA leloak honako azalpen hau dakar bere baitan.
|
Euskara-herria naiz, bizitzeko era, izateko modua.
Suaren antzekoa naiz: beti bera, beti berri. Ongi etorri nire etxera, gure etxera. Iraganetik gaur egunera, ateak beti zabalik ditugun babesgunera. Zu eta ni euskara gara. Bat gara. Miloi bat euskaldun gara, eta gehiago izango gara. Biziberritzen den komunitate aske eta irekia gara, elkarrekin sortuko dugun etorkizuna. Alderik alde zeharkatuko dugun Euskal Herria gara. Eman hitza, eta eman pauso, erdigunean jartzeko aniztasuna eta elkar zaintzea. Eman pausoa, eta aktibatu, lehen lerroan nahi dugu helduen euskalduntzea. Guztiok gara ezinbesteko. Pertsona bakoitzak du balioa; hiztun bakoitzak, garrantzia. Euskaltegian izena eman dugunok, euskara lehen hizkuntza dugunok, kanpotik etorri garenok, euskaraz, Euskal Herrian, ikasi eta bizi nahi dugunok... Guztiok herri bat gara. Euskara gara. Aditu Korrikaren deiadarra. Izan gaitezen dardara, izan gaitezen indarra. Piztu da Korrikaren garra!… |
|
Girotu eskola, prestatu kartelak
Korrika badatorrela iragartzen duten kartel ederrak prestatuko dituzue!
Aurreko taldeetan jarriko zarete eta zein lelo idatzi pentsatuko duzue: Euskara gara, Korrika badator, … ere euskararen alde, Ttipi-ttapa ttipi-ttapa korrika!…
Kartoi mehe handiak, idazteko eta koloreztatzeko tresnak hartu eta iragarri lau haizeetara KORRIKA abiatzear dela!
Aurreko taldeetan jarriko zarete eta zein lelo idatzi pentsatuko duzue: Euskara gara, Korrika badator, … ere euskararen alde, Ttipi-ttapa ttipi-ttapa korrika!…
Kartoi mehe handiak, idazteko eta koloreztatzeko tresnak hartu eta iragarri lau haizeetara KORRIKA abiatzear dela!